Xabier Artola Zubillaga, Idazlea Alkizan bizia da Xabier Artola Zubillaga (Donostia, 1957). Julene Azpeitia, Tene Mujika, Augustin Zubikarai edo Donostia Hiria ipuin lehiaketetan sariak jasotzen ohitua dago. Orain, ipuin horiek bildu, eta Argi-itzalen neurria (Elkar) liburua argitaratu du. Ipuin lehiaketa ezberdinetan saritutako ipuinekin liburu bat argitaratu berri duzu. Nola animatu zara pausu hori ematera? Batez ere Donostia Hiria lehiaketa irabazi nuenean izan zen. Horrek animatu ninduen. Egia esan, lehenagotik ere hasia nengoen bilduma bat prestatzen, [...]
Urteak zeramatzan Alkizako frontoiak berritu beharrean. Azken aldiko egoera kaxkarra ikusita, udalak konpontzea erabaki du. Diru laguntza nahi adinakoa ez izan arren, konponketa nagusienak egitea erabaki dute. Kostuaren erdia udalak jarri beharko du. Festak bukatu eta hurrengo egunean hasi zituzten obrak, eta bi hilabete eta erdian bukatzea aurreikusten dute. Guztiz zaharkitua zegoela adierazi du Jon [...]
Jon Zabala eta Izaskun Mendizabalen omenezko herri kirol probak ikusteko aukera egon da gaur Alkizan. Protagonistak herriko gazteak izan dira, eta ikuskizun polita eskaini dute. Ostegunean hasi ziren festak bihar amaituko dira Alkizan. 10:00etan meza nagusia edukiko dute. 12:00etan bizikleta lasterketa eta 13:00etan txakolin dastaketa. Arratsaldean pitxoi tiraketa ikusteko aukera egongo da, 16:00etan. 17:00etan asto [...]
Alkizako festen barruan, gaur arratsaldean ezkongabeen eta ezkonduen arteko futbol partidak jokatu dira. Emakumezkoen eta gizonezkoen partidak egin dituzte, eguzkiak gogor jotzen zuela.
Irailak 8, osteguna11:00. Meza Nagusia. 12:00. Haurren Toka Txapelketa. 14:00. Jubilatuen bazkaria Ostatu jatetxean. 16:30. Haur jolasak. 19:00 . Eriz magoaren saioa. 21:00. Herri Afaria. Ondoren . Erromeria Elustondo anai-arrebekin. Irailak 9, ostirala16:00. Futbol partidak, Intxaurrandi baserri inguruan. 20:30. Barrikotea. 23:00. Bertso jaialdia: Sebastian Lizaso, Angel Mari Peñagarikano, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Igor Elortza. Gai jartzailea: Amaia Agirre. Ondoren . Kontzertua Blaka eta Jostion taldeekin. [...]
Jon Umerez, Alkizako alkatea Zortzi urte zinegotzi lanetan aritu ostean, Jon Umerez izango da Alkizako alkatea. Ilusioz eta gogoz ekingo die hurrengo lau urteei. Udalaren funtzionamendua ongi ezagutzen du, zortzi urtez zinegotzi izan baita. Hala ere, egunerokoan «hasi berri» sentituko dela azaldu digu. Zortzi urte udalean eman ostean, alkate izatera animatu zara. Lehenengo aldiz eskaini zidatenean, pentsatu nuen merezi zuela ekarpenen bat egiteak, eta horrela sartu nintzen. Nik [...]
Alkizako txikienak Aiztondo VII. Olinpiadetan ari dira parte hartzen gaur arratsaldean. Plazan elkartu dira, eta bi begiraleen laguntzarekin joko ugari egiten ari dira. Ondoren, indarberritzeko, merienda banatuko diete jolasean jarraitu ahal izateko.
Anoetaldeko Alkizako, Anoetako, Hernialdeko eta Irurako herritarrek udal eta foru hauteskundeentzako bozka eman dezakete jada. 20:00ak arte egongo dira hauteslekuak zabalik. Hauek dira herri bakoitzean aurkezten diren alderdiak: Alkiza: PP eta Alkizako Abertzale Ezkertiarrak. Anoeta: PP, PSE-EE, EAJ eta Bildu. Hernialde: PP, eta Hernialdeko Herritarrak. Irura: PP, PSE-EE, Bildu eta EAJ.
Ostiralean, hilaren 26ean, AECC elkartekoa den Maider Sierrak Bularreko minbiziaren prebentzioaren inguruko hitzaldia eskainiko du herritar guztientzat. 19:00etan hasita Alkizako Kultur Etxean izango da. Hitzaldiak irauten duen bitartean, haurtzaindegi zerbitzua egongo dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Gipuzkoako udaletako ordezkariak eta foru aldundiko kideak Alkizan elkartu dira gaur, Jon Roteta alkatea eta Markel Olano diputatu nagusia buru zutela; zizareen lan bitxia bertatik bertara ezagutu duten bertan. Alkizarrak lekuko direla, Europako lehen araztegi biologikoa aurkeztuko dute bertan. 350 biztanle dituen herri horretako alkatea Jon Roteta da. Gertutik jarraitu du zizareek ur zikinen tratamenduan [...]
Larunbat honetan, Zuhaitz Eguna ospatuko dute Iruran. 16:00etan herriko plazan bildu ondoren, zuhaitzak landatzera joango dira. Zuhaitzak landatzen parte hartzen dutenek, askari bat jasoko dute, [...]
Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen atzo Iruran, bi pertsona jo izana egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik adierazi dutenez, erasotua izan den lagunetako bat Donostia Ospitalera [...]
Gipuzkoako udaletako ordezkariak eta foru aldundiko kideak Alkizan elkartu dira gaur, Jon Roteta alkatea eta Markel Olano diputatu nagusia buru zutela; zizareen lan bitxia bertatik [...]
San Martin egunaren harira, larunbatean, txerri arrapaketa egin zuten, eta ondoren, bi txerri zozketatu zituzten. Bertan, 251 eta 028 zenbakidun txartelak izan ziren sarituak. Igandean [...]
Joan den ostiralean, Gipuzkoa Zero Zabor (GZZ) taldeko kideek «Hondakinen arazoa Gipuzkoan: Ezinbesteko kaltea ala eredu okerraren ondorioa?» hitzaldia eskaini zuten Anoetako gaztetxean. 30 lagun [...]
Tobera Musika-eskolak 25 urte betetzen ditu aurten, Zegaman, Zerainen, Seguran eta Mutiloan musika-hizkuntza eta musika instrumentuak irakasten hasi zirenetik. Hogeita bost urte partiturak interpretatzen irakasten, 25 urte abesti bakoitza ongi atera arte behin eta berriz entsaiatzen, 25 urte ikasitakoa plazaratuz kontzertuak ematen, 25 urte musika ikasiz gozarazten… 25 urteko bide honetan lortutakoa gozatzeko eta ospatzeko [...]
Igande honetan ospatuko dute Jubilatu Eguna Gabirian. Eguerdiko mezaren ostean Goruntz dantza taldekoen emanaldia izango dute eta handik Ostatura joando dira bazkaltzera. Bazkalostean Txindata musika-eskolakoek abesti batzuk eskeiniko dizkiete herriko jubilatuei.
Osinalde Elkarteak antolaturik, larunbat honetan, goizeko 09:00etan hasita, Gipuzkoako BolaTxapelketa jokatuko da Alkain-Buru bolatokian. Aurrez sailkaturiko 25 bolarik artuko dute parte lehiaketan. Txapelketaren ostean bazkaria egingo da Osinalde elkartean.
Loinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]
Familia batek jarri zuen salaketa, eta epaileak frogak bilatzeko baimena eman du
Polloeko hilerrian hilobi bat ireki dute gaur goizean. Ustezko haur lapurtuen auziaren harira egin duten bigarren deshilobiratzea izan da. Legezko Medikuntzaren EAEko Institutuko auzi medikuak izan dira Polloen, salaketa jarri duen familiarekin eta epailearekin batera. Urtarrilean ireki zuten lehen aldiz hilobi bat, Ocariz Sarrias familiak [...]