Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, Liburuaren Merkatu Txikia antolatu du Anoetako Udalak, udaletxeko arkupetan. Hiru egunez jarri dute, eta gaur eta bihar, 17:30etik 19:30era egongo dira. Bertan, liburu ezberdinak erosteko aukera izango da, eta liburuek prezioa sinbolikoa dute. 0,50 zentimotik hasi, eta 3 euro bitartean jarri dituzte salgai. Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu azokara. Egunero [...]
Euskal joko eta jolasen Gipuzkoako azken jaialdia egingo dute gaur Anoetan, herriko plazan. 09:45ak inguruan hasiko da eta 13:00etan bukatuko da. DBH1 eta DBH2ko11 ikastetxek hartuko dute parte, guztira 380 neska eta mutilek. Kutxak antolatu eta Xibak zuzentzen duen egitasmo honetan 25 bat jaialdi egin dituzte, gaurko azkenera iritsi aurretik. Guztira 3.000 neska mutil inguruk [...]
Hilaren 13an pasako da Korrika 17 eskualdetik. Hori dela eta, Anoetan, larunbaterako, egitarau zabala prestatu dute. 11:00etan, DVD emanaldia egingo dute udaletxeko areto nagusian. Goiz osoan zehar korrikako materiala salgai jarrita edukiko dute. 14:00etan, Sarasola sagardotegian bazkaria egingo dute. Eta bazkarira joan nahi duenak, Itzuli tabernan du zerrenda izena emateko, eta azken eguna gaur da.18:00etan, [...]
Ostiral iluntzean inauguratu zuten Mikelasagasti auditoriuma. Udal ordezkariekin batera, hainbat herritar hurbildu zen asia eta kultura ekitaldietarako izango den erakina ikustera. Agurra dantzatzearekin batera, bistaratu zuten sarreran jarri duten plaka. Barrura sartuta, Loatzoko musikariak, dantza taldekoak, Peñagarikanoren bertsoak, Gorka Otxoa kultura zinegotzia eta Periko Peñagarikano alkatearen hitzak izan ziren. Bertaratuek, auditoriumaren barnea betetzea lortu zuten. [...]
Aspaldidanikoa da Anoeta herriak honelako eraikin baten beharra zuela. Kultur Etxerik ez izatean, ekitaldi guztiak udaletxeko pleno aretoan egin behar izaten zituzten, eta askotan, txiki geratu ohi zaie. Hori dela eta, udal ordezkariek, auditoriuma edo erabilera anitza izango duen erakina egitea erabaki zuten. Astazaldi Arkitektura Estudioak egin du proiektua. 2008. urte amaieran hasi ziren obra [...]
Anoetako eta Irurako festa batzordeek herri bakoitzeko festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute. Anoetan lanak aurkezteko epea maiatzaren 9an amaituko da. Iruran, berriz, kartelak aurkezteko azken eguna maiatzaren 6a izango da. Bai lehiaketa batean zein bestean udaletxean aurkeztu behar dira lehiaketarako egindako lanak. Anoetaren kasuan, bertako Herri Ikastolako ikasleek edo Anoetan erroldatutako pertsonek har dezakete [...]
Azken urteetako ohiturari jarraituz, Kalderero egunez, Dantza-Soka eguna ospatzen dute Anoetan. Goizean goiz elkartu dira eta baserriz baserri dantzan ibili ostean, plazan elkartu eta dantzatu dute. Plazara iritsi orduko euriak ere ez du galdu nahi izan festa hau. Oinak busti arren, ederki dantzatu dituzte esku eta oinak. Jarraian, bazkaria, kalejira eta erromeria izango dituzte.
Larunbatean egun handia izango dute Anoetan. Dantza-soka eguna ospatuko dute. Anoetarren egutegian dagoeneko gorriz markatua dago kalderero eguna, urtero, egun horretan antolatzen baitute festa hau. 30 urtez galdua egon zen arren, 2003. urtean berreskuratu zuten. Aurten arte, dantza goiz eta arratsalde egiten zuten baina aurten, goizez bakarrik egingo dute. Honela, bazkal ordua lasaiago pasako dute [...]
Irurako Udalak, festa batzordeko partaide guztiekin bilera egingo du gaur 19:00etan. Udaletxeko Batzarraldi Aretoan egingo dute eta bertan jorratuko diren gaiak hauek izango dira: Korrika 17; Kaldereroak 2011, otsailaren 25ean Iruran; Emakumearen eguna eta kirol eta kultur astea. Herritar guztiak gonbidatuta daude bileran parte hartzera.
Dantza Soka eguna, hilaren 26ean ospatu dute anoetarrek. Urteetako ohiturari jarraituz, egunaren aurretik entseguak egingo dituzte. Hilaren 4an eta 11n, axeri dantzaren, fandangoaren eta arin arinaren entseguak egingo dituzte. Kiroldegian elkartuko dira eta 19:00etan izango da hitzordua. Entsegu orokorrak berriz, hilaren 18an eta 24ean izango dira. Kasu honetan, 18:30ean elkartuko dira frontoian. Aurten dantza aldatu [...]
Larunbat honetan, Zuhaitz Eguna ospatuko dute Iruran. 16:00etan herriko plazan bildu ondoren, zuhaitzak landatzera joango dira. Zuhaitzak landatzen parte hartzen dutenek, askari bat jasoko dute, [...]
Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen atzo Iruran, bi pertsona jo izana egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik adierazi dutenez, erasotua izan den lagunetako bat Donostia Ospitalera [...]
Gipuzkoako udaletako ordezkariak eta foru aldundiko kideak Alkizan elkartu dira gaur, Jon Roteta alkatea eta Markel Olano diputatu nagusia buru zutela; zizareen lan bitxia bertatik [...]
San Martin egunaren harira, larunbatean, txerri arrapaketa egin zuten, eta ondoren, bi txerri zozketatu zituzten. Bertan, 251 eta 028 zenbakidun txartelak izan ziren sarituak. Igandean [...]
Joan den ostiralean, Gipuzkoa Zero Zabor (GZZ) taldeko kideek «Hondakinen arazoa Gipuzkoan: Ezinbesteko kaltea ala eredu okerraren ondorioa?» hitzaldia eskaini zuten Anoetako gaztetxean. 30 lagun [...]
Asko irakurri zalea da Manolo Carrasco, eta irakurzaletasun horrek eraman zuen Ernesto Che Guevarari buruzko argazki, dokumentu eta besteak biltzera. «Orain dela 30 bat urte Che Guevarari buruzko liburu bat iritsi zitzaidan esku artera. Asko harritu ninduen, barruraino sartu zitzaidan». Harrezkero munduko iraultzailerik ezagunenetako baten 300 bat liburu eta 1.500 argazki ditu etxean, eta bilduma [...]
Hautsak harrotu antzera dabiltza azken egunetan Ordiziako alderdi politikoen artean. Joan den asteartean EAJ izan zen prentsaren aurrera atera zena Bilduk onartutako aurrekontuei kritika egin eta langileen lanpostuen balorazioa aplikatzeari buruz hitz egitera. Hiru egunera Bilduko udal gobernuko kideek erantzun zieten jeltzaleei, eta atzo, PSE-EEren Ordiziako exekutibak erabaki zuen hedabideen aurrean hitz egitea, Iñaki Dubreuil [...]
Denboraldia bukatu eta berehala iritsi da Ordizia Rugby Elkartean egongo diren aldaketen lehen berria. Azken lau urteetan Ampo Ordizian aritu den Tom Parkerrek ez du taldean jarraituko, eta ezta iaz etorritako Kesomi Lolotongak ere. Klubak eskerrak eman nahi dizkie bi jokalariei urteotan egindakoarengatik. Bestalde, Ampo Ordiziako hamar jokalari euskal selekzioak deitu ditu autonomien arteko txapelketan [...]
Tobera Musika-eskolak 25 urte betetzen ditu aurten, Zegaman, Zerainen, Seguran eta Mutiloan musika-hizkuntza eta musika instrumentuak irakasten hasi zirenetik. Hogeita bost urte partiturak interpretatzen irakasten, 25 urte abesti bakoitza ongi atera arte behin eta berriz entsaiatzen, 25 urte ikasitakoa plazaratuz kontzertuak ematen, 25 urte musika ikasiz gozarazten… 25 urteko bide honetan lortutakoa gozatzeko eta ospatzeko [...]
Igande honetan ospatuko dute Jubilatu Eguna Gabirian. Eguerdiko mezaren ostean Goruntz dantza taldekoen emanaldia izango dute eta handik Ostatura joando dira bazkaltzera. Bazkalostean Txindata musika-eskolakoek abesti batzuk eskeiniko dizkiete herriko jubilatuei.