Oinarrizko Photoshop ikastaroa antolatu du Udalak. Saioak Irurako Kulturunean izango dira ostegun iluntzeetan 19:00etatik 21:00etara. Ikastaroak urtarriletik ekainera izango du iraupena. Udaletxean bertan 943 69 33 41ra deituta eman daiteke izena.
Irakurri gehiago






Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren aurtengo ekinaldia lehen kanporaketa osatzeko bidean da, asteburu honetan. Azken urteotan ohikoa den bezala, hiru ataletan banatuko dute lehiaketa: esku huska, pala eta zesta. Goierrik eskuz eta palaz izango ditu ordezkariak, denera bost herritakoak. Palako modalitatean partaidetza oparoagoa izango da, tradizioz eskuak izan duen indarrak behera egin ondoren. Zestan ez da [...]