Mezuak etiketatuta ‘ gizartea ’

Dantza Soka Eguna ospatzen ari dira Anoetan

2012/02/11
Nork

  Goizean goiz hasi dute eguna dantzariek. Baserrietara musika eta dantza eraman dituzte, eta ondoren, plazan elkartu dira guztiak. Plaza dantzariz bete dute, eta ikusten zeuden hainbat mutil ere, plaza jaitsi dituzte beraiekin dantza egiteko. Bazkariaren ostean, poteoa egingo dute herriko trikitilariekin. Musika, dantza eta talorik ez da faltako. Itzel taldea izango da 19:00etatik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Jaiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Sokaren bueltan dantzan ospatuko dute eguna, bihar

2012/02/10
Nork
Sokaren bueltan dantzan ospatuko dute eguna, bihar

Bihar, hilak 11, Dantza-soka eguna ospatuko dute, Anoetan. Urtero bezala, kaldereroetan ospatzen dute herriko jai hau. Hogeita hamar urtez galdutako festa hau, 2003. urtean berreskuratu zuten, eta harrez gero urtero ospatzen dute. Iaz lehen aldiz, dantza goizez bakarrik egitea erabaki zuten, eta aurten ere horrela egingo dute. Egunari hasiera goizean goiz emango diote. 08:30ean dute [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Jaiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Dantza Soka Eguna eta Kaldereroak antolatzeko bilerak deitu dituzte

2012/01/10
Nork

Gabonetako ekitaldiak bukatu, eta Anoetako Udala  dagoeneko Dantza-Soka Eguna prestatzen hastera doa. Aurten, otsailaren 11n ospatuko dute. Entsegu egunak eta bestelakoak zehazteko bilera antolatu dute. Bihar, hilak 11, izango da, 18:00etan udaletxean. Bestalde, Gabonetako programazioaren balorazioa egiteko, eta kaldereroak prestatzen hasteko beste bilera bat egingo dute. Kasu honetan, ostegunean, hilaren 12an elkartuko dira udaletxean, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Kepa Fernandez Larrinoak liburu berria argitaratu du

2012/01/10
Nork

Kepa Fernandez Larrinoa antropologo eta idazleak, Manifiesto por una antropologia razonada liburu berria argitaratu du. Alkizan bizi den bilbotarrak, norberekoitasuna eta gaur egungo gizartearen kontsumismoa jorratu ditu. Antropologian zentratzen da, eta estatu neoliberal batean jokatzen duen papera aztertzen du. Era berean, Fernandez Larrinoak, tokiko kultur garapenaren eta Europako ondare kulturalaren kritika egiten du egiten du liburuan.  Unibertsitateak pribatizatzen ari direla [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Alkiza, Gizartea, Kultura, Literatura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Lehen aldiz egin dute azken ostiraletako elkarretaratzea

2011/11/28
Nork
Lehen aldiz egin dute azken ostiraletako elkarretaratzea

  Ostiralean, Iruran lehendabiziko aldiz euskal preso politikoen Euskal Herriratzearen aldeko kontzentrazioa egin zuten. “Oso arrakastatsua” izan zela argitu dute. Bertan, “60 heldutik gora” elkartu ziren Egin dezagun bidea, euskal presoak Euskal Herrira lelopean. Irurak bere bideari ekin diola, eta errealitate bihurtu bitartean hileroko azken ostiraletan kontzentratuko direla adierazi dute. “Bidea gurekin batera egitea aukeratu dutenei eskerrak eman dizkiegu eta datozenetan parte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Irura, Politika | Ez dago iruzkinik »

Frontoia berritzeko auzolanari ekin diote

2011/11/26
Nork

Alkizako frontoia berritzearen bigarren zatia auzolanean burutzen ari dira. Gaurkoan, zehazki, frontoiaren kanpoko aldea txukundu dute, eta harmailak berritzen aritu dira. Lanak amaitu ondoren, hamaiketakoa egin dute. 20 herritar inguru izan dira lanean. Udaletik azaldu dutenez, beste asteburu batzuetan ere arituko dira obrak egiten auzolanean. Esaterako, egurrezko eserlekuak jarriko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Alkiza, Azpiegiturak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Daniel Gabarroren hitzaldia eta tailerra izango dira

2011/10/25
Nork

  Amañili Alkizako emakumeen elkarteak, Daniel Gabarroren hitzaldia eta tailerra antolatu ditu.  Larunbatean, hilaren 29an, Alkizako kultur etxean izango dira. Daniel Gabarro Kataluniatik etorriko da, eta gazteleraz izango dira.   Lehenengo, 15:00etan hasita Educar para la libertad hitzaldia eskainiko du. Ondoren, 17:00etatik 20:00etara, Fracaso Escolar   tailerra egingo dute. Daniel Gabarro adituak argitaratutako materiala erosteko aukera ere izango da, Alkizan. Doakoa da parte hartzea, baina plaza kopurua [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Alkiza, Gizartea, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »

Kultur eta Kirol Astea antolatzeko bilera

2011/10/19
Nork

Urtero egiten duten Kultur eta Kirol Astea antolatzen ari da dagoeneko Anoetako Udala. Aurten azaroaren 12tik 19ra izango da. Hori prestatzeko, beste behin, herritarren parte hartzea nahi dute. Astea antolatzeko bilera hilaren 26an, asteazkenean, 18:30ean egingo da udaletxean. Herriko talde guztiei eta herritarrei bertan parte hartzera joateko deia luzatzen diete.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Anoeta, Kirola, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Euskara ikasi edo alfabetatzeko ikastaroak

2011/10/03
Nork

Anoetako Udalak euskara ikasi, hobetu edo alfabetatu nahi dutenentzat izen emate epea ireki du.  Taldeak osatuko balira Anoetan bertan izango lirateke.  Udaletxean eman beharko dute izena 09:00etatik 13:00etara, eta azken eguna urriaren 21a izango da. Udalak euskara ikasteko diru laguntzak ematen ditu.

Irakurri gehiago

Etiketak:, ,
Bidalita Anoeta, Euskara, Gizartea, Ikastaroak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Euskal Jaia ospatzeko egun osoko festa prestatu dute

2011/09/30
Nork
Euskal Jaia ospatzeko egun osoko festa prestatu dute

Urriaren 9an, igandean, Euskal Jaia ospatuko dute Anoetan. Egun osoko festa izango da Anoetako Udalak eta herriko hainbat eragilek antolatuta. Baserritarrez jantzita joateko deia luzatu dute antolatzaileek. Erosketak egiteko etxetik poltsa eramateko nahi dute. Festa igandean bada ere, bezperan, Urrezko Segapotua sega txapelketa herrikoia egingo dute Arozetxeko zelaian. 17:30ean izango da. Iluntzean, hurrengo egunean bazkaltzeko izango duten [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Jaiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Musika dantzagarria eta alaia” osatu du gunean   duela 13 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaJimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza  disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 37 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 38 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 40 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du La Oreja de Van Goghek 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren izena zabaltzeagatik gunean   duela 41 minutu · Ikusi

    Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan. Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko [...]


Azken Eztabaidak