Mezuak etiketatuta ‘ lehiaketa ’

Argazki lehiaketako saridunak

2010/12/01
Nork
Argazki lehiaketako saridunak

Anoetako Udalak argazki lehiaketa egin du eta argazki sarituak, 2011ko egutegia egiteko erabiliko dituzte. Argazki lehiaketako argazki sarituak hauek izan dira: Oskar Rellosoren, Eskoziar bat eta Eskoziako gaztelu bat; Nuria Castañoren, Zugarramurdiko kobak eta Zumaiako zelai bat; Oihane Perezen, Begien irria eta San Coi irla (Senegal); Aitor Igarategiren, Rolandoren pasagunetik (Huesca) eta Nerea Otamendiren, Arrantzan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Anoeta, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kantuzaleei astelehenero biltzeko deia Beti Gaztek gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Beti Gazte jubilatu elkarteak urtearen hasieran sortu zuen kantuzale taldeak astelehenero egiten ditu saioak, kultur etxe zaharrean, 18:30etik aurrera. Ekimena herrira zabaltzeko asmoan, abesteko gogoa duten zaldibiar guztiei egin diete joateko gonbita. Lagun arteko kantuzale kuadrilla kalera ere irtengo da noizean behin.


  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lazkaoko bigarren auzo bilera ere Arerian izango da, asteazkenean gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Lazkaoko Udalak herritarrekin auzoka bilerak egiteko ekimenean, bigarren saioa asteazkenean izango da, maiatzak 23. Lehendik iragarritako lekua aldatu egingo dute, ordea. Areria zineman izango da batzarra, 19:00etan, Hirigoiengo eskola zaharrean izan ordez. Zubizkitza, Hirigoien, Gurutze eta Zelata auzoetako herritarrentzat da bilkura hori, iritziak, kezkak, iradokizunak edo galderak udalkideei zuzenean esateko.


  • Edu Lartzanguren-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 6 minutu · Ikusi

    «Bigarren Mundu Gerraren pareko beste liskar handi baten bezperan gaude». Iragarpen apokaliptikoa egin dit Boltxe Kolektiboko Joseba Izagak. ’Marxismoaren gaurkotasuna: krisia, kapitalismoa eta inperialismoa ulertzeko beharrezko tresna’ hitzaldia emango du bihar, 10:00etan, Altsasuko (Nafarroa) Iortia kultur etxean, Askapenak antolaturiko I. Formazio Mintegian. Izena emateko: mintegia@askapena.org


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Musika eskolako ikasleen emanaldiak biderkatu egingo dira gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Datorren astean hasi eta maiatza amaiera arte, Urretxuko eta Zumarragako Sekundino Esnaola musika eskolako ikasleek hiru kontzertu eskainiko dituzte asteko. Horietako bat, hilaren 26koa, kalean izango da. Ikasturte amaiera gertu dagoenean biderkatu egingo dituzte emanaldiak. Datorren asteartean, Zumarragako Legazpi dorretxean, biolin ikasleek joko dute. Asteazkenean trikiti ikasleen emanaldia izango da eta oboe ikasleena datorren ostiralean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mustiren oroimenekorako entrenatzeko deialdia gunean   duela 7 minutu · Ikusi

    Ekainaren 23ko Urolako eta Realeko jokalari ohien arteko partidarako entrenamenduak datorren ostegunean, maiatzak 24, hasiko dira. Musti taldeak antolatutako ekintza da. 32 urtetik gorako Urolako jokalari ohiei entrenamenduetarako deialdia egin diete. Partida jokatu bitartean entrenamenduak ostegunero izango dira Zumarragako Argixao zelaian, 19:30ean.


Azken Eztabaidak