Herriak

Korrikako Mus Txapelketa jokatuko da

2011/03/22
Nork

Larunbatean, Gazte Alaia elkartean 16:30ean hasiko da Irurako Korrikako Mus Txapelketa. Bikote bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu eta bikote irabazlea Donostian jokatuko den finalean partaide izango da.  Irabazleentzat, txapela bana eta afaria izango dira eta bigarrenentzat afaria.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Euskara, Gizartea, Irura | Ez dago iruzkinik »

Anoetako eta Irurako festak iragartzeko kartelen lehiaketak abian daude

2011/03/15
Nork

Anoetako eta Irurako festa batzordeek herri bakoitzeko festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute. Anoetan lanak aurkezteko epea maiatzaren 9an amaituko da. Iruran, berriz, kartelak aurkezteko azken eguna maiatzaren 6a izango da. Bai lehiaketa batean zein bestean udaletxean aurkeztu behar dira lehiaketarako egindako lanak. Anoetaren kasuan, bertako Herri Ikastolako ikasleek edo Anoetan erroldatutako pertsonek har dezakete [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Anoeta, Gizartea, Irura, Jaiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Jaiak antolatzeko bilera egingo dute asteartean

2011/03/10
Nork

Asteartean, hilak 15, herriko jaiak antolatzeko bilera egingo dute 19:00etan udaletxean. Jai batzordeak dei egiten die herriko taldeei eta herritar orori bertan parte hartu eta ekarpenak egitera.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Xake Topaketa izango da igande honetan

2011/03/10
Nork

Igande honetan neska eta emakumeen arteko Xake Topaketa egingo dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Topaketa Hozpel kaleko udal lokalean izango da eta partaideek oroigarri bat jasoko dute Orbinoxen eskutik.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Emakumearen Nazioarteko Eguna, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Elikadura subirotasuna erakusketa Kiroldegian

2011/03/10
Nork

Bihar bitarte elikadura subirotasunari buruzko erakusketa ikusi daiteke Abraham Olano Kiroldegian. Ikastolan ikasturte honetan elikadura ekologikoa lantzen ari dira eta horregatik antolatu dute erakusketa.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Erakusketak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Joskintza ikastaroan izena emateko epea, amaitzear

2011/03/10
Nork

Bihar amaituko da oinarrizko joskintza ikastaroan izena emateko epea. Udaletxera joan behar da goizez eta arratsaldez liburutegira izena emateko. Eskolak hilaren 16tik apirilaren 13a bitarte izango dira, asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroak 35 euro balio du eta Hozpel kaleko udal lokalean izango da.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Ikastaroak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Emakumearen eguna ospatzeko ekitaldiak Anoetan eta Iruran

2011/03/02
Nork

Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko eguna dela eta, Irura eta Anoetan ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte. Iruran, hilaren 12an afaria egingo dute eta txartelak Zarretxe tabernan erosi behar dira 15 euroren truke.  Txartelak erosteko azken eguna hilaren 11 izango da. Eta emakume guztiak animatu nahi dituzten bertan parte hartzera “denak berdinak, denak ezberdina” direlako. Anoetan hilaren 11an [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Emakumearen Nazioarteko Eguna, Gizartea, Irura | Ez dago iruzkinik »

Kaldereroak Anoeta eta Iruran

2011/02/28
Nork

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Irura, Jaiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Maider Mendizabalek hirugarren postua eskuratu du Kutxa Sarian

2011/02/28
Nork
Maider Mendizabalek hirugarren postua eskuratu du Kutxa Sarian

Maider Mendizabalek eta Casetek Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2011 txapelketaren hirugarren postua lortu zuten, larunbatean Beotibarren jokatutako partidan 23-30 irabaziz. Txapela Etcheleku-Montes bikoteak jantzi zuen 30-19 garaituz Espinar-Ruiz de Larramendi bikotea. Mendizabal eta Caset hasieratik aurreratu ziren markagailuan, baina gogotsu aritu behar izan zuten garaipena lortzeko. 250 ikusle inguru bildu eta giro [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Anoeta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Eskutik heldu eta dantzan Anoetan

2011/02/26
Nork

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Kalderero egunez, Dantza-Soka eguna ospatzen dute Anoetan. Goizean goiz elkartu dira eta baserriz baserri dantzan ibili ostean, plazan elkartu eta dantzatu dute. Plazara iritsi orduko euriak ere ez du galdu nahi izan festa hau. Oinak busti arren, ederki dantzatu dituzte esku eta oinak. Jarraian, bazkaria, kalejira eta erromeria izango dituzte.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Dantza, Jaiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du EAJk eta Bilduk egindako kritikei erantzun die PSEk gunean   duela 15 segundo · Ikusi

    Koadro txikiaHautsak harrotu antzera dabiltza azken egunetan Ordiziako alderdi politikoen artean. Joan den asteartean EAJ izan zen prentsaren aurrera atera zena Bilduk onartutako aurrekontuei kritika egin eta langileen lanpostuen balorazioa aplikatzeari buruz hitz egitera. Hiru egunera Bilduko udal gobernuko kideek erantzun zieten jeltzaleei, eta atzo, PSE-EEren Ordiziako exekutibak erabaki zuen hedabideen aurrean hitz egitea, Iñaki Dubreuil [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Parkerrek eta Lolotongak ez dute jarraituko Ampo Ordizian datorren urtean gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaDenboraldia bukatu eta berehala iritsi da Ordizia Rugby Elkartean egongo diren aldaketen lehen berria. Azken lau urteetan Ampo Ordizian aritu den Tom Parkerrek ez du taldean jarraituko, eta ezta iaz etorritako Kesomi Lolotongak ere. Klubak eskerrak eman nahi dizkie bi jokalariei urteotan egindakoarengatik. Bestalde, Ampo Ordiziako hamar jokalari euskal selekzioak deitu ditu autonomien arteko txapelketan [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Musikarien urteurren festa gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaTobera Musika-eskolak 25 urte betetzen ditu aurten, Zegaman, Zerainen, Seguran eta Mutiloan musika-hizkuntza eta musika instrumentuak irakasten hasi zirenetik. Hogeita bost urte partiturak interpretatzen irakasten, 25 urte abesti bakoitza ongi atera arte behin eta berriz entsaiatzen, 25 urte ikasitakoa plazaratuz kontzertuak ematen, 25 urte musika ikasiz gozarazten… 25 urteko bide honetan lortutakoa gozatzeko eta ospatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jubilatuen Eguna ospatuko dute igandean gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Igande honetan ospatuko dute Jubilatu Eguna Gabirian. Eguerdiko mezaren ostean Goruntz dantza taldekoen emanaldia izango dute eta handik Ostatura joando dira bazkaltzera. Bazkalostean Txindata musika-eskolakoek abesti batzuk eskeiniko dizkiete herriko jubilatuei.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gipuzkoako bola txapelketa larunbatean gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Osinalde Elkarteak antolaturik, larunbat honetan, goizeko 09:00etan hasita, Gipuzkoako BolaTxapelketa jokatuko da Alkain-Buru bolatokian. Aurrez sailkaturiko 25 bolarik artuko dute parte lehiaketan. Txapelketaren ostean bazkaria egingo da Osinalde elkartean.


Azken Eztabaidak