Anoetako Su-Berri elkarteko pilotariek Euskal Herriko Txapelketa irabazi dute, ezker hormako modalitatean. Alegiako Ainhoa Garmendia, Lizartzako Nagore Arozena eta Anoetako Maider Mendizabalek osatu dute Su-Berriko taldea, eta finalean Hernanikoen aurka aritu ziren. Orain, Kutxa Saria jokatzen hasiko dira Mendizabal eta Arozena, eta Garmendiak, lehia honen barruan aurten lehen aldiz antolatu den promozio txapelketan hartuko du [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Anoeta, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Alkizako Udalak patinaje eta pilota ikastaroak antolatu ditu, eta hurrengo astean hasiko direla azaldu dute: «Atzerapenak atzerapen, patinajea hilaren 9an hasiko da, eta bestetik, frontoia berritua dagoenez, pilota hilaren 13an». Ikastaro bakoitzaren matrikula 10 eurokoa da, eta informazio gehiago udaletxean aurki daiteke. Patinaje linealaren ikastaroa astelehenean hasi eta otsailaren 13an amaituko da. 5 eta 6 [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Alkiza, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Anoetako kiroldegitik antolatu dituzten kirol ekintzetan izena emateko epeak zabalik jarraitzen du oraindik. Hamaika ikastaro edo ekintza antolatu dituzte bazkide nahiz bazkide ez direnentzat. Pilates, Aerobik, Helduentzako gimnasia, Cycling, Yoga, Kenpo kai, Patinaia, Gimnasia erritmikoa eta Judoak osatzen dute 2012. urteko kirol eskaintza. Informazio gehiago nahi duenak 943 65 13 33 telefono zenbakira dei dezake, [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Anoeta, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Larunbatean eman zioten bukaera anoetarrek Kultur eta kirol asteari. Herri krosa izan zuten, eta bertan 20 bikotek parte hartu zuten. 3 kilometro eta 500 metroko ibilbidea egiten lehenak Leire Gonzalez eta Ibai Iztueta izan ziren. Ondoren, Amaia Agirre eta Iker Zubeldiarekin bertso bazkaria izan zuten Kuku Elkartean. 40 lagun inguru elkartu ziren bazkaltzeko.
Irakurri gehiago
Bidalita Anoeta, Gizartea, Kirola, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Anoetako Kultur eta Kirol Astea 2011 ekitaldiz beterik dator. Hilaren 12tik 19ra bitarte, adin guztietako herritarrek badute non gozatua. Bi ekimenetan parte hartzeko, izena aurrez eman behar dela azaldu dute antolatzaileek. Hilaren 19an, larunbatean, Bikotekako Kros Herrikoia korrituko da. Bertan, DBH3tik aurrerako gazte eta helduek parte hartu ahal izango dute. Bikoteak mistoak izango dira, eta [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Anoeta, Kirola, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Hernialdeko 11. Rolleski Igoeran 75 parte hartzaile izan dira, orain arteko partaidetza handiena. Gipuzkoako, Nafarroako eta Espainiako kirolariak aritu dira lehian. Alpino Uzturre elkarteak antolatu du, eta ikusten ere jende asko zegoela esan dute. Bi erara parte hartu dute kirolariek. Skate edo patinatzaile eran, Josu Erkizia donostiarrak eta Lourdes Irazusta tolosarrak irabazi dute. Era klasikoan, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alpino Uzturre, Hernialde, Kirola, Rolleski Igoera
Bidalita Hernialde, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Urtero egiten duten Kultur eta Kirol Astea antolatzen ari da dagoeneko Anoetako Udala. Aurten azaroaren 12tik 19ra izango da. Hori prestatzeko, beste behin, herritarren parte hartzea nahi dute. Astea antolatzeko bilera hilaren 26an, asteazkenean, 18:30ean egingo da udaletxean. Herriko talde guztiei eta herritarrei bertan parte hartzera joateko deia luzatzen diete.
Irakurri gehiago
Etiketak:aisia, gizartea, Kirola, kultura
Bidalita Aisia, Anoeta, Kirola, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Urteak zeramatzan Alkizako frontoiak berritu beharrean. Azken aldiko egoera kaxkarra ikusita, udalak konpontzea erabaki du. Diru laguntza nahi adinakoa ez izan arren, konponketa nagusienak egitea erabaki dute. Kostuaren erdia udalak jarri beharko du. Festak bukatu eta hurrengo egunean hasi zituzten obrak, eta bi hilabete eta erdian bukatzea aurreikusten dute. Guztiz zaharkitua zegoela adierazi du Jon [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alkiza, azpiegitura, frontoia, Kirola, obrak
Bidalita Alkiza, Azpiegiturak, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Irurako Udalak haur eta helduentzat ikastaroak antolatu ditu. Izen emate epea hilaren 27an, asteartean, 13:00etan amaituko da. Udaletxeko kultura bulegoan izen emate orria bete beharko da. Haurrentzat, eskulanak, antzerkia, xakea, xarea eta dantza ikastaroak daude. Eskulanak ostiraletan 17:30etik 19:00etara izango dira, LH1etik aurrekoentzat. Antzerkia, astearte edo ostegunetan izango da, 17:45etik, 18:45era. Xakea larunbat goizetan izango [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:ikastaroak, irura, Kirola
Bidalita Aisia, Gizartea, Ikastaroak, Irura, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Xakeko ikasturtea urriaren 3an hasiko da. Xake txokoan jolasten ondo pasatzeko aukera dago LH1 eta LH6 bitarteko ikasleen familientzat. Ludikoa izango da, eta ez da derrigorrezkoa ostiralero joatea. Ostiraletan 17:15etik 20:15era Hozpel Kaleko udal lokalean elkartuko dira ikasturte osoan zehar, eta 20 euro ordaindu beharko da. Ikastaroa udalak antolatu du LH1 eta LH2ko ikasleentzat. Urriaren [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:aisia, ikastaroak, Kirola, xakea
Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Kirola | Ez dago iruzkinik »