Politika

Guardia Zibila Gaztetxearen atarian

Gazte Asanbladatik azaldu dutenez, aurreko asteartean, otsailaren 7an, Guardia Zibilaren hiru auto (guztira 12 bat Guardia Zibil) joan ziren Anoetako Gaztetxe atarira. Bertan 30 minutu inguru egon zirela azaldu dute, Gaztetxera zein alboko musika lokaletara zihoazenei identifikazioa eskatuz, eta motxilak eta kotxeak miatuz. Horrez gain, Gaztetxe ingurua eta terraza arakatzen aritu zirela esan dute; «guztia [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Politika | Ez dago iruzkinik »

Aurrekontuen inguruan herritarrekin lanean

Aurrekontuen inguruan herritarrekin lanean

Iragan astean Anoetako udaletxean aurrekontu parte hartzaileen inguruko lehenengo batzarra egin zuten. Bertan, udal ordezkariak, herriko eragileak eta herritarrak elkartu ziren, hain zuzen ere, 30 lagun inguru. «Lehen bilera honen helburua parte hartze prozesua azaltzea eta 2011ko aurrekontuen berri ematea izan zen, 2012koak osatu aldera», udaletik azaldu dutenez. Anoetako Udalak gaur egungo egoera zein den [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Politika | Ez dago iruzkinik »

Lehen aldiz egin dute azken ostiraletako elkarretaratzea

2011/11/28
Nork
Lehen aldiz egin dute azken ostiraletako elkarretaratzea

  Ostiralean, Iruran lehendabiziko aldiz euskal preso politikoen Euskal Herriratzearen aldeko kontzentrazioa egin zuten. “Oso arrakastatsua” izan zela argitu dute. Bertan, “60 heldutik gora” elkartu ziren Egin dezagun bidea, euskal presoak Euskal Herrira lelopean. Irurak bere bideari ekin diola, eta errealitate bihurtu bitartean hileroko azken ostiraletan kontzentratuko direla adierazi dute. “Bidea gurekin batera egitea aukeratu dutenei eskerrak eman dizkiegu eta datozenetan parte [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , ,
Bidalita Gizartea, Irura, Politika | Ez dago iruzkinik »

Aurrekontu parte hartzaileen inguruko bilera

2011/11/24
Nork

2012 urterako aurrekontu parte hartzaileak ahalik eta modu gardenenean egiteko bilera antolatu du Anoetako Udalak, bihar, hilaren 26an, udaletxeko bilkura aretoan. Lehen bilera informatiboa 11:00etan hasiko da, eta ideiak biltzeaz gain, udal ordezkariek euren asmoak azalduko dizkie herritarrei.

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Politika | Ez dago iruzkinik »

Anoetako Ezker abertzalearen batzarra

Hauteskunde kanpainaren barruan Herri Batzarra egingo dute Anoetan, bihar. 11:00etan udaletxean elkartuko dira, eta udal batzordeen antolaketa; parte hartze batzordea eta egoera politikoa nahiz hauteskundeak aztertuko dituzte. Ondoren, 13:00etan, Amaiur hautes taldea indartzeko argazkia aterako dute. Anoetako Ezker abertzaleak herritar guztiak gonbidatu ditu batzarrera eta argazkira.

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Politika | Ez dago iruzkinik »

Bilboko manifestaziora joateko izen emateko aukera dago

2011/10/20
Nork

Larunbatean Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Anoetan. Ezker abertzaleak Itzuli tabernan izena emateko deia luzatu du. Bihar izango da azken aukera. Autobusa, larunbatean, 15:00etan aterako da herriko plazatik.

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Gizartea, Nabarmenak, Politika | Ez dago iruzkinik »

«Jendea laguntzeko prest dagoela uste dut, baina motibatu egin behar da»

2011/07/26
Nork
«Jendea laguntzeko prest dagoela uste dut, baina motibatu egin behar da»

Pello Estanga, Anoetako alkatea Oporrak pasa eta lanerako gogoz etorri da Peio Estanga Anoetako alkatea; herritarren babesarekin pozik agertu da, eta hauei, hasieran behintzat, pazientzia izatea eskatzen die. Ekainaren 11z geroztik, Pello Estanga (Anoeta, 1962) da Anoetako alkatea. Zazpi zinegotzi eskuratu ditu Bildu koalizioak, eta oposizioan EAJ alderdiko bi zinegotzi izango dituzte. Alkatearen bulegoan eta paper artean murgilduta hartu [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Politika | Ez dago iruzkinik »

«Berdintasun batzordea sortu dugu, eta emakumeari garrantzia emango diogu»

2011/07/14
Nork
«Berdintasun batzordea sortu dugu, eta emakumeari garrantzia emango diogu»

Ainhoa Ugalde, Irurako alkatea Ainhoa Ugalde izan da aukeratua hurrengo lau urteetan Irurako alkate izateko. Bildu koalizioak zortzi zinegotzi eskuratu ditu, eta oposizoan EAJko zinegotzi bat izango dute. Bulegoan «gustura eta pozik» hartu gaitu. Dagoeneko aste batzuk daramatzazue udalean sartuta. Zer moduz hasi zarete lan berrian? Ondo. Hasieran dena batera iristen zaizu; informazio pila bat dator langile, teknikari eta aurreko  alkatearengandik. Baina orain ondo, kokatzen hasi gara, batzordeak osatu,… eta gustura [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Gizartea, Irura, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gutuna: “Aitor Esnaolari argi pixka bat”

2011/06/29
Nork
Gutuna: “Aitor Esnaolari argi pixka bat”

Ekainaren 27an Anoetako festen egitarauaren barruan Gixon proba jokatu zen. Lau pertsonako lau talderen artean izan zen lehia, ea 400 kilogramoko harriarekin 10 minututan zeinek plaza gehiago egin. Lan gogorra izan zen parte hartzaileentzat, ikaragarrizko beroa izan baitzen; hala ere lan txukuna egin zuten eta giro aparta jarri herriko plazan. Gixon probaren ondoren Anoetako herri [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Gizartea, Gutuna, Jaiak, Kirola, Politika | Ez dago iruzkinik »

«Desiratzen gaude herritarren asmo, zalantza eta ideiak jasotzeko»

2011/06/14
Nork
«Desiratzen gaude herritarren asmo, zalantza eta ideiak jasotzeko»

Jon Umerez, Alkizako alkatea Zortzi urte zinegotzi lanetan aritu ostean, Jon Umerez izango da Alkizako alkatea. Ilusioz eta gogoz ekingo die hurrengo lau urteei. Udalaren funtzionamendua ongi ezagutzen du, zortzi urtez zinegotzi izan baita. Hala ere, egunerokoan «hasi berri» sentituko dela azaldu digu. Zortzi urte udalean eman ostean, alkate izatera animatu zara. Lehenengo aldiz eskaini zidatenean, pentsatu nuen merezi zuela ekarpenen bat egiteak, eta horrela sartu nintzen. Nik [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Alkiza, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 12 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]


Azken Eztabaidak