Gizartea

Metapostan alta emateko aukera dago Anoetako KZgunean

Otsailean jarri zuten abian Metaposta doako zerbitzua interes pertsonaleko dokumentuak biltegiratu ahal izateko. Legezko froga-balioa duen Interneteko kutxa da, eta posta elektronikoaren izaera du. Sistema horretan alta emateko, Anoetako KZgunera joan daiteke, ostirala bitarte, 16:00etatik 20:00etara. Bertan, langile prestatuak izango dira edonori laguntzeko prest. Gainera, Trebakuntza ikastaroak ere eskainiko dituzte, Metapostako kontuari ahalik eta etekinik [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Gizartea | Ez dago iruzkinik »

Irudimen eta ilusioz betetako ipuinak eta marrazkiak saritu dituzte

2011/04/20
Nork
Irudimen eta ilusioz betetako ipuinak eta marrazkiak saritu dituzte

Anoetako Udaleko euskara eta kultura batzordeek, Anoetako herri ikastolarekin batera, Hizki-Marrazki ipuin marraztuen lehiaketako sariak banatu zituzten atzo, Ikastolan. Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira antolatzen dute. Eguna ipuin kontalariarekin hasi zuten. Zurrumurru taldeak Zomorroak ipuina kontatu zien Mikelasagasti Auditoriumean. Ondoren, Ikastolan sari banaketa egin zuten. Banaketarekin hasi  aurretik, Jaione Pagola eta Itsaso Estangak idatzi duten, eta [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Euskara, Gizartea, Kultura, Leihaketak, Literatura | Ez dago iruzkinik »

Liburuak prezio sinbolikoan

2011/04/19
Nork
Liburuak prezio sinbolikoan

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, Liburuaren Merkatu Txikia antolatu du Anoetako Udalak, udaletxeko arkupetan. Hiru egunez jarri dute, eta gaur eta bihar, 17:30etik 19:30era egongo dira. Bertan, liburu ezberdinak erosteko aukera izango da, eta liburuek prezioa sinbolikoa dute. 0,50 zentimotik hasi, eta 3 euro bitartean jarri dituzte salgai. Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu azokara. Egunero [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Kultura, Literatura | Ez dago iruzkinik »

Hurrengo egunetan, kirola eginez edota ikusiz gozatzeko aukera izango da

2011/04/07
Nork
Hurrengo egunetan, kirola eginez edota ikusiz gozatzeko aukera izango da

Irurako Udalak II. Kirol Astea antolatu du. Gaur hasi eta hilaren 17a bitartean, kirol ezberdinak praktikatu edota ikusteko aukera izango da. Xare eta xake partidak, irristaketa ikastaroa, jubilatuen ibilaldi neurtua,  mahai tenisa, mendi irteera, herri kirolak,… badu non aukeratua kirola egin nahi duenak. Izen handiko pilotariak Irurako frontoian, pilota jaialdia izango da hilaren 15ean, ostiralean. 19:15ean, lehenengo lau [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Irura, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Festak antolatzeko bilera egingo dute asteartean

2011/04/07
Nork

Herriko festak antolatzeko bilera, asteartean, hilaren 12an egingo dute. Udaletxean 19:00etan elkartuko dira, eta jai batzordeak  herritar guztiei  parte hartzera deitzen diete.

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Gizartea, Jaiak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

75 gidarik hartuko dute parte larunbateko IV. Ñañarri Rallysprintan

2011/04/06
Nork
75 gidarik hartuko dute parte  larunbateko IV. Ñañarri Rallysprintan

Larunbatean izango da Irurako Ikastolak, Hondarribiko Sardara Motor Elkartearekin elkarlanean antolatzen duen Rallysprinta. 75 gidari izango dira errepidean lehiatuko direnak eta horien artean, izen handiko gidariek parte hartuko dute. Aurten, berriro ere, norabidea aldatu diote rallyesprintari. IV. Ñañarri Rallysprinta Alegiatik Orendaingo bidean hasiko da, eta  Orendaindik eta Abaltzisketatik  pasatu eta gero, Amezketara jaitsiko dira, helmugaratzeko. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Irura, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Korrika eta euskara bultzatuz egun osoko festa antolatu dute

2011/04/06
Nork

Hilaren 13an pasako da Korrika 17 eskualdetik. Hori dela eta, Anoetan, larunbaterako, egitarau zabala prestatu dute. 11:00etan, DVD emanaldia egingo dute udaletxeko areto nagusian.  Goiz osoan zehar korrikako materiala salgai jarrita edukiko dute. 14:00etan, Sarasola sagardotegian bazkaria egingo dute. Eta bazkarira joan nahi duenak, Itzuli tabernan du zerrenda izena emateko, eta azken eguna gaur da.18:00etan, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Euskara, Gizartea, Jaiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Bularreko minbiziaren prebentzio goiztiarra

2011/04/05
Nork

Katxalin Elkartearen eskutik, bularreko minbizia goiz detektatzeko hitzaldia eta bideoa eskainiko dituzte.  Ostegunean,  hilaren 7an,  18:00etan izango da, Udal areto nagusian. Donostiako Onkologikoko Arrate Plazaola medikua etorriko da azalpenak ematera.

Irakurri gehiago

Bidalita Anoeta, Gizartea, Hitzaldiak, Nabarmenak, Osasuna | Ez dago iruzkinik »

Astelehenean plaza inguruko kalea itxiko dute

2011/03/31
Nork
Astelehenean plaza inguruko kalea itxiko dute

Irurako Udalak, astelehenetik aurrera, plaza inguratzen duen kalean hasi behar dituzten obrak direla eta, autoentzat kale guztia itxi egingo du. Otsailaren hasieran hasi behar zuten lan hauekin, baina herri osoan zuntz optikoa sartzeko hitzarmena sinatua dutela eta, bi aldiz errepidea ez irekitzeko, bi obra  batera egin ahal izateko, adostasunera iristea lortu dute. Obrek irauten duten [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Azpiegiturak, Gizartea, Irura | Ez dago iruzkinik »

Bilboko manifestaziorako autobusa antolatu dute

2011/03/30
Nork

Datorren larunbatean, hilak 2, Sorturen legalizazioaren aldeko manifestaziora joateko autobusa antolatu du Anoetako ezker abertzaleak. Izena eman nahi duenak, Itzuli tabernan egin beharko du, ostiral eguerdia baino lehen. Larunbatean, 15:00etan abiatuko da autobusa, herriko plazatik.

Irakurri gehiago

Bidalita Gizartea, Politika | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Musikarien urteurren festa gunean   duela 20 segundo · Ikusi

    Koadro txikiaTobera Musika-eskolak 25 urte betetzen ditu aurten, Zegaman, Zerainen, Seguran eta Mutiloan musika-hizkuntza eta musika instrumentuak irakasten hasi zirenetik. Hogeita bost urte partiturak interpretatzen irakasten, 25 urte abesti bakoitza ongi atera arte behin eta berriz entsaiatzen, 25 urte ikasitakoa plazaratuz kontzertuak ematen, 25 urte musika ikasiz gozarazten… 25 urteko bide honetan lortutakoa gozatzeko eta ospatzeko [...]


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jubilatuen Eguna ospatuko dute igandean gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Igande honetan ospatuko dute Jubilatu Eguna Gabirian. Eguerdiko mezaren ostean Goruntz dantza taldekoen emanaldia izango dute eta handik Ostatura joando dira bazkaltzera. Bazkalostean Txindata musika-eskolakoek abesti batzuk eskeiniko dizkiete herriko jubilatuei.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gipuzkoako bola txapelketa larunbatean gunean   duela 3 minutu · Ikusi

    Osinalde Elkarteak antolaturik, larunbat honetan, goizeko 09:00etan hasita, Gipuzkoako BolaTxapelketa jokatuko da Alkain-Buru bolatokian. Aurrez sailkaturiko 25 bolarik artuko dute parte lehiaketan. Txapelketaren ostean bazkaria egingo da Osinalde elkartean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mende erdi bete duen danborrada gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]


  • Familia batek jarri zuen salaketa, eta epaileak frogak bilatzeko baimena eman du
    Polloeko hilerrian hilobi bat ireki dute gaur goizean. Ustezko haur lapurtuen auziaren harira egin duten bigarren deshilobiratzea izan da. Legezko Medikuntzaren EAEko Institutuko auzi medikuak izan dira Polloen, salaketa jarri duen familiarekin eta epailearekin batera. Urtarrilean ireki zuten lehen aldiz hilobi bat, Ocariz Sarrias familiak [...]

Azken Eztabaidak