Ostiralean, Iruran lehendabiziko aldiz euskal preso politikoen Euskal Herriratzearen aldeko kontzentrazioa egin zuten. “Oso arrakastatsua” izan zela argitu dute. Bertan, “60 heldutik gora” elkartu ziren Egin dezagun bidea, euskal presoak Euskal Herrira lelopean. Irurak bere bideari ekin diola, eta errealitate bihurtu bitartean hileroko azken ostiraletan kontzentratuko direla adierazi dute. “Bidea gurekin batera egitea aukeratu dutenei eskerrak eman dizkiegu eta datozenetan parte [...]
Irurako San Migel Jaiak 2011Irailak 30, ostirala17:00. Kale antzerkia: Irrien Lagunekin Kanta eta Dantza. 19:00. Kalejira buruhandi eta erraldoiekin eta Loatzo Musika Eskolako txistulariekin. Ondoren. Txistor-jatea Share elkartean. 22:30. Play Back jaialdia egingo dute. 00:00 . Dantzaldia Egan taldearekin plazan. Dj Bull Gazte Asanbladaren karpan. Urriak 1, larunbataElkartasun eguna11:00. Molto grand-prix karrerak Etxezarreta kalean. Oharra: parte-hartzaile bakoitzak bere motoa ekarri behar du, eta kaskoa derrigorrezkoa. 11:00. Haur parkea eta [...]
Irura jai giroan sartu da. 18:30ean eman diote hasiera San Migel Jaiei. Emakumea izan da nagusi udaletxeko balkoian, eta guztien ordezkari izan Teo euskaldun berriak irakurri du mezua. Jarraian suzirien eztanda hotsak etorri dira bata bestearen atzetik, eta herensugeari balkoirako bidea ireki diote. Nola ez, gozokien festa ere izan da haurren artean. Ondoren, [...]
Urduritasuna izango da nagusi Iruran. Ordu gutxi falta dira herensugea sua botaz herriko plazara sartzeko. Orduak luze eginagatik, herensugeak 18:30ean egingo die ongi-etorria irurarrei. Txupinazoa botatzeko ardura, emakumeari orokorrean eman nahi izan dio udalak. Ardura emakume batek izango badu ere, Noelia Lataburu Berdintasun zinegotziak adierazi du: «herri honetako emakumeen lana omendu nahi dugu, eta Teo [...]
Irurako Udalak haur eta helduentzat ikastaroak antolatu ditu. Izen emate epea hilaren 27an, asteartean, 13:00etan amaituko da. Udaletxeko kultura bulegoan izen emate orria bete beharko da. Haurrentzat, eskulanak, antzerkia, xakea, xarea eta dantza ikastaroak daude. Eskulanak ostiraletan 17:30etik 19:00etara izango dira, LH1etik aurrekoentzat. Antzerkia, astearte edo ostegunetan izango da, 17:45etik, 18:45era. Xakea larunbat goizetan izango [...]
Ainhoa Ugalde, Irurako alkatea Ainhoa Ugalde izan da aukeratua hurrengo lau urteetan Irurako alkate izateko. Bildu koalizioak zortzi zinegotzi eskuratu ditu, eta oposizoan EAJko zinegotzi bat izango dute. Bulegoan «gustura eta pozik» hartu gaitu. Dagoeneko aste batzuk daramatzazue udalean sartuta. Zer moduz hasi zarete lan berrian? Ondo. Hasieran dena batera iristen zaizu; informazio pila bat dator langile, teknikari eta aurreko alkatearengandik. Baina orain ondo, kokatzen hasi gara, batzordeak osatu,… eta gustura [...]
San Migel plazako trafikoa kontrolatzeko Irurako Udalak obrak egin ditu. Guztia prest dago, baina bertara sartu ahal izateko, eta bertan aparkatzeko baimenak antolatzea geratzen da. San Migel plazako eremuan bizi direnek edota lokala, aktibitatea,… dutenek, udaletxean eskaera egin behar dute baimen hauek eskuratu ahal izateko. Eskaera idatziz egin beharko da eta eredua udal bulegoetan aurkituko [...]
Guztia prest dago Irurako Garagardo azokan. 18:00etan eman diote hasiera aurtengoari. Bertan izan dira Ikastolako ordezkariak, alkate ohia eta alkate berria ere. Beraiek probatu dituzte lehen garagardoak. 17 garagardo mota jarri dituzte. Gaurtik igandera bitartean, 18:00etan zabalduko ditu ateak. Bertan ateratzen den dirua Irurako Ikastolarentzat izango da. http://anoetaldea.hitza.info/2011/06/30/17-garagardo-probatzeko-aukera-izango-da-irurako-azokan/
Urtero bezala, Irurako ikastolak Garagardo Azoka antolatu du astebururako. Bihar ostirala, 18:00etan zabalduko ditu ateak, eta hortik aurrera garagardoa, saltxitxak, ukondoa edo euskal pastela dastatzeko aukera izango da. Bihartik igandera bitarte izango da azoka eta hiru egunetan 18:00etan zabalduko ditu ateak, ixteko ordurik ez dute jarri. Gaurko egun guztia antolatzen pasa dute, eta aurtengoa aurkezteko [...]
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak joan den martxoaren 23an jakinarazi zuen N-1 errepideko 421 eta 440 kilometroen artean, Ordizia eta Irura bitartean, Donostiako noranzkoan, tarteko radar bat jarriko zutela, probaldian. Gaurtik «benetan» funtzionatzen hasi da, Trafiko Zuzendaritzatik azaldu dutenez. Hau da, legezko abiadura gainditzen dutenek isunak jasoko dituzte. Martxoaren 28tik maiatzaren 31ra istripuek %33 egin dute [...]
Larunbat honetan, Zuhaitz Eguna ospatuko dute Iruran. 16:00etan herriko plazan bildu ondoren, zuhaitzak landatzera joango dira. Zuhaitzak landatzen parte hartzen dutenek, askari bat jasoko dute, [...]
Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen atzo Iruran, bi pertsona jo izana egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik adierazi dutenez, erasotua izan den lagunetako bat Donostia Ospitalera [...]
Gipuzkoako udaletako ordezkariak eta foru aldundiko kideak Alkizan elkartu dira gaur, Jon Roteta alkatea eta Markel Olano diputatu nagusia buru zutela; zizareen lan bitxia bertatik [...]
San Martin egunaren harira, larunbatean, txerri arrapaketa egin zuten, eta ondoren, bi txerri zozketatu zituzten. Bertan, 251 eta 028 zenbakidun txartelak izan ziren sarituak. Igandean [...]
Joan den ostiralean, Gipuzkoa Zero Zabor (GZZ) taldeko kideek «Hondakinen arazoa Gipuzkoan: Ezinbesteko kaltea ala eredu okerraren ondorioa?» hitzaldia eskaini zuten Anoetako gaztetxean. 30 lagun [...]
Jimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]
Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko
Urtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]
Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]
Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan. Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko [...]