Mezuak etiketatuta ‘ Jaiak ’

Emakumeen eskutik dator herensugea

2011/09/21
Nork
Emakumeen eskutik dator herensugea

Urduritasuna izango da nagusi Iruran. Ordu gutxi falta dira herensugea sua botaz herriko plazara sartzeko. Orduak luze eginagatik, herensugeak 18:30ean egingo die ongi-etorria irurarrei. Txupinazoa botatzeko ardura,  emakumeari orokorrean eman nahi izan dio udalak. Ardura emakume batek izango badu ere, Noelia Lataburu Berdintasun zinegotziak adierazi du: «herri honetako emakumeen lana omendu nahi dugu, eta Teo [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Gizartea, Irura, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

San Miel Jaietako danborradako lehen entsegua ostiralean

2011/09/13
Nork

Irurako San Miel Jaiak hilaren 23an hasiko dituzte danborradarekin. Izena eman dutenek entseguak egin beharko dituzte. Helduek lehen zita ostiralean, hilaren 16ean izango dute. 19:00etan kulturgunean elkartuko dira. Bi entsegu orokor egingo dituzte; bata, hilaren 19an eta bestea, hilaren 21ean. 19:00etan izango dira, kulturgunean.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Irura, Jaiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Futbol partidek girotu dute arratsaldea Alkizan

2011/09/09
Nork

Alkizako festen barruan, gaur arratsaldean ezkongabeen eta ezkonduen arteko futbol partidak jokatu dira. Emakumezkoen eta gizonezkoen partidak egin dituzte, eguzkiak gogor jotzen zuela.  

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Alkiza, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Koadrila Egunari ekin diote Anoetan

2011/06/18
Nork
Koadrila Egunari ekin diote Anoetan

Korputs jaien sarrera modura, Koadrila Eguna ospatzen ari dira gaur Anoetan. Txupinazoa bota dute eguerdian, Satorrak Arrastaka koadrilak zuzendu duen ekitaldian. Hainbat koadriletako kideek bota dute txupinazoa. Kalejirarekin jarraitu dute eta 200 lagun inguru elkartu dira bazkaltzeko. Asteazken arratsaldean izango da festen txupinazo ofiziala.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Anoeta, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Jai Batzordearen bilera egingo da Anoetan

2011/06/14
Nork

Anoetan jaiak aste honetan bertan hasiko dira, eta Jai Batzordeak bilera bat egingo du, gaur, 18:00etan udaletxean, jaiei buruz hitz egiteko. Herritar guztiak bertan parte hartzera deitu dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Anoeta, Ekitaldiak, Jaiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

San Martin eguna Alkizan

2010/11/11
Nork
San Martin eguna Alkizan

Alkizan ere San Martin eguna ospatzen dute. Etxeko txikienak izan dituzte gogoan eta arratsaldean Pantxika, txinparta ederra zalaparta pailazoen emanaldia izan dute txokolatadaren aurretik. Iluntzean helduen txanda izango da eta eta Piano bat bertsotan ikuskizunarekin gozatu ahal izango dute Kultur Etxean.

Irakurri gehiago

Etiketak:
Bidalita Alkiza, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Aimar Maiz-(e)k beste sarrera bat idatzi du Lazkaoko bigarren auzo bilera ere Arerian izango da, asteazkenean gunean   duela 13 segundo · Ikusi

    Lazkaoko Udalak herritarrekin auzoka bilerak egiteko ekimenean, bigarren saioa asteazkenean izango da, maiatzak 23. Lehendik iragarritako lekua aldatu egingo dute, ordea. Areria zineman izango da batzarra, 19:00etan, Hirigoiengo eskola zaharrean izan ordez. Zubizkitza, Hirigoien, Gurutze eta Zelata auzoetako herritarrentzat da bilkura hori, iritziak, kezkak, iradokizunak edo galderak udalkideei zuzenean esateko.


  • Edu Lartzanguren-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 minutu · Ikusi

    «Bigarren Mundu Gerraren pareko beste liskar handi baten bezperan gaude». Iragarpen apokaliptikoa egin dit Boltxe Kolektiboko Joseba Izagak. ’Marxismoaren gaurkotasuna: krisia, kapitalismoa eta inperialismoa ulertzeko beharrezko tresna’ hitzaldia emango du bihar, 10:00etan, Altsasuko (Nafarroa) Iortia kultur etxean, Askapenak antolaturiko I. Formazio Mintegian. Izena emateko: mintegia@askapena.org


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Musika eskolako ikasleen emanaldiak biderkatu egingo dira gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Datorren astean hasi eta maiatza amaiera arte, Urretxuko eta Zumarragako Sekundino Esnaola musika eskolako ikasleek hiru kontzertu eskainiko dituzte asteko. Horietako bat, hilaren 26koa, kalean izango da. Ikasturte amaiera gertu dagoenean biderkatu egingo dituzte emanaldiak. Datorren asteartean, Zumarragako Legazpi dorretxean, biolin ikasleek joko dute. Asteazkenean trikiti ikasleen emanaldia izango da eta oboe ikasleena datorren ostiralean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mustiren oroimenekorako entrenatzeko deialdia gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Ekainaren 23ko Urolako eta Realeko jokalari ohien arteko partidarako entrenamenduak datorren ostegunean, maiatzak 24, hasiko dira. Musti taldeak antolatutako ekintza da. 32 urtetik gorako Urolako jokalari ohiei entrenamenduetarako deialdia egin diete. Partida jokatu bitartean entrenamenduak ostegunero izango dira Zumarragako Argixao zelaian, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Iparragirre Balerdi musika tailerrak kalejira egingo du gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Udaberriko kalejira egingo du etzi Iparragirre Balerdi musika tailerrak. 12:00etan Labeaga kaletik abiatuko dira Ipeñarrieta kalera. Buelta egingo dute bertan, eta Labeaga kalera itzuliko dira handik Kalerrotara egiteko. Barrenkaleraino iritsiko dira eta Iparragirre kaletik Gernikako Arbola plazara joango dira musikariak. Plazan bertan emango diote amaiera kalejirari.


Azken Eztabaidak