Anoeta

Dantza-Soka egunerako entsegu orokorrak deitu dituzte

2012/02/02
Nork

Dantza-Soka Eguna hilaren 11ean ospatuko dute, Anoetan. Entsegu orokorrak egiten ari dira, eta bihar, 19:30ean, eta asteazkenean, hilak 8, 19:00etan frontoian izango dira. Garrantzitsua dela entsegu orokorretan parte hartzea, eta Dantza-Sokan parte hartu nahi dutenei dei egiten zaie bertara joateko. Parte hartzeko zerrendak Itzuli tabernan daude jarrita, eta apuntatzeko epea hilaren 5a arte da.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Jaiak, Kultura, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Agate Deuna bezperan kantuan ateratzeko entsegua egingo dute, bihar

Anoetako herritar talde batek, herritar guztiak animatu nahi ditu Agate Deuna bezperan kantuan ateratzera. Ohitura zahar honek bizirik iraun dezan, datorren larunbatean, otsailak 4, 15:30ean Anoetako plazan elkartuko dira.  Lehenik, baserrietara joango dira, eta ondoren, 18:00etan, Anoetako plazatik kalez kale ibiliko dira kantuan. Aldez aurretik, eta guztia behar bezala atera dadin, bihar, hilak 31, entsegua [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Su-Berrik Euskal Herriko Txapelketa irabazi du

Su-Berrik Euskal Herriko Txapelketa irabazi du

Anoetako Su-Berri elkarteko pilotariek Euskal Herriko Txapelketa irabazi dute, ezker hormako modalitatean. Alegiako Ainhoa Garmendia, Lizartzako Nagore Arozena eta Anoetako Maider Mendizabalek osatu dute Su-Berriko taldea, eta finalean Hernanikoen aurka aritu ziren. Orain, Kutxa Saria jokatzen hasiko dira Mendizabal eta Arozena, eta Garmendiak, lehia honen barruan aurten lehen aldiz antolatu den promozio txapelketan hartuko du [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Anoetarrek ez dute geldirik egoteko aitzakiarik

Anoetako herritarren jakituria areagotzeko aukerak ez ziren 2011n amaitu. Urte berria, arlo horretan, indartsu hasi dute, eta udalaren laguntzarekin hiru ekimenetan parte hartzeko aukera dute ondorengo egunetan. Gaiak ondorengoa dira: Dantza-soka, margoketa dekoratiboa eta Qi-Gongo eta automasajea. Entsagua, ikastaroa eta tailerrak geldirik egoteko aitzakia guztiak uxatu dizkie anoetarrei. Otsailaren 11n, larunbata, Anoetan Dantza-Soka Eguna ospatuko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Udala tartean dela, margoketa dekoratibo ikastaroa, dantza entsegua eta Qi-Gong tailerra antolatu dituzte

Anoetako herritarren jakituria areagotzeko aukerak ez ziren 2011n amaitu. Urte berria, arlo horretan, indartsu hasi dute, eta udalaren laguntzarekin hiru ekimenetan parte hartzeko aukera dute ondorengo egunetan. Gaiak ondorengoa dira: Dantza-soka, margoketa dekoratiboa eta Qi-Gongo eta automasajea. Entsagua, ikastaroa eta tailerrak geldirik egoteko aitzakia guztiak uxatu dizkie anoetarrei. Informazio gehiago biharko Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkarian, edo biharko papereko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Hondakinak biltzeko sistema zirkularra aldarrikatu du Anoeta Zero Zabor taldeak

2012/01/14
Nork
Hondakinak biltzeko sistema zirkularra aldarrikatu du Anoeta Zero Zabor taldeak

Gaur goizean aurkeztu dute jendaurrean sortu berri den Anoeta Zero Zabor taldea. Udaletxeko pleno aretoan egin dute lehen agerraldia, eta 50 bat pertsona bildu dira bertan. Aurkezpenean esandakoaren arabera, taldearen helburua «Gipuzkoa, Euskal Herria eta mundu mailan hondakinen inguruan ematen den sistema lineala baztertzea da», hau da, «‘kontsumitu, ustiatu, bota’ segida aldatu nahi dugu, eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Gizartea, Osasuna | Ez dago iruzkinik »

Dantza Soka Eguna eta Kaldereroak antolatzeko bilerak deitu dituzte

2012/01/10
Nork

Gabonetako ekitaldiak bukatu, eta Anoetako Udala  dagoeneko Dantza-Soka Eguna prestatzen hastera doa. Aurten, otsailaren 11n ospatuko dute. Entsegu egunak eta bestelakoak zehazteko bilera antolatu dute. Bihar, hilak 11, izango da, 18:00etan udaletxean. Bestalde, Gabonetako programazioaren balorazioa egiteko, eta kaldereroak prestatzen hasteko beste bilera bat egingo dute. Kasu honetan, ostegunean, hilaren 12an elkartuko dira udaletxean, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gabonetan egunero 30 xake jokalari inguru, Anoetan

Gabonetan egunero 30 xake jokalari inguru, Anoetan

Anoeta eta xakea sarri elkarrekin loturiko albiste izan ohi dira. Aukera duten bakoitzean, txapelketak ez badira aisialdirako jardunaldiak antolatzen dituzte. Xakea indartzeko gainera, belaunaldi berriekin gogotik egiten dute lan. Gabon hauetan, tradizio hori ederki uztartzen dutela argi gelditu da. Egunero, 30 xake jokalari gaztetxo elkartu dira elkarren aurka aritzeko, eta ongi pasatzeko.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Paperekoa, Xakea | Ez dago iruzkinik »

Abraham Olano kiroldegiko eskaintzek zabalik jarraitzen dute

2011/12/26
Nork

Anoetako kiroldegitik antolatu dituzten kirol ekintzetan izena emateko epeak zabalik jarraitzen du oraindik. Hamaika ikastaro edo ekintza antolatu dituzte bazkide nahiz bazkide ez direnentzat. Pilates, Aerobik, Helduentzako gimnasia, Cycling, Yoga, Kenpo kai, Patinaia, Gimnasia erritmikoa eta Judoak osatzen dute 2012. urteko kirol eskaintza. Informazio gehiago nahi duenak 943 65 13 33 telefono zenbakira dei dezake, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

2012ko egutegia osatu dute herritarrek ateratako argazki politenekin

2011/12/26
Nork
2012ko egutegia osatu dute herritarrek ateratako argazki politenekin

Anoetako herritarren laguntzarekin, udalak, 2012ko egutegia osatu eta herritarren artean banatu du jada. Aurrez, argazki lehiaketa antolatu zuen, eta irabazleen argazkiek osatzen dute egutegi koloretsua. Bertan, anoetarrek aukeratu dituzten herriko nahiz atzerriko argazki ederrenak aurki daitezke. Herritarrek parte hartze zuzena izan dute prozesu guztian, hau da, bai argazki lehiaketan eta baita irabazleak aukeratzeko garaian ere. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Parkerrek eta Lolotongak ez dute jarraituko Ampo Ordizian datorren urtean gunean   duela 5 segundo · Ikusi

    Koadro txikiaDenboraldia bukatu eta berehala iritsi da Ordizia Rugby Elkartean egongo diren aldaketen lehen berria. Azken lau urteetan Ampo Ordizian aritu den Tom Parkerrek ez du taldean jarraituko, eta ezta iaz etorritako Kesomi Lolotongak ere. Klubak eskerrak eman nahi dizkie bi jokalariei urteotan egindakoarengatik. Bestalde, Ampo Ordiziako hamar jokalari euskal selekzioak deitu ditu autonomien arteko txapelketan [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Musikarien urteurren festa gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaTobera Musika-eskolak 25 urte betetzen ditu aurten, Zegaman, Zerainen, Seguran eta Mutiloan musika-hizkuntza eta musika instrumentuak irakasten hasi zirenetik. Hogeita bost urte partiturak interpretatzen irakasten, 25 urte abesti bakoitza ongi atera arte behin eta berriz entsaiatzen, 25 urte ikasitakoa plazaratuz kontzertuak ematen, 25 urte musika ikasiz gozarazten… 25 urteko bide honetan lortutakoa gozatzeko eta ospatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jubilatuen Eguna ospatuko dute igandean gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Igande honetan ospatuko dute Jubilatu Eguna Gabirian. Eguerdiko mezaren ostean Goruntz dantza taldekoen emanaldia izango dute eta handik Ostatura joando dira bazkaltzera. Bazkalostean Txindata musika-eskolakoek abesti batzuk eskeiniko dizkiete herriko jubilatuei.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gipuzkoako bola txapelketa larunbatean gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Osinalde Elkarteak antolaturik, larunbat honetan, goizeko 09:00etan hasita, Gipuzkoako BolaTxapelketa jokatuko da Alkain-Buru bolatokian. Aurrez sailkaturiko 25 bolarik artuko dute parte lehiaketan. Txapelketaren ostean bazkaria egingo da Osinalde elkartean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mende erdi bete duen danborrada gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]


Azken Eztabaidak