Mezuak etiketatuta ‘ irratia ’

Txolarre eguna antolatu dute irratiaren 10 urteak ospatzeko

2010/12/02
Nork
Txolarre eguna antolatu dute irratiaren 10 urteak ospatzeko

2000. urteko abenduaren 26an eskaini zuen Txolarre irratiak bere lehen emankizuna. Egun horretan 10 urte beteko ditu. Eta egunero hamar urte betetzen ez direnez, Txolarre eguna prestatu dute hilaren 11rako: kalejira, bertso bazkaria, triki poteoa eta Berri Txarrak taldearen kontzertua izango dira. Gaur aurkeztu dute Anoetako udaletxean. Periko Peñagarikano alkatea eta Anoetako Gaztetxeko ordezkaria lagun [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:,
Bidalita Anoeta, Euskara, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Edu Lartzanguren-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 1 minutu · Ikusi

    «Bigarren Mundu Gerraren pareko beste liskar handi baten bezperan gaude». Iragarpen apokaliptikoa egin dit Boltxe Kolektiboko Joseba Izagak. ’Marxismoaren gaurkotasuna: krisia, kapitalismoa eta inperialismoa ulertzeko beharrezko tresna’ hitzaldia emango du bihar, 10:00etan, Altsasuko (Nafarroa) Iortia kultur etxean, Askapenak antolaturiko I. Formazio Mintegian. Izena emateko: mintegia@askapena.org


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Musika eskolako ikasleen emanaldiak biderkatu egingo dira gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Datorren astean hasi eta maiatza amaiera arte, Urretxuko eta Zumarragako Sekundino Esnaola musika eskolako ikasleek hiru kontzertu eskainiko dituzte asteko. Horietako bat, hilaren 26koa, kalean izango da. Ikasturte amaiera gertu dagoenean biderkatu egingo dituzte emanaldiak. Datorren asteartean, Zumarragako Legazpi dorretxean, biolin ikasleek joko dute. Asteazkenean trikiti ikasleen emanaldia izango da eta oboe ikasleena datorren ostiralean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mustiren oroimenekorako entrenatzeko deialdia gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Ekainaren 23ko Urolako eta Realeko jokalari ohien arteko partidarako entrenamenduak datorren ostegunean, maiatzak 24, hasiko dira. Musti taldeak antolatutako ekintza da. 32 urtetik gorako Urolako jokalari ohiei entrenamenduetarako deialdia egin diete. Partida jokatu bitartean entrenamenduak ostegunero izango dira Zumarragako Argixao zelaian, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Iparragirre Balerdi musika tailerrak kalejira egingo du gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Udaberriko kalejira egingo du etzi Iparragirre Balerdi musika tailerrak. 12:00etan Labeaga kaletik abiatuko dira Ipeñarrieta kalera. Buelta egingo dute bertan, eta Labeaga kalera itzuliko dira handik Kalerrotara egiteko. Barrenkaleraino iritsiko dira eta Iparragirre kaletik Gernikako Arbola plazara joango dira musikariak. Plazan bertan emango diote amaiera kalejirari.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ikasgela zabalduko dute asteburuan Zelai Ariztin gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Bihar eta etzi ikasleentzat irekita egongo da Zelai Arizti kultur etxea. Areto nagusian ikasteko aukera izango da bihar 16:30etik 19:30era eta etzi 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era. Bihar udal liburutegia goizez zabalik dago


Azken Eztabaidak