Anoetako Joakin Garmendiaren idiek apustua jokatuko dute etzi, hilaren 11n, Hernialdeko plazan. 22:00etatik aurrera, idi pareak bi astoren aurkako dema jokatuko dute. Astoak Eneko Sein pasaitarrak ekarriko ditu. Alde bakoitzak, 1500 euro jarriko ditu mahai gainean. Ordu erdiko lanean, zeinek plaza gehiago egin; horixe da apustua. Euskal astoek 450 kiloko harria eraman beharko dute, eta [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Aisia, Anoeta, Hernialde | Ez dago iruzkinik »
Hernialdeko 11. Rolleski Igoeran 75 parte hartzaile izan dira, orain arteko partaidetza handiena. Gipuzkoako, Nafarroako eta Espainiako kirolariak aritu dira lehian. Alpino Uzturre elkarteak antolatu du, eta ikusten ere jende asko zegoela esan dute. Bi erara parte hartu dute kirolariek. Skate edo patinatzaile eran, Josu Erkizia donostiarrak eta Lourdes Irazusta tolosarrak irabazi dute. Era klasikoan, [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alpino Uzturre, Hernialde, Kirola, Rolleski Igoera
Bidalita Hernialde, Kirola | Ez dago iruzkinik »
Igaro Balda, Hernialdeko alkatea Igaro Balda izango da beste lau urtez Hernialdeko alkatea. Alkatetza hartu bezain laster hartu gaitu bere bulegoan, pasatakoaz eta hurrengo lau urteez hitz egiteko. Bihar egingo dute udal taldeko kide berriekin bilera, udalaren funtzionamendua ezagutu dezaten. Erreleboa inork hartu nahi ez duelako dagoela Udalean azpimarratu du, hala ere, talde berria osatu dute lanerako. Lau urte pasa ostean, berriz errepikatu duzu. Batik bat [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Hernialde, Politika | Ez dago iruzkinik »
Azken egunetan Abiadura Handiko Trenaren proiektuarekin lotutako zundaketa lanak burutzen ari dira Hernialde eta Anoeta arteko lurretan. Abiadura Handiko Trenaren Aurkako ekintzaile talde batek, hilaren 6an, astelehenean, zundaketetan ateratako laginak gordeta zeuden kaxak ireki egin zituen. Eta ekintzaileek azaldu dute: «Bertan gordetako lurrak berriro lurrari bueltatu genizkion. Hori baita bere lekua! Horrela proiektua aurrera eramateko [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Anoeta, Azpiegiturak, Gizartea, Hernialde, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »
Anoetaldeko Alkizako, Anoetako, Hernialdeko eta Irurako herritarrek udal eta foru hauteskundeentzako bozka eman dezakete jada. 20:00ak arte egongo dira hauteslekuak zabalik. Hauek dira herri bakoitzean aurkezten diren alderdiak: Alkiza: PP eta Alkizako Abertzale Ezkertiarrak. Anoeta: PP, PSE-EE, EAJ eta Bildu. Hernialde: PP, eta Hernialdeko Herritarrak. Irura: PP, PSE-EE, Bildu eta EAJ.
Irakurri gehiago
Bidalita Alkiza, Anoeta, Hernialde, Herriak, Irura, Politika | Ez dago iruzkinik »
Abiadura Handiko Trenaren Tolosa-Hernialde zatiari dagokionean, zundaketa lanak egin ahal izateko desjabetze aktak sinatzen ari dira. Hernialden ordea, udal ordezkariak udaletxeko ateak itxi zituzten eta ezin izan zuten sinatzerik egin. Udaletxe barruan eta kanpoan izan ziren AHTaren aurkakoak protesta egiten.
Irakurri gehiago
Bidalita Azpiegiturak, Gizartea, Hernialde | Ez dago iruzkinik »
Hernialdeko Udal ordezkariek, larunbatean inauguratu zituzten Landagipuzkoa 32 programaren bidez egindako lanak. Bertan izan ziren Rafael Uribarren, Landa Ingurunearen Garapeneko diputatua eta Florentino Ugalde, Etorlurreko gerentea ere. Aurreko legealdian, herria egoera berezian egon zen. Ez zen udal ordezkaririk egon eta ez zen ia inbertsiorik egin. Aurten aldiz, plaza, frontoia eta Maiotz eta Olatzabarrena baserrien arteko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azpiegiturak, Hernialde, Politika
Bidalita Azpiegiturak, Hernialde, Politika | Ez dago iruzkinik »
Hernialdeko Santa Kruz Plaza, Ernio-Bide frontoia eta Maioz-Olatzabarrena baserrien arteko bidearen inaugurazio ekitaldia izan zen larunbatean. Igaro Balda alkatea, Florentino Ugalde, Etorlurreko gerentea eta Rafael Uribarren, Landa Ingurunearen Garapeneko diputatua izan ziren, hainbat herritarrekin batera. Urte honetan egindako lanak izan dira hauek. Eta agurra dantzatu eta hitz batzuk egin ostean, mokadutxo bat egin zuten. [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekonomia, Gizartea, Hernialde, Politika | Ez dago iruzkinik »