Kirola

«Bidezidor batetik barneratuta gauza eder asko ikus daitezke»

2011/05/31
Nork
«Bidezidor batetik barneratuta gauza eder asko ikus daitezke»

Tolosaldeko Aste Berdearen barruan, Eider Elizegi lasartearra,  Iruran izango da. Mendia, txikiaren handitasuna hitzaldia eskainiko du.  Bihar, ekainak 1, 19:30ean Ikastolako Areto Nagusian izango da.  Letrak eta mendia pasio dituen neska gazte honek, bizimodu aldaketaz, eta lortu duen askatasunaz hitz egingo du. Mi montaña liburua idatzi du, lau hilabetez Mont Blanc mendian bizi izandakoaz. Eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Hitzaldiak, Ingurumena, Irura, Mendia | Ez dago iruzkinik »

Kirola nagusi gaur arratsaldean, Alkizako plazan

2011/05/28
Nork
Kirola nagusi gaur arratsaldean, Alkizako plazan

Alkizako txikienak Aiztondo VII. Olinpiadetan ari dira parte hartzen gaur arratsaldean. Plazan elkartu dira, eta bi begiraleen laguntzarekin joko ugari egiten ari dira. Ondoren, indarberritzeko, merienda banatuko diete jolasean jarraitu ahal izateko.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Alkiza, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Trinketeak eta tabernak kanpotik eta barrutik itxura berria izango dute

2011/04/28
Nork
Trinketeak eta tabernak kanpotik eta barrutik itxura berria izango dute

Irurako Udalak, Trinketea barrutik eta kanpotik berrituko du. Trinketeaz gain, teilatua, aldagelak, komunak eta taberna ere berrituko dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiko diru laguntza baliatuz, kanpotik eta barrutik berrituko dute. Teilatua, taberna, trinketea eta aldagelak zaharkituak zeudela eta, obrak egiteko beharra aurreikusia zuen Udalak. Eta Gipuzkoako Foru Aldunditik jasoko duen 250.000 euroko laguntzari esker, ekainean obra [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Azpiegiturak, Gizartea, Irura, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Euskal joko eta jolasen azken jaialdia egingo dute

Euskal joko eta jolasen Gipuzkoako azken jaialdia egingo dute gaur Anoetan, herriko plazan. 09:45ak inguruan hasiko da eta 13:00etan bukatuko da. DBH1 eta DBH2ko11 ikastetxek hartuko dute parte, guztira 380 neska eta mutilek. Kutxak antolatu eta Xibak zuzentzen duen egitasmo honetan 25 bat jaialdi egin dituzte, gaurko azkenera iritsi aurretik. Guztira 3.000 neska mutil inguruk [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Anoeta, Kirola, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Hurrengo egunetan, kirola eginez edota ikusiz gozatzeko aukera izango da

2011/04/07
Nork
Hurrengo egunetan, kirola eginez edota ikusiz gozatzeko aukera izango da

Irurako Udalak II. Kirol Astea antolatu du. Gaur hasi eta hilaren 17a bitartean, kirol ezberdinak praktikatu edota ikusteko aukera izango da. Xare eta xake partidak, irristaketa ikastaroa, jubilatuen ibilaldi neurtua,  mahai tenisa, mendi irteera, herri kirolak,… badu non aukeratua kirola egin nahi duenak. Izen handiko pilotariak Irurako frontoian, pilota jaialdia izango da hilaren 15ean, ostiralean. 19:15ean, lehenengo lau [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Irura, Kirola | Ez dago iruzkinik »

75 gidarik hartuko dute parte larunbateko IV. Ñañarri Rallysprintan

2011/04/06
Nork
75 gidarik hartuko dute parte  larunbateko IV. Ñañarri Rallysprintan

Larunbatean izango da Irurako Ikastolak, Hondarribiko Sardara Motor Elkartearekin elkarlanean antolatzen duen Rallysprinta. 75 gidari izango dira errepidean lehiatuko direnak eta horien artean, izen handiko gidariek parte hartuko dute. Aurten, berriro ere, norabidea aldatu diote rallyesprintari. IV. Ñañarri Rallysprinta Alegiatik Orendaingo bidean hasiko da, eta  Orendaindik eta Abaltzisketatik  pasatu eta gero, Amezketara jaitsiko dira, helmugaratzeko. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Irura, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Maider Mendizabalek hirugarren postua eskuratu du Kutxa Sarian

2011/02/28
Nork
Maider Mendizabalek hirugarren postua eskuratu du Kutxa Sarian

Maider Mendizabalek eta Casetek Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2011 txapelketaren hirugarren postua lortu zuten, larunbatean Beotibarren jokatutako partidan 23-30 irabaziz. Txapela Etcheleku-Montes bikoteak jantzi zuen 30-19 garaituz Espinar-Ruiz de Larramendi bikotea. Mendizabal eta Caset hasieratik aurreratu ziren markagailuan, baina gogotsu aritu behar izan zuten garaipena lortzeko. 250 ikusle inguru bildu eta giro [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Anoeta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Mendizabal ez da sailkatu Kutxa Sariaren finalerako

2011/02/21
Nork
Mendizabal ez da sailkatu Kutxa Sariaren finalerako

Maider Mendizabalek ez du lortu Kutxa Sariaren finalerako sailkatzea. Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletaren txapelketaren finalerdia jokatu zuen Alegian Caset bikotearekin batera   Etchelecu eta Montesen aurka. 20-30 galdu zuten partida eta, beraz, hirugarren eta laugarren postuak erabakiko dituen partida jokatu beharko dute larunbatean Tolosan. Oso partida borrokatua izan zen, 50 pilotakadatik gorako tanto bat baino [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Anoeta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Festa batzordearen bilera gaur 19:00etan

2011/02/21
Nork

Irurako Udalak, festa batzordeko partaide guztiekin  bilera egingo du gaur 19:00etan. Udaletxeko Batzarraldi Aretoan egingo dute eta bertan jorratuko diren gaiak hauek izango dira: Korrika 17; Kaldereroak 2011, otsailaren 25ean Iruran; Emakumearen eguna eta kirol eta kultur astea. Herritar guztiak gonbidatuta daude bileran parte hartzera.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Euskara, Gizartea, Irura, Jaiak, Kirola, Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Eskolarteko Xake Txapelketako irabazleak

2011/02/18
Nork
Eskolarteko Xake Txapelketako irabazleak

Txapelketa hau Otsailaren 6an eta 13an jokatu zen Tolosako kultur etxean. Bertan 35 xakelarik hartu zuten parte kategoria ezberdinetan:infantilak, alebinak eta benjaminak. Anoetako Herri Ikastolak parte hartu zuen bertan eta  Oier Otxoa anoetarra izan zen txapelketako txapelduna urrezko domina eskuratuz. Eta sailkapen nagusian, 3.postua, Ekaitz San Sebastianek eskuratu zuen bere atzetik, Iker Artolak sailkatu zen. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Kirola, Xakea | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gerrilariaren bizitza iruditan gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAsko irakurri zalea da Manolo Carrasco, eta irakurzaletasun horrek eraman zuen Ernesto Che Guevarari buruzko argazki, dokumentu eta besteak biltzera. «Orain dela 30 bat urte Che Guevarari buruzko liburu bat iritsi zitzaidan esku artera. Asko harritu ninduen, barruraino sartu zitzaidan». Harrezkero munduko iraultzailerik ezagunenetako baten 300 bat liburu eta 1.500 argazki ditu etxean, eta bilduma [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJk eta Bilduk egindako kritikei erantzun die PSEk gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHautsak harrotu antzera dabiltza azken egunetan Ordiziako alderdi politikoen artean. Joan den asteartean EAJ izan zen prentsaren aurrera atera zena Bilduk onartutako aurrekontuei kritika egin eta langileen lanpostuen balorazioa aplikatzeari buruz hitz egitera. Hiru egunera Bilduko udal gobernuko kideek erantzun zieten jeltzaleei, eta atzo, PSE-EEren Ordiziako exekutibak erabaki zuen hedabideen aurrean hitz egitea, Iñaki Dubreuil [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Parkerrek eta Lolotongak ez dute jarraituko Ampo Ordizian datorren urtean gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDenboraldia bukatu eta berehala iritsi da Ordizia Rugby Elkartean egongo diren aldaketen lehen berria. Azken lau urteetan Ampo Ordizian aritu den Tom Parkerrek ez du taldean jarraituko, eta ezta iaz etorritako Kesomi Lolotongak ere. Klubak eskerrak eman nahi dizkie bi jokalariei urteotan egindakoarengatik. Bestalde, Ampo Ordiziako hamar jokalari euskal selekzioak deitu ditu autonomien arteko txapelketan [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Musikarien urteurren festa gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaTobera Musika-eskolak 25 urte betetzen ditu aurten, Zegaman, Zerainen, Seguran eta Mutiloan musika-hizkuntza eta musika instrumentuak irakasten hasi zirenetik. Hogeita bost urte partiturak interpretatzen irakasten, 25 urte abesti bakoitza ongi atera arte behin eta berriz entsaiatzen, 25 urte ikasitakoa plazaratuz kontzertuak ematen, 25 urte musika ikasiz gozarazten… 25 urteko bide honetan lortutakoa gozatzeko eta ospatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jubilatuen Eguna ospatuko dute igandean gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Igande honetan ospatuko dute Jubilatu Eguna Gabirian. Eguerdiko mezaren ostean Goruntz dantza taldekoen emanaldia izango dute eta handik Ostatura joando dira bazkaltzera. Bazkalostean Txindata musika-eskolakoek abesti batzuk eskeiniko dizkiete herriko jubilatuei.


Azken Eztabaidak