Anoeta

Xake Topaketa izango da igande honetan

2011/03/10
Nork

Igande honetan neska eta emakumeen arteko Xake Topaketa egingo dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Topaketa Hozpel kaleko udal lokalean izango da eta partaideek oroigarri bat jasoko dute Orbinoxen eskutik.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Emakumearen Nazioarteko Eguna, Gizartea, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Elikadura subirotasuna erakusketa Kiroldegian

2011/03/10
Nork

Bihar bitarte elikadura subirotasunari buruzko erakusketa ikusi daiteke Abraham Olano Kiroldegian. Ikastolan ikasturte honetan elikadura ekologikoa lantzen ari dira eta horregatik antolatu dute erakusketa.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Erakusketak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Joskintza ikastaroan izena emateko epea, amaitzear

2011/03/10
Nork

Bihar amaituko da oinarrizko joskintza ikastaroan izena emateko epea. Udaletxera joan behar da goizez eta arratsaldez liburutegira izena emateko. Eskolak hilaren 16tik apirilaren 13a bitarte izango dira, asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroak 35 euro balio du eta Hozpel kaleko udal lokalean izango da.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Ikastaroak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Emakumearen eguna ospatzeko ekitaldiak Anoetan eta Iruran

2011/03/02
Nork

Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko eguna dela eta, Irura eta Anoetan ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte. Iruran, hilaren 12an afaria egingo dute eta txartelak Zarretxe tabernan erosi behar dira 15 euroren truke.  Txartelak erosteko azken eguna hilaren 11 izango da. Eta emakume guztiak animatu nahi dituzten bertan parte hartzera “denak berdinak, denak ezberdina” direlako. Anoetan hilaren 11an [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Emakumearen Nazioarteko Eguna, Gizartea, Irura | Ez dago iruzkinik »

Kaldereroak Anoeta eta Iruran

2011/02/28
Nork

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Irura, Jaiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Maider Mendizabalek hirugarren postua eskuratu du Kutxa Sarian

2011/02/28
Nork
Maider Mendizabalek hirugarren postua eskuratu du Kutxa Sarian

Maider Mendizabalek eta Casetek Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2011 txapelketaren hirugarren postua lortu zuten, larunbatean Beotibarren jokatutako partidan 23-30 irabaziz. Txapela Etcheleku-Montes bikoteak jantzi zuen 30-19 garaituz Espinar-Ruiz de Larramendi bikotea. Mendizabal eta Caset hasieratik aurreratu ziren markagailuan, baina gogotsu aritu behar izan zuten garaipena lortzeko. 250 ikusle inguru bildu eta giro [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Anoeta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Eskutik heldu eta dantzan Anoetan

2011/02/26
Nork

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Kalderero egunez, Dantza-Soka eguna ospatzen dute Anoetan. Goizean goiz elkartu dira eta baserriz baserri dantzan ibili ostean, plazan elkartu eta dantzatu dute. Plazara iritsi orduko euriak ere ez du galdu nahi izan festa hau. Oinak busti arren, ederki dantzatu dituzte esku eta oinak. Jarraian, bazkaria, kalejira eta erromeria izango dituzte.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Dantza, Jaiak, Kultura, Musika | Ez dago iruzkinik »

Larunbatean Dantza-Soka eguna ospatuko dute

2011/02/23
Nork
Larunbatean Dantza-Soka eguna ospatuko dute

Larunbatean egun handia izango dute Anoetan. Dantza-soka eguna ospatuko dute. Anoetarren egutegian dagoeneko gorriz markatua dago kalderero eguna, urtero, egun horretan antolatzen baitute festa hau. 30 urtez galdua egon zen arren,  2003. urtean berreskuratu zuten. Aurten arte, dantza goiz eta arratsalde egiten zuten baina aurten, goizez bakarrik egingo dute. Honela, bazkal ordua lasaiago pasako dute [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Dantza, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Mikel Errazkin: “Orrialdea pasa aurretik irakurri egin behar da, baina horretarako lehenik idatzi egin behar da”

Mikel Errazkin: “Orrialdea pasa aurretik irakurri egin behar da, baina horretarako lehenik idatzi egin behar da”

Memoriaren izenak liburua idatzi berri du Mikel Errazkinek (Anoeta, 1976). Bertan, ahanzturan galdu direnen memoria berreraikitzen saiatu da Aranzadiko kidea. Nola sortu zitzaizun liburuaren ideia? Aranzadi zientzia elkartea 2000. urteaz geroztik, memoria historikoaren berreskurapena deitu izan zaion mugimendu horretan aritu da. Batez ere, fusilatuen gorpuak hobietatik atereaz eta azken batean, familiarrei errestoak bideratuz. Tolosaren 750. urteurrenaren testuinguru horretan, tolosarrei buruzko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Politika | Ez dago iruzkinik »

Ezker abertzaleko alkate eta hautetsiek bat egin dute manifestazioarekin

2011/02/23
Nork
Ezker abertzaleko alkate eta hautetsiek bat egin dute  manifestazioarekin

Atzo Tolosaldeko ezker abertzaleko zenbait alkate eta hautetsi Anoetako udaletxean elkartu ziren.  Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak larunbaterako Tolosan antolatu duen manifestazioari atxikimendua eman zioten, eta era berean, Abiadura Handiko Trenari lotuta gertatu diren bidegabekeriak salatu zituzten. «Demokrazia eta giza-eskubideak politikari askoren ahotan barra-barra dabiltzan honetan, inoiz baino ageriagoan uzten ari dira Abiadura Handiko Trena bultzatzen [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Azpiegiturak, Ekonomia, Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Musikarien urteurren festa gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaTobera Musika-eskolak 25 urte betetzen ditu aurten, Zegaman, Zerainen, Seguran eta Mutiloan musika-hizkuntza eta musika instrumentuak irakasten hasi zirenetik. Hogeita bost urte partiturak interpretatzen irakasten, 25 urte abesti bakoitza ongi atera arte behin eta berriz entsaiatzen, 25 urte ikasitakoa plazaratuz kontzertuak ematen, 25 urte musika ikasiz gozarazten… 25 urteko bide honetan lortutakoa gozatzeko eta ospatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jubilatuen Eguna ospatuko dute igandean gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Igande honetan ospatuko dute Jubilatu Eguna Gabirian. Eguerdiko mezaren ostean Goruntz dantza taldekoen emanaldia izango dute eta handik Ostatura joando dira bazkaltzera. Bazkalostean Txindata musika-eskolakoek abesti batzuk eskeiniko dizkiete herriko jubilatuei.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gipuzkoako bola txapelketa larunbatean gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Osinalde Elkarteak antolaturik, larunbat honetan, goizeko 09:00etan hasita, Gipuzkoako BolaTxapelketa jokatuko da Alkain-Buru bolatokian. Aurrez sailkaturiko 25 bolarik artuko dute parte lehiaketan. Txapelketaren ostean bazkaria egingo da Osinalde elkartean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mende erdi bete duen danborrada gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]


  • Familia batek jarri zuen salaketa, eta epaileak frogak bilatzeko baimena eman du
    Polloeko hilerrian hilobi bat ireki dute gaur goizean. Ustezko haur lapurtuen auziaren harira egin duten bigarren deshilobiratzea izan da. Legezko Medikuntzaren EAEko Institutuko auzi medikuak izan dira Polloen, salaketa jarri duen familiarekin eta epailearekin batera. Urtarrilean ireki zuten lehen aldiz hilobi bat, Ocariz Sarrias familiak [...]

Azken Eztabaidak