Udal Ingurumen eta Agenda 21eko Batzordeak larunbaterako, hilak 4, auzolan ekimena antolatu du. Oraingo honetan Alkiza errekan Osinzulotik Gaztetxera bitartean garbiketa lanak egin, eta inguruko sasiak moztuko dituzte. Indarrak berreskuratzeko hamaiketako txiki bat ere eskainiko dute lan egin eta gero. 09:30ean elkartuko dira plazan.
Irakurri gehiago









