Irurako Emusiko langileek enpresako arduradunekin eta Talleres Arrospideko ordezkariekin bilera bat egin nahi dute. Lantegia itxi ondoren, kale gorrian aurkitzen dira. Emusiko langileek hiru galdera dituzte egiteko, eta hauen erantzuna jakin nahi dute: «Zer gertatu da 40 lanposturekin? Zer gertatu da adostutako kalte-ordainekin? Eta zergatik sentitzen gara engainaturik?». Langileek, makina eta ekipo mekanikoak eraikitzen zituzten [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Ekonomia, Irura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »
Alkizako Herri eskolako irakasleek gaur goizean elkarretaratzea egin dute 09:00etatik 09:15etara. “Zerbitzu publikoak garatu, murrizketarik ez” lelopean, eskolaren aurrean egon dira. Datorren astearterako ere, hilak 7, 15 minutuko kontzentrazioa deitu dute, eta hilaren 9rako, berriz, 4 orduko geldialdia.
Irakurri gehiago
Bidalita Alkiza, Ekonomia, Gizartea, Hezkuntza | Ez dago iruzkinik »
Alkizako herritarrek auzolanean berritu dute herriko pilotalekua. Azken urteetan zahartua zegoen, eta herritarrek beraiek eman diote berritua herriko aterpe guneari. Gaur berriz inauguratu dute. Frontoia estreinatzen lehenak txikienak izan dira. Pilota partidak jokatu dituzte, benjaminek eta gazteek. Alkatearen agurraren aurretik, aurreskua dantzatuko dute. Jarraian, jaietako beteranoen finalaren errebantxa jokatu dute. Bi botilero bereziren laguntza izan [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:Alkiza, auzolana, azpiegiturak, inaugurazioa, pilotalekua
Bidalita Alkiza, Azpiegiturak, Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Alkizako Udalak, Herri Ostatuaren kudeaketa lehiaketara atera du. Interesatuek beraien proiektuak aurkezteko azken eguna azaroaren 8a, asteartea, izango dute. Kudeaketarako pleguak urriaren 11ean argitaratu ziren. Informazioa udaletxean bertan eskuratu daitezke, edo 943 69 02 35 telefono zenbakira deituz. www.alkiza.net webgunean ere zintzilikatuta jarri diztuzte. Bertan zehazten dira ustiapena aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren oinarriak, eta [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Alkiza, Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Guztia prest dago Irurako Garagardo azokan. 18:00etan eman diote hasiera aurtengoari. Bertan izan dira Ikastolako ordezkariak, alkate ohia eta alkate berria ere. Beraiek probatu dituzte lehen garagardoak. 17 garagardo mota jarri dituzte. Gaurtik igandera bitartean, 18:00etan zabalduko ditu ateak. Bertan ateratzen den dirua Irurako Ikastolarentzat izango da. http://anoetaldea.hitza.info/2011/06/30/17-garagardo-probatzeko-aukera-izango-da-irurako-azokan/
Irakurri gehiago
Etiketak:aisia, Garagardo azoka, hezkuntza, Ikastola, irura
Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea, Hezkuntza, Irura | Ez dago iruzkinik »
Urtero bezala, Irurako ikastolak Garagardo Azoka antolatu du astebururako. Bihar ostirala, 18:00etan zabalduko ditu ateak, eta hortik aurrera garagardoa, saltxitxak, ukondoa edo euskal pastela dastatzeko aukera izango da. Bihartik igandera bitarte izango da azoka eta hiru egunetan 18:00etan zabalduko ditu ateak, ixteko ordurik ez dute jarri. Gaurko egun guztia antolatzen pasa dute, eta aurtengoa aurkezteko [...]
Irakurri gehiago
Etiketak:azoka, Garagardoa, hezkuntza, Ikastola, irura
Bidalita Aisia, Ekonomia, Gizartea, Hezkuntza, Irura | Ez dago iruzkinik »
Lab Sindikatuan afiliatzeko kanpaina egingo dute aste honetan Anoetan. Gaur, ostegunean eta larunbatean udaletxeko hirugarren solairuan egongo dira. Gaur eta etzi, 18:00etatik 20:00etara egongo dira, eta larunbatean, 10:00etatik 13:00etara. Herritarrei dei egiten diete, bertatik pasa eta Lab sindikatuan afiliatzeko. Sindikatuko ordezkarien ustez, «Euskal Herriko langile klasea,mundu guztian bezala, bere bizi baldintzen kontrako eraso historikoa jasaten [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Anoeta, Ekonomia, Gizartea | Ez dago iruzkinik »
Udal Ingurumen eta Agenda 21eko Batzordeak larunbaterako, hilak 4, auzolan ekimena antolatu du. Oraingo honetan Alkiza errekan Osinzulotik Gaztetxera bitartean garbiketa lanak egin, eta inguruko sasiak moztuko dituzte. Indarrak berreskuratzeko hamaiketako txiki bat ere eskainiko dute lan egin eta gero. 09:30ean elkartuko dira plazan.
Irakurri gehiago
Bidalita Anoeta, Ekonomia, Gizartea, Ingurumena | Ez dago iruzkinik »
Anoetako eta Irurako Udalek, Udaleku Irekiak antolatu dituzte aurtengo Udarako. Horretarako begiraleak behar dituzte eta deialdiak luzatu dituzte. Era berean, bertan parte hartu nahi duten haurrek ere izena eman beharko dute. Anoetaren kasuan, begiralearen lana honakoa izango da: HH1etik aurrerako umeekin jolastu, txangoak prestatu, jaiak antolatu,… beharko ditu. Lanaldia, uztailaren 4tik 15era, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik [...]
Irakurri gehiago
Bidalita Anoeta, Ekonomia, Gizartea, Hezkuntza, Irura | Ez dago iruzkinik »