Mezuak etiketatuta ‘ irura ’

N-1eko tarteko radarrak jasotako arau-hausteak isuna izango du

2011/06/08
Nork
N-1eko tarteko radarrak jasotako arau-hausteak isuna izango du

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak joan den martxoaren 23an jakinarazi zuen N-1 errepideko 421 eta 440 kilometroen artean, Ordizia eta Irura bitartean, Donostiako noranzkoan, tarteko radar bat jarriko zutela, probaldian. Gaurtik «benetan» funtzionatzen hasi da, Trafiko Zuzendaritzatik azaldu dutenez. Hau da, legezko abiadura gainditzen dutenek isunak jasoko dituzte. Martxoaren 28tik maiatzaren 31ra istripuek %33 egin dute [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Azpiegiturak, Irura | Ez dago iruzkinik »

Zuhaitzak landatuko dituzte, Zuhaitz egunean

2011/03/22
Nork

Larunbat honetan, Zuhaitz Eguna ospatuko dute Iruran. 16:00etan herriko plazan bildu ondoren, zuhaitzak landatzera joango dira. Zuhaitzak landatzen parte hartzen dutenek, askari bat jasoko dute, egindako lanaren ordainetan.

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Irura | Ez dago iruzkinik »

Anoetako eta Irurako festak iragartzeko kartelen lehiaketak abian daude

2011/03/15
Nork

Anoetako eta Irurako festa batzordeek herri bakoitzeko festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute. Anoetan lanak aurkezteko epea maiatzaren 9an amaituko da. Iruran, berriz, kartelak aurkezteko azken eguna maiatzaren 6a izango da. Bai lehiaketa batean zein bestean udaletxean aurkeztu behar dira lehiaketarako egindako lanak. Anoetaren kasuan, bertako Herri Ikastolako ikasleek edo Anoetan erroldatutako pertsonek har dezakete [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Anoeta, Gizartea, Irura, Jaiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Sarasola anai-arrebak irabazle Frontenis Txapelketa Mistoan

2011/01/05
Nork
Sarasola anai-arrebak irabazle Frontenis Txapelketa Mistoan

Gaztelekuak eta Gazte Asanbladak antolatuta, Iruran lehenengo Frontenis Txapelketa Mistoa antolatu dute. Finala atzo jokatu zen eta Nerea eta Unai Sarasola anai-arrebak izan dira txapeldunak. 30-15 irabazi zioten Beñat Sainz eta Naroa Lasari. Guztira hamalau bikote aurkeztu ziren txapelketan parte hartzeko. Bikote bakoitza neska batez eta mutil batez osatuta egon behar zuen. Kanporaketak eta finalerdiak [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Irura, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Photoshop erabiltzen ikasteko aukera ona

2010/12/15
Nork

Oinarrizko Photoshop ikastaroa antolatu du Udalak. Saioak Irurako Kulturunean izango dira ostegun iluntzeetan 19:00etatik 21:00etara. Ikastaroak urtarriletik ekainera izango du iraupena. Udaletxean bertan 943 69 33 41ra deituta eman daiteke izena.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Ekitaldiak, Herriak, Ikastaroak, Irura | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Edu Lartzanguren-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 2 minutu · Ikusi

    «Bigarren Mundu Gerraren pareko beste liskar handi baten bezperan gaude». Iragarpen apokaliptikoa egin dit Boltxe Kolektiboko Joseba Izagak. ’Marxismoaren gaurkotasuna: krisia, kapitalismoa eta inperialismoa ulertzeko beharrezko tresna’ hitzaldia emango du bihar, 10:00etan, Altsasuko (Nafarroa) Iortia kultur etxean, Askapenak antolaturiko I. Formazio Mintegian. Izena emateko: mintegia@askapena.org


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Musika eskolako ikasleen emanaldiak biderkatu egingo dira gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Datorren astean hasi eta maiatza amaiera arte, Urretxuko eta Zumarragako Sekundino Esnaola musika eskolako ikasleek hiru kontzertu eskainiko dituzte asteko. Horietako bat, hilaren 26koa, kalean izango da. Ikasturte amaiera gertu dagoenean biderkatu egingo dituzte emanaldiak. Datorren asteartean, Zumarragako Legazpi dorretxean, biolin ikasleek joko dute. Asteazkenean trikiti ikasleen emanaldia izango da eta oboe ikasleena datorren ostiralean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mustiren oroimenekorako entrenatzeko deialdia gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Ekainaren 23ko Urolako eta Realeko jokalari ohien arteko partidarako entrenamenduak datorren ostegunean, maiatzak 24, hasiko dira. Musti taldeak antolatutako ekintza da. 32 urtetik gorako Urolako jokalari ohiei entrenamenduetarako deialdia egin diete. Partida jokatu bitartean entrenamenduak ostegunero izango dira Zumarragako Argixao zelaian, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Iparragirre Balerdi musika tailerrak kalejira egingo du gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Udaberriko kalejira egingo du etzi Iparragirre Balerdi musika tailerrak. 12:00etan Labeaga kaletik abiatuko dira Ipeñarrieta kalera. Buelta egingo dute bertan, eta Labeaga kalera itzuliko dira handik Kalerrotara egiteko. Barrenkaleraino iritsiko dira eta Iparragirre kaletik Gernikako Arbola plazara joango dira musikariak. Plazan bertan emango diote amaiera kalejirari.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ikasgela zabalduko dute asteburuan Zelai Ariztin gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Bihar eta etzi ikasleentzat irekita egongo da Zelai Arizti kultur etxea. Areto nagusian ikasteko aukera izango da bihar 16:30etik 19:30era eta etzi 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era. Bihar udal liburutegia goizez zabalik dago


Azken Eztabaidak