Datorren larunbatean, hilak 2, Sorturen legalizazioaren aldeko manifestaziora joateko autobusa antolatu du Anoetako ezker abertzaleak. Izena eman nahi duenak, Itzuli tabernan egin beharko du, ostiral eguerdia baino lehen. Larunbatean, 15:00etan abiatuko da autobusa, herriko plazatik.
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Memoriaren izenak liburua idatzi berri du Mikel Errazkinek (Anoeta, 1976). Bertan, ahanzturan galdu direnen memoria berreraikitzen saiatu da Aranzadiko kidea. Nola sortu zitzaizun liburuaren ideia? Aranzadi zientzia elkartea 2000. urteaz geroztik, memoria historikoaren berreskurapena deitu izan zaion mugimendu horretan aritu da. Batez ere, fusilatuen gorpuak hobietatik atereaz eta azken batean, familiarrei errestoak bideratuz. Tolosaren 750. urteurrenaren testuinguru horretan, tolosarrei buruzko [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Anoeta, Politika | Ez dago iruzkinik »
Atzo Tolosaldeko ezker abertzaleko zenbait alkate eta hautetsi Anoetako udaletxean elkartu ziren. Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak larunbaterako Tolosan antolatu duen manifestazioari atxikimendua eman zioten, eta era berean, Abiadura Handiko Trenari lotuta gertatu diren bidegabekeriak salatu zituzten. «Demokrazia eta giza-eskubideak politikari askoren ahotan barra-barra dabiltzan honetan, inoiz baino ageriagoan uzten ari dira Abiadura Handiko Trena bultzatzen [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Anoeta, Azpiegiturak, Ekonomia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Anoetako ezker abertzaleak autobusa antolatu du bihar Bilboko manifestaziora joateko. Izena emateko aukera ostiral iluntzea bitarte egongo da Itzuli tabernan. Autobusa herriko plazatik aterako da 14:45ean. Ezker abertzaleak herritar guztiak animatu nahi ditu Bilboko manifestaziora joateko.
Irakurri gehiago
Bidalita Anoeta, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Anoetako ezker abertzalea legealdi honetako balantzea egiten ari da hainbat gaien inguruan. Gazteria da horietako gai bat eta horretarako herriko gazteekin bilera egiteko asmoa azaldu dute, legealdiaren inguruan hauen iritzia jaso eta aurrera begira ikusten dituzten beharren inguruan hitz egiteko. Bilera larunbatean, hilak 5, 11:00etan egingo dute Gaztetxean.
Irakurri gehiago
Etiketak:Anoeta, ezker abertzalea
Bidalita Anoeta, Politika | Ez dago iruzkinik »
Hilaren 27ko greba orokorra dela eta, Anoetako udaletxean bilera zabala antolatu dute hilaren 19rako. 19:00etan hasiko da bilera eta «Espainiar Gobernua, Europako eta munduko botere ekonomikoen irizpideak eta aginduak betez, langileriaren aurkako neurri basatiak hartzen ari dela eta, honen berri jasotzeko eta guztien artean antolatzeko izango da» grebaren deitzaileek esan dutenez. Guzti honen aurrean «ezadostasuna [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Anoeta, Ekonomia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »
Hernialdeko Udal ordezkariek, larunbatean inauguratu zituzten Landagipuzkoa 32 programaren bidez egindako lanak. Bertan izan ziren Rafael Uribarren, Landa Ingurunearen Garapeneko diputatua eta Florentino Ugalde, Etorlurreko gerentea ere. Aurreko legealdian, herria egoera berezian egon zen. Ez zen udal ordezkaririk egon eta ez zen ia inbertsiorik egin. Aurten aldiz, plaza, frontoia eta Maiotz eta Olatzabarrena baserrien arteko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azpiegiturak, Hernialde, Politika
Bidalita Azpiegiturak, Hernialde, Politika | Ez dago iruzkinik »
Hernialdeko Santa Kruz Plaza, Ernio-Bide frontoia eta Maioz-Olatzabarrena baserrien arteko bidearen inaugurazio ekitaldia izan zen larunbatean. Igaro Balda alkatea, Florentino Ugalde, Etorlurreko gerentea eta Rafael Uribarren, Landa Ingurunearen Garapeneko diputatua izan ziren, hainbat herritarrekin batera. Urte honetan egindako lanak izan dira hauek. Eta agurra dantzatu eta hitz batzuk egin ostean, mokadutxo bat egin zuten. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Hernialde, Politika | Ez dago iruzkinik »
Ia urtea bukatzear den honetan, 2011ko maiatzean izango diren Udal hauteskundeak prestatzen hasiak dira herri asko. Hori da anoetarren kasua ere. 2007. urtean hasitako legegintzaldia aurrea doa eta udal ordezkariekin batera, lan talde bat osatu dute. Anoetako Ezker Abertzaleko kideak «hiru urte eta erdi hauetan ekimen asko abiarazi ditugu Udaletik. Hala ere, hainbat proiektu bidean [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Anoeta, ezker abertzalea, Politika
Bidalita Anoeta, Politika | Ez dago iruzkinik »