Alkiza

Murrizketak direla eta, Alkizako Herri eskolako irakasleek elkarretaratzea egin dute

2012/01/31
Nork
Murrizketak direla eta, Alkizako Herri eskolako irakasleek elkarretaratzea egin dute

  Alkizako Herri eskolako irakasleek gaur goizean elkarretaratzea egin dute 09:00etatik 09:15etara. “Zerbitzu publikoak garatu, murrizketarik ez” lelopean, eskolaren aurrean egon dira. Datorren astearterako ere, hilak 7,  15 minutuko kontzentrazioa deitu dute, eta hilaren 9rako, berriz, 4 orduko geldialdia.

Irakurri gehiago

Bidalita Alkiza, Ekonomia, Gizartea, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »

Familia giroan ireki dute herri ostatua

Alkizako herri ostatua urtarrilaren 9an ireki zuten Oskar Abadek eta Sonia Roscok. Senar-emazte euskaldunak, sukalde lanetarako urrutira joan beharrik ez dute izan, euren bi amen babesa aurkitu baitute. Familia giroan zabaldu dute, beraz, Alkizan une honetan irekita dagoen taberna eta jatetxe bakarra. Hernaniko bikotea gustura dago Alkizan, eta poliki-poliki joan nahi baldin badute ere, ideia [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Alkiza, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Alkizako Ostatuak ilusioz gainezka dauden nagusi berriak ditu

Alkizako Ostatuak ilusioz gainezka dauden nagusi berriak ditu

  Oskar Abadek eta Sonia Roscok hartu dute Alkizako Herri Ostatua. Udalak lehiaketara atera zuenean, bikote hernaniarra aurkeztu zen bertara. Ostatua eta etxebizitza euren esku gelditu ziren, gutxienez bost urterako. Urtarrilaren 9an zabaldu zuten Ostatua, eta ilusio izugarria dutela azaldu dute. Herriari taberna edo jatetxearen zerbitzua emateaz gain, aisiarako hainbat proiektu dituztela azaldu dute.

Irakurri gehiago

Bidalita Alkiza, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Kepa Fernandez Larrinoak liburu berria argitaratu du

2012/01/10
Nork

Kepa Fernandez Larrinoa antropologo eta idazleak, Manifiesto por una antropologia razonada liburu berria argitaratu du. Alkizan bizi den bilbotarrak, norberekoitasuna eta gaur egungo gizartearen kontsumismoa jorratu ditu. Antropologian zentratzen da, eta estatu neoliberal batean jokatzen duen papera aztertzen du. Era berean, Fernandez Larrinoak, tokiko kultur garapenaren eta Europako ondare kulturalaren kritika egiten du egiten du liburuan.  Unibertsitateak pribatizatzen ari direla [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Alkiza, Gizartea, Kultura, Literatura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Alkizan pilota eta patinaje ikastaroak hastear daude

Alkizako Udalak patinaje eta pilota ikastaroak antolatu ditu, eta hurrengo astean hasiko direla azaldu dute: «Atzerapenak atzerapen, patinajea hilaren 9an hasiko da, eta bestetik, frontoia berritua dagoenez, pilota hilaren 13an». Ikastaro bakoitzaren matrikula 10 eurokoa da, eta informazio gehiago udaletxean aurki daiteke. Patinaje linealaren ikastaroa astelehenean hasi eta otsailaren 13an amaituko da. 5 eta 6 [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Alkiza, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Alkizako frontoia berriz inauguratu dute

2011/12/17
Nork

Alkizako herritarrek auzolanean berritu dute herriko pilotalekua. Azken urteetan zahartua zegoen, eta herritarrek beraiek eman diote berritua herriko aterpe guneari. Gaur berriz inauguratu dute. Frontoia estreinatzen lehenak txikienak izan dira. Pilota partidak jokatu dituzte, benjaminek eta gazteek. Alkatearen agurraren aurretik, aurreskua dantzatuko dute. Jarraian, jaietako beteranoen finalaren errebantxa jokatu dute. Bi botilero bereziren laguntza izan [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Alkiza, Azpiegiturak, Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Frontoia bihar berrinauguratuko dute

Frontoiaren berrinaugurazio ekitaldia bihar egingo dute Alkizan, 16:30etik aurrera. Lehenik pilota partidak jokatuko dituzte, benjaminek eta gazteek. Alkatearen agurraren aurretik, herriko neskek aurreskua dantzatuko dute. Jarraian, jaietako beteranoen finalaren errebantxa jokatuko dute. Bi botilero bereziren laguntza izango dute pilotariek: Anjel Mari Peñagarikano eta Iker Zubeldia bertsolariena. Ekitaldiari amaiera emateko txokolatada egongo da.

Irakurri gehiago

Bidalita Alkiza | Ez dago iruzkinik »

Frontoia berritzeko auzolanari ekin diote

2011/11/26
Nork

Alkizako frontoia berritzearen bigarren zatia auzolanean burutzen ari dira. Gaurkoan, zehazki, frontoiaren kanpoko aldea txukundu dute, eta harmailak berritzen aritu dira. Lanak amaitu ondoren, hamaiketakoa egin dute. 20 herritar inguru izan dira lanean. Udaletik azaldu dutenez, beste asteburu batzuetan ere arituko dira obrak egiten auzolanean. Esaterako, egurrezko eserlekuak jarriko dituzte.

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , , , ,
Bidalita Alkiza, Azpiegiturak, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Auzolanerako deia luzatu die udalak herritarrei

2011/11/24
Nork

Udalak auzolana antolatu du herriko frontoian. Helburu horrekin, herritar guztiei deialdia luzatu die, etzi, hilaren 26an, frontoia txukuntzera agertzeko. Auzolanean eserlekuak eta atzealdea konpondu nahi dute. Hitzordua 09:30etan jarri dute, eta herritar guztiak gonbidatu nahi izan dituzte auzolanera.

Irakurri gehiago

Bidalita Alkiza | Ez dago iruzkinik »

Alkizako Udalak Herri Ostatuaren kudeaketa lehiaketara atera du

2011/10/26
Nork

Alkizako Udalak, Herri Ostatuaren kudeaketa lehiaketara atera du. Interesatuek beraien proiektuak aurkezteko azken eguna azaroaren 8a, asteartea, izango dute. Kudeaketarako pleguak urriaren 11ean argitaratu ziren. Informazioa udaletxean bertan eskuratu daitezke, edo 943 69 02 35 telefono zenbakira deituz. www.alkiza.net webgunean ere zintzilikatuta jarri diztuzte. Bertan zehazten dira ustiapena aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren oinarriak, eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Alkiza, Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Berradiskidetzeari buruz hitzaldia gaur Labeagan gunean   duela 29 minutu · Ikusi

    Bizikidetasunaren berradiskidetzea izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur Arantzazuko Baketik zentroko Jonan Fernandezek. Hitzaldia Urretxuko kristau elkarteak antolatu du, berradiskidetzea zer den argitzeko helburuarekin. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da gaur, 19:30ean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Ordunteko mendizerrara irteera egingo du Goierrik gunean   duela 29 minutu · Ikusi

    Goierri kirol elkarteak Bizkaiko Ordunteko mendizerrara irteera antolatu du igande honetarako. Bertan Kolitza (874 m) mendia igoko dute, Ordunteko mendizerran barrena Garbea menditik igaro eta Balmasedan amaituko dute txangoa. Igandean, 7:00etan izango da irteera Goierriren egoitzatik bertatik.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du ‘Mataharis’ luzemetraia zine forumean, gaur gunean   duela 29 minutu · Ikusi

    Iciar Bollainek 2007an zuzendu zuen Mataharis film luzea eskainiko du gaur zine forumean Eraldatzen elkarteak. Emanaldia 22:00etan izango da Aizpurunea kultur etxean, sarrera doakoa da eta nahi duen guztiak dago bertara gonbidatuta.


  • Koadro txikia Maria Clara de Yzaguirrek (Bartzelona, 1962) hamabost urte eman ditu Historia de la familia de Yzaguirre 1523-2011 liburua idazten. Familiaren hamalau belaunaldi harilkatu ditu egile katalanak. XVI. mendean hasi eta gaur egun arteko kontakizunean Zumarragak toki nabarmena du. Izan ere, Erdi Arotik XIX. mendera arte bertan bizi izandako sendia da. De Yzaguirre kazetaria da [...]


  • Ordiziako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bittor Alkiza eta Iban Mayo Ordizian izango dira bihar gunean   duela 30 minutu · Ikusi

    Koadro txikia Emaneurre Realaren lagunarteak antolatutako II. Asteburu Kulturala bihar hasiko da Garagardo dastaketarekin, baina egitarauaren barruko ekitaldirik nabarmenena bihar izango da. Bittor Alkiza futbolari ohi eta Realeko harrobiaren zuzendaria, eta Iban Mayo txirrindulari izandakoa mahaiaren bueltan elkartuko dituzte Emaneurrekoek. Kirola, jolasetik profesionaltasunera gaiaren bueltan ariko dira hizketan bi kirolariak. Mahai-ingurua Barrenan izango da, 19:00etan hasita. Emaneurreren [...]


Azken Eztabaidak