Irurako Udalak Kultur Astea antolatu du. Bihar hasi eta hilaren 21a bitarte, egunero izango dute ekitaldiren bat. Era guztietako ekitaldiak dituzte: musika, dantza, antzerkia, filmak, tailerrak, mus txapelketa edota Dantzari Txikien eta ikastolaren Egunak ospatuko dituzte. Ostiral goizean goiz, Ikastolako ikasleak udaletxeko batzar aretoan bilduko dira Eskolako Agenda 21eko batzarra egiteko. Arratsaldean, ipuinaren ordua izango [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gizartea, Irura, Kultur Astea, Kultura, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »
Irurako Udalak, Trinketea barrutik eta kanpotik berrituko du. Trinketeaz gain, teilatua, aldagelak, komunak eta taberna ere berrituko dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiko diru laguntza baliatuz, kanpotik eta barrutik berrituko dute. Teilatua, taberna, trinketea eta aldagelak zaharkituak zeudela eta, obrak egiteko beharra aurreikusia zuen Udalak. Eta Gipuzkoako Foru Aldunditik jasoko duen 250.000 euroko laguntzari esker, ekainean obra [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea, Irura, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Bihar, hilak 29, 22:30ean hasiko da Ametsa Trinketeko tabernan, urtero jokatzen den Taberna eta Elkarteen arteko Mus Txapelketa. Bi kanporaketa jokatuko dira. Hurrengo biak, maiatzaren 6an jokatuko dira Enara Tabernan eta Irura Kafetegian. 5. kanporaketa eta finalaurdenak Aizpurua Jatetxean jokatuko dira maiatzaren 13an. Finalerdiak eta finala, maiatzaren 21ean Zaharren Biltokiko tabernan.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Irura, Kultura, Leihaketak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »
Irurako Udalak II. Kirol Astea antolatu du. Gaur hasi eta hilaren 17a bitartean, kirol ezberdinak praktikatu edota ikusteko aukera izango da. Xare eta xake partidak, irristaketa ikastaroa, jubilatuen ibilaldi neurtua, mahai tenisa, mendi irteera, herri kirolak,… badu non aukeratua kirola egin nahi duenak. Izen handiko pilotariak Irurako frontoian, pilota jaialdia izango da hilaren 15ean, ostiralean. 19:15ean, lehenengo lau [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Gizartea, Irura, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Larunbatean izango da Irurako Ikastolak, Hondarribiko Sardara Motor Elkartearekin elkarlanean antolatzen duen Rallysprinta. 75 gidari izango dira errepidean lehiatuko direnak eta horien artean, izen handiko gidariek parte hartuko dute. Aurten, berriro ere, norabidea aldatu diote rallyesprintari. IV. Ñañarri Rallysprinta Alegiatik Orendaingo bidean hasiko da, eta Orendaindik eta Abaltzisketatik pasatu eta gero, Amezketara jaitsiko dira, helmugaratzeko. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Gizartea, Irura, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Irurako Udalak, astelehenetik aurrera, plaza inguratzen duen kalean hasi behar dituzten obrak direla eta, autoentzat kale guztia itxi egingo du. Otsailaren hasieran hasi behar zuten lan hauekin, baina herri osoan zuntz optikoa sartzeko hitzarmena sinatua dutela eta, bi aldiz errepidea ez irekitzeko, bi obra batera egin ahal izateko, adostasunera iristea lortu dute. Obrek irauten duten [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea, Irura | Ez dago iruzkinik »
Larunbat honetan, Zuhaitz Eguna ospatuko dute Iruran. 16:00etan herriko plazan bildu ondoren, zuhaitzak landatzera joango dira. Zuhaitzak landatzen parte hartzen dutenek, askari bat jasoko dute, egindako lanaren ordainetan.
Irakurri gehiago
Etiketak:irura, zuhaitz eguna
Bidalita Bestelakoak, Ekitaldiak, Irura | Ez dago iruzkinik »
Larunbatean, Gazte Alaia elkartean 16:30ean hasiko da Irurako Korrikako Mus Txapelketa. Bikote bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu eta bikote irabazlea Donostian jokatuko den finalean partaide izango da. Irabazleentzat, txapela bana eta afaria izango dira eta bigarrenentzat afaria.
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Euskara, Gizartea, Irura | Ez dago iruzkinik »
Anoetako eta Irurako festa batzordeek herri bakoitzeko festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute. Anoetan lanak aurkezteko epea maiatzaren 9an amaituko da. Iruran, berriz, kartelak aurkezteko azken eguna maiatzaren 6a izango da. Bai lehiaketa batean zein bestean udaletxean aurkeztu behar dira lehiaketarako egindako lanak. Anoetaren kasuan, bertako Herri Ikastolako ikasleek edo Anoetan erroldatutako pertsonek har dezakete [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Anoeta, festak, irura, kartel lehiaketa
Bidalita Anoeta, Gizartea, Irura, Jaiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »
Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko eguna dela eta, Irura eta Anoetan ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte. Iruran, hilaren 12an afaria egingo dute eta txartelak Zarretxe tabernan erosi behar dira 15 euroren truke. Txartelak erosteko azken eguna hilaren 11 izango da. Eta emakume guztiak animatu nahi dituzten bertan parte hartzera “denak berdinak, denak ezberdina” direlako. Anoetan hilaren 11an [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Anoeta, Emakumearen Nazioarteko Eguna, Gizartea, Irura | Ez dago iruzkinik »