Herriak

‘Haizea eta sustraiak’ dokumentala, Anoetako Mikelasagasti auditorioan 22:00etan

HAIZEA ETA SUSTRAIAK dokumentala proiektatuko da 22:00etan Mikelasagasti auditorioan, Argia astekariaren eskutik. Sarrera doan izango da. “Txiki”ren bizitza kontatzen du dokumentalak: bere historia, bere lagunak eta bere askatasunaren ametsak. Bere senide, lankide eta frankismoaren kontrako militantziak haien oroitzapenak eta diktadura garaiaren bukaerari buruz hitz egiten dute dokumentalean. 90 minutuko iraupena du dokumentalak.

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Larunbatean auzolanerako deia egin du udaleko Ingurumen batzordeak

Anoetako Udalak azken urteetako bideari jarraitu nahi diola azaldu du, eta “herrian auzolan filosofiari indarra ematen” ahaleginduko da, “herriaren ondare direnak txukun mantentzen saiatuz”. Aurten ere, auzolan filosofia horrekin jarraitu nahi dute eta hau gauzatzeko plangintza bat osatzen ari dira. Hasteko, Ateagako karobia eta Ateaga- Etxeberriko askaren garbiketa egiteko asmoa dute. Horregatik, martxoaren 31an, larunbatean, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Ekitaldiak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Zero zabor ekimenaren alde egin du Anoetako Udalak

Anoetako Udalbatzak osoko bilkura egin zuen iragan astelehenean. Udal taldeez gain, bilerara hainbat herritar gerturatu ziren. Bertan aztertu zen gai nagusietako bat hondakinen murrizketaren inguruko mozioa izan zen. Pello Estanga, Anoeta alkatearen esanetan: “Mozio horrek lau puntu nagusi zituen. Batetik, Anoetako Udalak ahalik eta hondakin gutxien sortzeko azterketa abiatuko du Tolosaldeako Mankomunitatearekin. Bigarrenik, Anoetako Udalak, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Politika | Ez dago iruzkinik »

Irura zero zabor lurraldea izan dadin urratsak emango ditu udalak

Irura zero zabor lurraldea izan dadin urratsak emango ditu udalak

Irurako Udalbatzak ohiko bilkura egin zuen atzo iluntzean. Bilduko zortzi zinegotzi eta EAJren bakarra elkartu ziren bertan. Gai zerrendan 13 puntu aurkitzen ziren, eta denak aurrera atera ziren Bilduko hautetsien aldeko botoekin. EAJren ordezkariak, baiezkoa, ezezkoa eta abstentzioa tartekatu zituen botoa ematerako garain. Gai zerrendan bi mozio aurkitzen ziren: Bateragune auziari zegokiona, eta zero zabor [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Irura, Politika | Ez dago iruzkinik »

Sendabelarren ikastaroan izena emateko aukera

Sendabelarren ikastaroan izena emateko epea hilaren 30ean, larunbatean, amaituko dela jakinarazi du Anoetako Udalak. Zortzi saioko ikastaroa Amaia Bastarrikak emango du, eta 65 euroko kostua dauka. Informazio gehiago edo izena emateko udaletxera joan behar da, goizez; arratsaldez, aldiz, liburutegira edo kiroldegira.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Herriko festak antolatzeko bilera

Jai batzordeak herriko festak antolatzeko bilera deialdia luzatu du, eta Anoetako elkarte eta herritar guztiei parte hartzeko eskatu die. Batzarra hilaren 28an, asteazkenean, egingo dute udaletxean 19:00etan.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Ekitaldiak | Ez dago iruzkinik »

Anoetako Udala hasi da herriko festetarako prestakuntza lanetan

2012/03/21
Nork

Anoetako Udala hasi da herriko festak antolatzen, eta bi deialdi egin ditu: erakusketan parte hartzeko deia egin du, eta kartel lehiaketaran lanak aurkezteko epea ere ireki du. Horiek horrela, udalak eskualdeko artistei udaleko areto nagusian antolatu ohi duten erakusketan parte hartzeko deia egin die. Erakusketa ekainaren 2tik 10era egongo da zabalik, eta parte hartu nahi [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Jaiak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Anoetako Udala hasi da herriko festetarako prestakuntza lanetan

2012/03/20
Nork

Anoetako Udala hasi da herriko festak antolatzen, eta bi deialdi egin ditu: erakusketan parte hartzeko deia egin du, eta kartel lehiaketaran lanak aurkezteko epea ere ireki du. Horiek horrela, udalak eskualdeko artistei udaleko areto nagusian antolatu ohi duten erakusketan parte hartzeko deia egin die. Erakusketa ekainaren 2tik 10era egongo da zabalik, eta parte hartu nahi [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Don Juanena etxeak Alkizako herriari hainbat zerbitzu eskainiko dizkio

2012/03/16
Nork

Alkizako Don Juanena etxea eraberritu ondoren, gaur inauguratu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko eta herriko agintariek, eta Kutxako ordezkariek. Herrian dauden hainbat beharrei aurre egiteko asmoz burutu dute obra. Aurrerantzean, beraz, medikuarentzako kontsulta Don Juanena etxean kokatuko da, beheko solairuan. Aldamenean, soinketa gela egokitu ahal izan da. Lehen solairuan, berriz, balioanitzeko bi gela jarri dira, baita [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Alkiza, Azpiegiturak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Emusiko langileekin bat

2012/03/15
Nork
Emusiko langileekin bat

LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Irurako Emusi enpresaren aurrean, bertako langileekin batera, hauei bere babesa eskaintzeko. Gure indemninazioak nahi ditugu dioen pankarta erakutsiz egin dute elkarretaratzea. hitza

Irakurri gehiago

Bidalita Ekonomia, Irura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gerrilariaren bizitza iruditan gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaAsko irakurri zalea da Manolo Carrasco, eta irakurzaletasun horrek eraman zuen Ernesto Che Guevarari buruzko argazki, dokumentu eta besteak biltzera. «Orain dela 30 bat urte Che Guevarari buruzko liburu bat iritsi zitzaidan esku artera. Asko harritu ninduen, barruraino sartu zitzaidan». Harrezkero munduko iraultzailerik ezagunenetako baten 300 bat liburu eta 1.500 argazki ditu etxean, eta bilduma [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJk eta Bilduk egindako kritikei erantzun die PSEk gunean   duela 2 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaHautsak harrotu antzera dabiltza azken egunetan Ordiziako alderdi politikoen artean. Joan den asteartean EAJ izan zen prentsaren aurrera atera zena Bilduk onartutako aurrekontuei kritika egin eta langileen lanpostuen balorazioa aplikatzeari buruz hitz egitera. Hiru egunera Bilduko udal gobernuko kideek erantzun zieten jeltzaleei, eta atzo, PSE-EEren Ordiziako exekutibak erabaki zuen hedabideen aurrean hitz egitea, Iñaki Dubreuil [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Parkerrek eta Lolotongak ez dute jarraituko Ampo Ordizian datorren urtean gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDenboraldia bukatu eta berehala iritsi da Ordizia Rugby Elkartean egongo diren aldaketen lehen berria. Azken lau urteetan Ampo Ordizian aritu den Tom Parkerrek ez du taldean jarraituko, eta ezta iaz etorritako Kesomi Lolotongak ere. Klubak eskerrak eman nahi dizkie bi jokalariei urteotan egindakoarengatik. Bestalde, Ampo Ordiziako hamar jokalari euskal selekzioak deitu ditu autonomien arteko txapelketan [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Musikarien urteurren festa gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaTobera Musika-eskolak 25 urte betetzen ditu aurten, Zegaman, Zerainen, Seguran eta Mutiloan musika-hizkuntza eta musika instrumentuak irakasten hasi zirenetik. Hogeita bost urte partiturak interpretatzen irakasten, 25 urte abesti bakoitza ongi atera arte behin eta berriz entsaiatzen, 25 urte ikasitakoa plazaratuz kontzertuak ematen, 25 urte musika ikasiz gozarazten… 25 urteko bide honetan lortutakoa gozatzeko eta ospatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jubilatuen Eguna ospatuko dute igandean gunean   duela 8 minutu · Ikusi

    Igande honetan ospatuko dute Jubilatu Eguna Gabirian. Eguerdiko mezaren ostean Goruntz dantza taldekoen emanaldia izango dute eta handik Ostatura joando dira bazkaltzera. Bazkalostean Txindata musika-eskolakoek abesti batzuk eskeiniko dizkiete herriko jubilatuei.


Azken Eztabaidak