Udalak sendabelarren ikastaroa antolatu du otsailaren 23tik martxoaren 29ra. Amaia Bastarrika izango da irakaslea, eta ikastaroak ostegunetan izango dira, 17:00etatik 19:00etara. Guztira sei klase emango ditu Bastarrikak. Izena emateko azken eguna hilaren 17a, etzi, izango da. Goizez udaletxera joan beharko da, eta arratsaldez liburutegira edo kiroldegira. Matrikula egin nahi duenak 50 euro ordaindu beharko ditu. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Anoeta, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Bihar, hilak 11, Dantza-soka eguna ospatuko dute, Anoetan. Urtero bezala, kaldereroetan ospatzen dute herriko jai hau. Hogeita hamar urtez galdutako festa hau, 2003. urtean berreskuratu zuten, eta harrez gero urtero ospatzen dute. Iaz lehen aldiz, dantza goizez bakarrik egitea erabaki zuten, eta aurten ere horrela egingo dute. Egunari hasiera goizean goiz emango diote. 08:30ean dute [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Anoeta, Dantza-soka eguna, gizartea, Jaia, kultura
Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Jaiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Irurako Emusiko langileek enpresako arduradunekin eta Talleres Arrospideko ordezkariekin bilera bat egin nahi dute. Lantegia itxi ondoren, kale gorrian aurkitzen dira. Emusiko langileek hiru galdera dituzte egiteko, eta hauen erantzuna jakin nahi dute: «Zer gertatu da 40 lanposturekin? Zer gertatu da adostutako kalte-ordainekin? Eta zergatik sentitzen gara engainaturik?». Langileek, makina eta ekipo mekanikoak eraikitzen zituzten [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekonomia, Irura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Dantza-Soka Eguna hilaren 11ean ospatuko dute, Anoetan. Entsegu orokorrak egiten ari dira, eta bihar, 19:30ean, eta asteazkenean, hilak 8, 19:00etan frontoian izango dira. Garrantzitsua dela entsegu orokorretan parte hartzea, eta Dantza-Sokan parte hartu nahi dutenei dei egiten zaie bertara joateko. Parte hartzeko zerrendak Itzuli tabernan daude jarrita, eta apuntatzeko epea hilaren 5a arte da.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Jaiak, Kultura, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Anoetako herritarren jakituria areagotzeko aukerak ez ziren 2011n amaitu. Urte berria, arlo horretan, indartsu hasi dute, eta udalaren laguntzarekin hiru ekimenetan parte hartzeko aukera dute ondorengo egunetan. Gaiak ondorengoa dira: Dantza-soka, margoketa dekoratiboa eta Qi-Gongo eta automasajea. Entsagua, ikastaroa eta tailerrak geldirik egoteko aitzakia guztiak uxatu dizkie anoetarrei. Otsailaren 11n, larunbata, Anoetan Dantza-Soka Eguna ospatuko [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Anoeta, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Alkizako herri ostatua urtarrilaren 9an ireki zuten Oskar Abadek eta Sonia Roscok. Senar-emazte euskaldunak, sukalde lanetarako urrutira joan beharrik ez dute izan, euren bi amen babesa aurkitu baitute. Familia giroan zabaldu dute, beraz, Alkizan une honetan irekita dagoen taberna eta jatetxe bakarra. Hernaniko bikotea gustura dago Alkizan, eta poliki-poliki joan nahi baldin badute ere, ideia [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Alkiza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Gabonetako ekitaldiak bukatu, eta Anoetako Udala dagoeneko Dantza-Soka Eguna prestatzen hastera doa. Aurten, otsailaren 11n ospatuko dute. Entsegu egunak eta bestelakoak zehazteko bilera antolatu dute. Bihar, hilak 11, izango da, 18:00etan udaletxean. Bestalde, Gabonetako programazioaren balorazioa egiteko, eta kaldereroak prestatzen hasteko beste bilera bat egingo dute. Kasu honetan, ostegunean, hilaren 12an elkartuko dira udaletxean, eta [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Anoeta, gizartea, Kaldereroak, Soka Dantza
Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Kepa Fernandez Larrinoa antropologo eta idazleak, Manifiesto por una antropologia razonada liburu berria argitaratu du. Alkizan bizi den bilbotarrak, norberekoitasuna eta gaur egungo gizartearen kontsumismoa jorratu ditu. Antropologian zentratzen da, eta estatu neoliberal batean jokatzen duen papera aztertzen du. Era berean, Fernandez Larrinoak, tokiko kultur garapenaren eta Europako ondare kulturalaren kritika egiten du egiten du liburuan. Unibertsitateak pribatizatzen ari direla [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:antropologoa, gizartea, Kepa Fernandez Larrinoa, liburua, Literatura
Bidalita Alkiza, Gizartea, Kultura, Literatura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Alkizako Udalak patinaje eta pilota ikastaroak antolatu ditu, eta hurrengo astean hasiko direla azaldu dute: «Atzerapenak atzerapen, patinajea hilaren 9an hasiko da, eta bestetik, frontoia berritua dagoenez, pilota hilaren 13an». Ikastaro bakoitzaren matrikula 10 eurokoa da, eta informazio gehiago udaletxean aurki daiteke. Patinaje linealaren ikastaroa astelehenean hasi eta otsailaren 13an amaituko da. 5 eta 6 [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Alkiza, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Anoeta eta xakea sarri elkarrekin loturiko albiste izan ohi dira. Aukera duten bakoitzean, txapelketak ez badira aisialdirako jardunaldiak antolatzen dituzte. Xakea indartzeko gainera, belaunaldi berriekin gogotik egiten dute lan. Gabon hauetan, tradizio hori ederki uztartzen dutela argi gelditu da. Egunero, 30 xake jokalari gaztetxo elkartu dira elkarren aurka aritzeko, eta ongi pasatzeko.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Anoeta, Paperekoa, Xakea | Ez dago iruzkinik »