Udalak sendabelarren ikastaroa antolatu du otsailaren 23tik martxoaren 29ra. Amaia Bastarrika izango da irakaslea, eta ikastaroak ostegunetan izango dira, 17:00etatik 19:00etara. Guztira sei klase emango ditu Bastarrikak. Izena emateko azken eguna hilaren 17a, etzi, izango da. Goizez udaletxera joan beharko da, eta arratsaldez liburutegira edo kiroldegira. Matrikula egin nahi duenak 50 euro ordaindu beharko ditu. [...]
Gazte Asanbladatik azaldu dutenez, aurreko asteartean, otsailaren 7an, Guardia Zibilaren hiru auto (guztira 12 bat Guardia Zibil) joan ziren Anoetako Gaztetxe atarira. Bertan 30 minutu inguru egon zirela azaldu dute, Gaztetxera zein alboko musika lokaletara zihoazenei identifikazioa eskatuz, eta motxilak eta kotxeak miatuz. Horrez gain, Gaztetxe ingurua eta terraza arakatzen aritu zirela esan dute; «guztia [...]
Goizean goiz hasi dute eguna dantzariek. Baserrietara musika eta dantza eraman dituzte, eta ondoren, plazan elkartu dira guztiak. Plaza dantzariz bete dute, eta ikusten zeuden hainbat mutil ere, plaza jaitsi dituzte beraiekin dantza egiteko. Bazkariaren ostean, poteoa egingo dute herriko trikitilariekin. Musika, dantza eta talorik ez da faltako. Itzel taldea izango da 19:00etatik [...]
Bihar, hilak 11, Dantza-soka eguna ospatuko dute, Anoetan. Urtero bezala, kaldereroetan ospatzen dute herriko jai hau. Hogeita hamar urtez galdutako festa hau, 2003. urtean berreskuratu zuten, eta harrez gero urtero ospatzen dute. Iaz lehen aldiz, dantza goizez bakarrik egitea erabaki zuten, eta aurten ere horrela egingo dute. Egunari hasiera goizean goiz emango diote. 08:30ean dute [...]
Larunbatean, hilak 11, Dantza-soka eguna ospatuko dute, Anoetan. Urtero bezala, kaldereroetan ospatzen dute herriko jai hau. Hogeita hamar urtez galduta egon zen festa hau, 2003. urtean berreskuratu zuten. Iaz lehen aldiz, dantza goizez bakarrik egitea erabaki zuten, eta aurten ere horrela egingo dute. Egunari hasiera goizean goiz emango diote. 08:30ean dute hitzordua, eta guztiak herriko [...]
Anoetar talde batek usadio zaharrei eutsi asmoz, Santa Ageda bezperan kantuan aterako dira, beti ere, eguraldiak laguntzen badu. Jasotzen duten dirua Lodosako ikastolara bidaliko dute. “Herritar guztiei dei egiten diegu gurekin batera etor daitezen”, esan dute.
Kaldereroak otsailaren 10ean, ostiralean, ospatuko dituzte Iruran. Loatzo musika eskola eta udala ari dira prestaketa lanetan, eta aurrez entsegu bat egiteko asmoa agertu dute. Musika eskola bertan gelditu dira hilaren 7rako, astearterako. 18:00etan hasiko dira entseguarekin, eta herritarrei zartagina eta mailua eramateko eskatu diete.
Irurako Emusiko langileek enpresako arduradunekin eta Talleres Arrospideko ordezkariekin bilera bat egin nahi dute. Lantegia itxi ondoren, kale gorrian aurkitzen dira. Emusiko langileek hiru galdera dituzte egiteko, eta hauen erantzuna jakin nahi dute: «Zer gertatu da 40 lanposturekin? Zer gertatu da adostutako kalte-ordainekin? Eta zergatik sentitzen gara engainaturik?». Langileek, makina eta ekipo mekanikoak eraikitzen zituzten [...]
Dantza-Soka Eguna hilaren 11ean ospatuko dute, Anoetan. Entsegu orokorrak egiten ari dira, eta bihar, 19:30ean, eta asteazkenean, hilak 8, 19:00etan frontoian izango dira. Garrantzitsua dela entsegu orokorretan parte hartzea, eta Dantza-Sokan parte hartu nahi dutenei dei egiten zaie bertara joateko. Parte hartzeko zerrendak Itzuli tabernan daude jarrita, eta apuntatzeko epea hilaren 5a arte da.
Larunbat honetan, Zuhaitz Eguna ospatuko dute Iruran. 16:00etan herriko plazan bildu ondoren, zuhaitzak landatzera joango dira. Zuhaitzak landatzen parte hartzen dutenek, askari bat jasoko dute, [...]
Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen atzo Iruran, bi pertsona jo izana egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik adierazi dutenez, erasotua izan den lagunetako bat Donostia Ospitalera [...]
Gipuzkoako udaletako ordezkariak eta foru aldundiko kideak Alkizan elkartu dira gaur, Jon Roteta alkatea eta Markel Olano diputatu nagusia buru zutela; zizareen lan bitxia bertatik [...]
San Martin egunaren harira, larunbatean, txerri arrapaketa egin zuten, eta ondoren, bi txerri zozketatu zituzten. Bertan, 251 eta 028 zenbakidun txartelak izan ziren sarituak. Igandean [...]
Joan den ostiralean, Gipuzkoa Zero Zabor (GZZ) taldeko kideek «Hondakinen arazoa Gipuzkoan: Ezinbesteko kaltea ala eredu okerraren ondorioa?» hitzaldia eskaini zuten Anoetako gaztetxean. 30 lagun [...]
Gobernuek, zorraz gain, akzioak jaulki beharko lituzkete. Txantxa dirudi, baina hala proposatu du Yale unibertsitateko Robert Schiller irakasleak, Harvard Business Review aldizkarian. BPGren araberako dibidenduak ordainduko lituzkete akziook eta, hartara, krisia iristen denean estatuen zor ordaina automatikoki murriztuko litzateke, dibidenduok finantza kostua bailirateke. Interesgarria.
Juan Migel Arregi azpeitiar jesulaguna Kubako jesulagunen zuzendari izendatu dute. Aste honetan bertan hartuko du kargua, Jorge Celari lekukoa hartuta. Fernando Polanco Jesulagunen Antilletako Probintziaburuak eman dio azpeitiarrari ardura berria. Juan Miguel Arregik 2003ko uztailaren 31n, San Inazio Egunean, hartu zuen Loiolako Probintziaburu kargua. 2008ko martxoaren 24an, berriz, probintziaburu karguaren lekukoa Juanjo Etxeberriaari pasatu zion.
Gipuzkoako Fiskaltzak pasa den urtean Zumaia eta Deba arteko itsaslabarretan hondoa jo zuen Motxo arratzontziko eskifaia deklaratzera deitu du, inputatu gisa. Izan ere, Espainiako Sustapen Ministerioaren txostenak ontziko langileen zaintza akatsegatiko ardura jaso du: arratzontzia denbora askoan itsasertzarekiko paraleloan joan zela, baina pixkanaka lurrera gerturatzen hasi zela, «zubitik ezertxo ere egin gabe», hain zuzen. Aipatu [...]
Ibarrako Alurr dantza taldearen Oinazez ikuskizuna ikusteko aukera izango da igande honetan, 19:00etatik aurrera, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Euskal dantza tradizionala eta dantza garaikidea uztartuz, proposamen berritzailea eramango dute taula gainera, Aiert Beobideren zuzendaritzapean. Oztopoak gainditu eta aurrera egin nahi duen pertsona baten istorioa izango dute kontagai. Alde horretatik, egin nahiaren eta ezinaren arteko jolasa aurkeztuko [...]
Urola Kostako udalerri gehienek hondakinak kudeatzeko atez ateko sistema ezartzeko asmoa azaldu dute. Hala jakinarazi zuten atzo Gipuzkoako zenbait udalerritako ordezkariek, Bildukoak guztiak. 2013. urterako jarri nahi du martxan Bilduk, eta, proposamenak aurrera jarraituz gero, Zestoa izango da atez atekoa izango duen eskualdeko lehen herria. Lezoko alkate Ainhoa Zabalo k prentsaurrekoa eman zuen atzo, sistema