Txolarre irratiaren bertso jaialdia larunbatean

Txolarre irratiaren bertso jaialdia larunbatean

Txolarre irratia aireratu zen lehen eguna 2000. urteko abenduaren 26an izan zen. Tolosaldeko euskarazko irratiak oztopo guztien gainetik, aurrera egin du eta hamar urte bete berri ditu. Duela urtebete, logo eta lelo berria aurkeztearekin batera, bertso jaialdi ederra egin zuten Leidor Antzokia guztiz betez. «Bertsotarako zaletasun handia dago Tolosaldean. Bertsozaleek eskatu eta eskertuko lukete urtero [...]

Irakurri gehiago

19:00etan greba orokorraren inguruko bilera Anoetan

Hilaren 27ko greba orokorra dela eta, Anoetako udaletxean bilera zabala antolatu dute hilaren 19rako. 19:00etan hasiko da bilera eta «Espainiar Gobernua, Europako eta munduko botere ekonomikoen irizpideak eta aginduak betez, langileriaren aurkako neurri basatiak hartzen ari dela eta,  honen berri jasotzeko eta guztien artean antolatzeko izango da» grebaren deitzaileek esan dutenez. Guzti honen aurrean «ezadostasuna [...]

Irakurri gehiago

Otsailetik aurrera plaza inguruko kalea oinezkoen gunea izango da

Otsailetik aurrera plaza inguruko kalea oinezkoen gunea izango da

Irurako Udalak, urtea hastearekin batera herriko plaza inguratzen duen kalea autoentzat erregulatu egingo du. Ez dute guztiz itxiko baina sarrera mugatua izango dute hauek. Bertan bizi direnek, garajeak dituztenek edota denda eta tabernariek sartu ahal izateko txartelak izango dituzte. Bada urtebete kontu honekin hasi zela Irurako Udala. Guraso eta Udalaren elkarlanez egin da. Hasiera hartan, [...]

Irakurri gehiago

Sarasola anai-arrebak irabazle Frontenis Txapelketa Mistoan

2011/01/05
Nork
Sarasola anai-arrebak irabazle Frontenis Txapelketa Mistoan

Gaztelekuak eta Gazte Asanbladak antolatuta, Iruran lehenengo Frontenis Txapelketa Mistoa antolatu dute. Finala atzo jokatu zen eta Nerea eta Unai Sarasola anai-arrebak izan dira txapeldunak. 30-15 irabazi zioten Beñat Sainz eta Naroa Lasari. Guztira hamalau bikote aurkeztu ziren txapelketan parte hartzeko. Bikote bakoitza neska batez eta mutil batez osatuta egon behar zuen. Kanporaketak eta finalerdiak [...]

Irakurri gehiago

Dantza-Soka egunerako izena ematea zabalik

Dantza-Soka Eguna otsailaren 26an izango da. Bertan, DBHko Bigarren mailatik gorako gazteak eta helduak izan daitezke partaide. Izena ematea, Itzuli tabernan egin beharko da eta horretarako azken eguna urtarrilaren 31 izango da.

Irakurri gehiago

Lobo Electricoren zuzeneko kontzertua Cheyenne’s Radikal Saloonen

Bihar, hilak 5, 23:30ean Cheyenne’s Radikal Saloonen musika zuzenean entzuteko aukera izango da. Anoeta eta Tolosan artean kokatzen den tabernan Lobo Electrico taldea izango da. Artefactos mágicos disko aurkezpen bira egiten ari dira eta gaur Anoetan izango dira. Sarrera, doan izango da. Talde tolosarrak kaleratu duen bigarren diskoa  du.   ‘Sirius Magma’, ‘Perrolobo’, ‘Iki Peligro’ eta [...]

Irakurri gehiago

Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa igandean

Igandean Euskal Herriko Mus Txapelketaren barneko kanporaketa burutuko da Anoetan. Kuku Elkartean izango da eta 17:00etan hasiko da. Izena 16:00etatik aurrera eman beharko da Elkartean bertan. Bikote bakoitzak 20 euroko inskripzioa ordaindu beharko du. Eta parte hartzaile kopuruaren arabera, eskualde mailako txapelketara pasako dira lehen postuetan gelditzen direnak. Lehengo bikoteari txuleta parea eta bigarren bikoteari [...]

Irakurri gehiago
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kantuzaleei astelehenero biltzeko deia Beti Gaztek gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Beti Gazte jubilatu elkarteak urtearen hasieran sortu zuen kantuzale taldeak astelehenero egiten ditu saioak, kultur etxe zaharrean, 18:30etik aurrera. Ekimena herrira zabaltzeko asmoan, abesteko gogoa duten zaldibiar guztiei egin diete joateko gonbita. Lagun arteko kantuzale kuadrilla kalera ere irtengo da noizean behin


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bigarren auzo bilera ere Arerian izango da, 23an gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Lazkaoko Udalak herritarrekin auzoka bilerak egiteko ekimenean, bigarren saioa asteazkenean izango da, maiatzak 23. Lehendik iragarritako lekua aldatu egingo dute, ordea. Areria zineman izango da batzarra, 19:00etan, Hirigoiengo eskola zaharrean izan ordez. Zubizkitza, Hirigoien, Gurutze eta Zelata auzoetako herritarrentzat da bilkura hori, iritziak, kezkak, iradokizunak edo galderak udalkideei zuzenean esateko.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gerrilariaren bizitza iruditan gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAsko irakurri zalea da Manolo Carrasco, eta irakurzaletasun horrek eraman zuen Ernesto Che Guevarari buruzko argazki, dokumentu eta besteak biltzera. «Orain dela 30 bat urte Che Guevarari buruzko liburu bat iritsi zitzaidan esku artera. Asko harritu ninduen, barruraino sartu zitzaidan». Harrezkero munduko iraultzailerik ezagunenetako baten 300 bat liburu eta 1.500 argazki ditu etxean, eta bilduma [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJk eta Bilduk egindako kritikei erantzun die PSEk gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHautsak harrotu antzera dabiltza azken egunetan Ordiziako alderdi politikoen artean. Joan den asteartean EAJ izan zen prentsaren aurrera atera zena Bilduk onartutako aurrekontuei kritika egin eta langileen lanpostuen balorazioa aplikatzeari buruz hitz egitera. Hiru egunera Bilduko udal gobernuko kideek erantzun zieten jeltzaleei, eta atzo, PSE-EEren Ordiziako exekutibak erabaki zuen hedabideen aurrean hitz egitea, Iñaki Dubreuil [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Parkerrek eta Lolotongak ez dute jarraituko Ampo Ordizian datorren urtean gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDenboraldia bukatu eta berehala iritsi da Ordizia Rugby Elkartean egongo diren aldaketen lehen berria. Azken lau urteetan Ampo Ordizian aritu den Tom Parkerrek ez du taldean jarraituko, eta ezta iaz etorritako Kesomi Lolotongak ere. Klubak eskerrak eman nahi dizkie bi jokalariei urteotan egindakoarengatik. Bestalde, Ampo Ordiziako hamar jokalari euskal selekzioak deitu ditu autonomien arteko txapelketan [...]


Azken Eztabaidak