Kaldereroak otsailaren 10ean, ostiralean, ospatuko dituzte Iruran. Loatzo musika eskola eta udala ari dira prestaketa lanetan, eta aurrez entsegu bat egiteko asmoa agertu dute. Musika eskola bertan gelditu dira hilaren 7rako, astearterako. 18:00etan hasiko dira entseguarekin, eta herritarrei zartagina eta mailua eramateko eskatu diete.
Irurako Emusiko langileek enpresako arduradunekin eta Talleres Arrospideko ordezkariekin bilera bat egin nahi dute. Lantegia itxi ondoren, kale gorrian aurkitzen dira. Emusiko langileek hiru galdera dituzte egiteko, eta hauen erantzuna jakin nahi dute: «Zer gertatu da 40 lanposturekin? Zer gertatu da adostutako kalte-ordainekin? Eta zergatik sentitzen gara engainaturik?». Langileek, makina eta ekipo mekanikoak eraikitzen zituzten [...]
Ostiralean, Iruran lehendabiziko aldiz euskal preso politikoen Euskal Herriratzearen aldeko kontzentrazioa egin zuten. “Oso arrakastatsua” izan zela argitu dute. Bertan, “60 heldutik gora” elkartu ziren Egin dezagun bidea, euskal presoak Euskal Herrira lelopean. Irurak bere bideari ekin diola, eta errealitate bihurtu bitartean hileroko azken ostiraletan kontzentratuko direla adierazi dute. “Bidea gurekin batera egitea aukeratu dutenei eskerrak eman dizkiegu eta datozenetan parte [...]
Irurako jai batzordea «oso pozik» aurkitzen da igaro berri diren San Migelak 2011 herriko jaiekin. Horregatik, herritar eta bisitari guztiei adierazi nahi izan die poztasun hori. Gainera, jai batzordeak eskerrak eman nahi izan dizkie herriko jaietako ekintzak antolatzen lagundu duten guztiei, eta bereziki, ondorengoei: «Tolosako Arraun Elkarteari, Irurako Ikastolari, Gazte Alaiak eta Share Elkarteei, Loatzo [...]
Euskara ikasi edo hobetu nahi duten helduek Iruran horretarako aukera izango dute, euskara ikastaroak antolatu baitituzte. Matrikula egin nahi dutenek udaletxera joan beharko dute, edo-ta 943 69 13 33 telefonora deitu. Izena emateko azken eguna hilaren 14, etzi, da. Diru laguntzak Anoetako Udalak bezala, Irurakoak ere diru laguntzak emango dizkie euskara ikastaroetan izena ematen dutenei. [...]
Irurako Udalak berdintasun diagnostikoa egiteko asmoa du. Hitzak Noelia Lataburu (1982, Tolosa) Berdintasun zinegotzia elkarrizketatu du. Udalera sartzerako oso garbi zuen berdintasunaren gaiari gogor heldu nahi ziola. Berdintasun zinegotzia zara. Udalean alor hau jorratzea beharrezko ikusi duzue. Udaletxera sartu, eta segituan erabaki genituen zeintzuk izango ziren gure ildoak. Ildo horien artean parte hartzea, kirola, kultura,… daude, baina oso argi ikusten genuen emakumearenak ere [...]
Iruran herriko jaiak ospatzen ari dira. Gaur, besteak beste, herri bazkaria eta haur parkea eduki dituzte. Helduak zikiroa jaten ari ziren bitartean, haurrak puzgarrietan eta beste hainbat jokotan ibili dira (argazkietan ikusten den bezala).
Irurako San Migel Jaiak 2011Irailak 30, ostirala17:00. Kale antzerkia: Irrien Lagunekin Kanta eta Dantza. 19:00. Kalejira buruhandi eta erraldoiekin eta Loatzo Musika Eskolako txistulariekin. Ondoren. Txistor-jatea Share elkartean. 22:30. Play Back jaialdia egingo dute. 00:00 . Dantzaldia Egan taldearekin plazan. Dj Bull Gazte Asanbladaren karpan. Urriak 1, larunbataElkartasun eguna11:00. Molto grand-prix karrerak Etxezarreta kalean. Oharra: parte-hartzaile bakoitzak bere motoa ekarri behar du, eta kaskoa derrigorrezkoa. 11:00. Haur parkea eta [...]
Irura jai giroan sartu da. 18:30ean eman diote hasiera San Migel Jaiei. Emakumea izan da nagusi udaletxeko balkoian, eta guztien ordezkari izan Teo euskaldun berriak irakurri du mezua. Jarraian suzirien eztanda hotsak etorri dira bata bestearen atzetik, eta herensugeari balkoirako bidea ireki diote. Nola ez, gozokien festa ere izan da haurren artean. Ondoren, [...]
Larunbat honetan, Zuhaitz Eguna ospatuko dute Iruran. 16:00etan herriko plazan bildu ondoren, zuhaitzak landatzera joango dira. Zuhaitzak landatzen parte hartzen dutenek, askari bat jasoko dute, [...]
Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen atzo Iruran, bi pertsona jo izana egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik adierazi dutenez, erasotua izan den lagunetako bat Donostia Ospitalera [...]
Gipuzkoako udaletako ordezkariak eta foru aldundiko kideak Alkizan elkartu dira gaur, Jon Roteta alkatea eta Markel Olano diputatu nagusia buru zutela; zizareen lan bitxia bertatik [...]
San Martin egunaren harira, larunbatean, txerri arrapaketa egin zuten, eta ondoren, bi txerri zozketatu zituzten. Bertan, 251 eta 028 zenbakidun txartelak izan ziren sarituak. Igandean [...]
Joan den ostiralean, Gipuzkoa Zero Zabor (GZZ) taldeko kideek «Hondakinen arazoa Gipuzkoan: Ezinbesteko kaltea ala eredu okerraren ondorioa?» hitzaldia eskaini zuten Anoetako gaztetxean. 30 lagun [...]
Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.
Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.
Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.
Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]
Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]