Anoeta

Sendabelarretarako ikastaroa, ostegunetan

Udalak sendabelarren ikastaroa antolatu du otsailaren 23tik martxoaren 29ra. Amaia Bastarrika izango da irakaslea, eta ikastaroak ostegunetan izango dira, 17:00etatik 19:00etara. Guztira sei klase emango ditu Bastarrikak. Izena emateko azken eguna hilaren 17a, etzi, izango da. Goizez udaletxera joan beharko da, eta arratsaldez liburutegira edo kiroldegira. Matrikula egin nahi duenak 50 euro ordaindu beharko ditu. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Guardia Zibila Gaztetxearen atarian

Gazte Asanbladatik azaldu dutenez, aurreko asteartean, otsailaren 7an, Guardia Zibilaren hiru auto (guztira 12 bat Guardia Zibil) joan ziren Anoetako Gaztetxe atarira. Bertan 30 minutu inguru egon zirela azaldu dute, Gaztetxera zein alboko musika lokaletara zihoazenei identifikazioa eskatuz, eta motxilak eta kotxeak miatuz. Horrez gain, Gaztetxe ingurua eta terraza arakatzen aritu zirela esan dute; «guztia [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Politika | Ez dago iruzkinik »

Dantza Soka Eguna ospatzen ari dira Anoetan

2012/02/11
Nork

  Goizean goiz hasi dute eguna dantzariek. Baserrietara musika eta dantza eraman dituzte, eta ondoren, plazan elkartu dira guztiak. Plaza dantzariz bete dute, eta ikusten zeuden hainbat mutil ere, plaza jaitsi dituzte beraiekin dantza egiteko. Bazkariaren ostean, poteoa egingo dute herriko trikitilariekin. Musika, dantza eta talorik ez da faltako. Itzel taldea izango da 19:00etatik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Jaiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Sokaren bueltan dantzan ospatuko dute eguna, bihar

2012/02/10
Nork
Sokaren bueltan dantzan ospatuko dute eguna, bihar

Bihar, hilak 11, Dantza-soka eguna ospatuko dute, Anoetan. Urtero bezala, kaldereroetan ospatzen dute herriko jai hau. Hogeita hamar urtez galdutako festa hau, 2003. urtean berreskuratu zuten, eta harrez gero urtero ospatzen dute. Iaz lehen aldiz, dantza goizez bakarrik egitea erabaki zuten, eta aurten ere horrela egingo dute. Egunari hasiera goizean goiz emango diote. 08:30ean dute [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Jaiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Anoetan Dantza-soka eguna ospatuko dute, larunbatean

2012/02/09
Nork

Larunbatean, hilak 11, Dantza-soka eguna ospatuko dute, Anoetan. Urtero bezala, kaldereroetan ospatzen dute herriko jai hau. Hogeita hamar urtez galduta egon zen festa hau, 2003. urtean berreskuratu zuten. Iaz lehen aldiz, dantza goizez bakarrik egitea erabaki zuten, eta aurten ere horrela egingo dute. Egunari hasiera goizean goiz emango diote. 08:30ean dute hitzordua, eta guztiak herriko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Anoetarrek Santa Ageda bezperan biltzen duten dirua Lodosako ikastolara bidaliko dute

2012/02/03
Nork

Anoetar talde batek usadio zaharrei eutsi asmoz, Santa Ageda bezperan kantuan aterako dira, beti ere, eguraldiak laguntzen badu. Jasotzen duten dirua Lodosako ikastolara bidaliko dute. “Herritar guztiei dei egiten diegu gurekin batera etor daitezen”, esan dute.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta | Ez dago iruzkinik »

Dantza-Soka egunerako entsegu orokorrak deitu dituzte

2012/02/02
Nork

Dantza-Soka Eguna hilaren 11ean ospatuko dute, Anoetan. Entsegu orokorrak egiten ari dira, eta bihar, 19:30ean, eta asteazkenean, hilak 8, 19:00etan frontoian izango dira. Garrantzitsua dela entsegu orokorretan parte hartzea, eta Dantza-Sokan parte hartu nahi dutenei dei egiten zaie bertara joateko. Parte hartzeko zerrendak Itzuli tabernan daude jarrita, eta apuntatzeko epea hilaren 5a arte da.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Jaiak, Kultura, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Agate Deuna bezperan kantuan ateratzeko entsegua egingo dute, bihar

Anoetako herritar talde batek, herritar guztiak animatu nahi ditu Agate Deuna bezperan kantuan ateratzera. Ohitura zahar honek bizirik iraun dezan, datorren larunbatean, otsailak 4, 15:30ean Anoetako plazan elkartuko dira.  Lehenik, baserrietara joango dira, eta ondoren, 18:00etan, Anoetako plazatik kalez kale ibiliko dira kantuan. Aldez aurretik, eta guztia behar bezala atera dadin, bihar, hilak 31, entsegua [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Su-Berrik Euskal Herriko Txapelketa irabazi du

Su-Berrik Euskal Herriko Txapelketa irabazi du

Anoetako Su-Berri elkarteko pilotariek Euskal Herriko Txapelketa irabazi dute, ezker hormako modalitatean. Alegiako Ainhoa Garmendia, Lizartzako Nagore Arozena eta Anoetako Maider Mendizabalek osatu dute Su-Berriko taldea, eta finalean Hernanikoen aurka aritu ziren. Orain, Kutxa Saria jokatzen hasiko dira Mendizabal eta Arozena, eta Garmendiak, lehia honen barruan aurten lehen aldiz antolatu den promozio txapelketan hartuko du [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Anoetarrek ez dute geldirik egoteko aitzakiarik

Anoetako herritarren jakituria areagotzeko aukerak ez ziren 2011n amaitu. Urte berria, arlo horretan, indartsu hasi dute, eta udalaren laguntzarekin hiru ekimenetan parte hartzeko aukera dute ondorengo egunetan. Gaiak ondorengoa dira: Dantza-soka, margoketa dekoratiboa eta Qi-Gongo eta automasajea. Entsagua, ikastaroa eta tailerrak geldirik egoteko aitzakia guztiak uxatu dizkie anoetarrei. Otsailaren 11n, larunbata, Anoetan Dantza-Soka Eguna ospatuko [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Gizartea, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 29 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 29 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 29 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 29 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]


Azken Eztabaidak