Mezuak etiketatuta ‘ kartel lehiaketa ’

Anoetako eta Irurako festak iragartzeko kartelen lehiaketak abian daude

2011/03/15
Nork

Anoetako eta Irurako festa batzordeek herri bakoitzeko festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute. Anoetan lanak aurkezteko epea maiatzaren 9an amaituko da. Iruran, berriz, kartelak aurkezteko azken eguna maiatzaren 6a izango da. Bai lehiaketa batean zein bestean udaletxean aurkeztu behar dira lehiaketarako egindako lanak. Anoetaren kasuan, bertako Herri Ikastolako ikasleek edo Anoetan erroldatutako pertsonek har dezakete [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Anoeta, Gizartea, Irura, Jaiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lazkaoko bigarren auzo bilera ere Arerian izango da, asteazkenean gunean   duela 38 segundo · Ikusi

    Lazkaoko Udalak herritarrekin auzoka bilerak egiteko ekimenean, bigarren saioa asteazkenean izango da, maiatzak 23. Lehendik iragarritako lekua aldatu egingo dute, ordea. Areria zineman izango da batzarra, 19:00etan, Hirigoiengo eskola zaharrean izan ordez. Zubizkitza, Hirigoien, Gurutze eta Zelata auzoetako herritarrentzat da bilkura hori, iritziak, kezkak, iradokizunak edo galderak udalkideei zuzenean esateko.


  • Edu Lartzanguren-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 minutu · Ikusi

    «Bigarren Mundu Gerraren pareko beste liskar handi baten bezperan gaude». Iragarpen apokaliptikoa egin dit Boltxe Kolektiboko Joseba Izagak. ’Marxismoaren gaurkotasuna: krisia, kapitalismoa eta inperialismoa ulertzeko beharrezko tresna’ hitzaldia emango du bihar, 10:00etan, Altsasuko (Nafarroa) Iortia kultur etxean, Askapenak antolaturiko I. Formazio Mintegian. Izena emateko: mintegia@askapena.org


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Musika eskolako ikasleen emanaldiak biderkatu egingo dira gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Datorren astean hasi eta maiatza amaiera arte, Urretxuko eta Zumarragako Sekundino Esnaola musika eskolako ikasleek hiru kontzertu eskainiko dituzte asteko. Horietako bat, hilaren 26koa, kalean izango da. Ikasturte amaiera gertu dagoenean biderkatu egingo dituzte emanaldiak. Datorren asteartean, Zumarragako Legazpi dorretxean, biolin ikasleek joko dute. Asteazkenean trikiti ikasleen emanaldia izango da eta oboe ikasleena datorren ostiralean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mustiren oroimenekorako entrenatzeko deialdia gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Ekainaren 23ko Urolako eta Realeko jokalari ohien arteko partidarako entrenamenduak datorren ostegunean, maiatzak 24, hasiko dira. Musti taldeak antolatutako ekintza da. 32 urtetik gorako Urolako jokalari ohiei entrenamenduetarako deialdia egin diete. Partida jokatu bitartean entrenamenduak ostegunero izango dira Zumarragako Argixao zelaian, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Iparragirre Balerdi musika tailerrak kalejira egingo du gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Udaberriko kalejira egingo du etzi Iparragirre Balerdi musika tailerrak. 12:00etan Labeaga kaletik abiatuko dira Ipeñarrieta kalera. Buelta egingo dute bertan, eta Labeaga kalera itzuliko dira handik Kalerrotara egiteko. Barrenkaleraino iritsiko dira eta Iparragirre kaletik Gernikako Arbola plazara joango dira musikariak. Plazan bertan emango diote amaiera kalejirari.


Azken Eztabaidak