Ekitaldien egutegia

Ekitaldien zerrenda Egutegia
iCal inportazioa

2012/05/17

Hondakin kudeaketari buruzko batzarra, etzi

Udalbatzak martxoaren 26an herriko hondakinen kudeaketari buruz harturiko erabakiaren berri emateko eta herritarren kezkak eta ekarpenak jasotzeko batzarra egingo du etzi, hilaren 17an, udaletxeko bilkura aretoan. Batzarra 19:00etan hasiko da eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara.

Hasi: 2012/05/17 19:00
Amaitu: 2012/05/17 19:00

Txikienentzat ipuin kontalaria, liburutegian

0-4 urte bitarteko haurrentzat ipuin kontalaria egongo da etzi, hilaren 17an, liburutegian. 17:00etan hasiko da saioa, eta behin hasi ondoren, ezingo da barnara sartu.

Hasi: 2012/05/17 17:00
Amaitu: 2012/05/17 17:00

2012/04/23

Herriko festak antolatzeko bilera, astelehenean

Herriko festak antolatzeko bilera
Jai batzordeak bilera egingo du hilaren 23an, astelehenean. Herriko festak antolatzeko helburuarekin elkartuko dira udaletxean, 19:00etan. Bertan, kartel lehiaketako irabazlea aukeratuko dute, eta jaiei azken ukituak emango dizkie. Udaletik Anoetako elkarte eta herritar guztiak gonbidatu dituzte Jai batzordera.

Hasi: 2012/04/23 19:00
Amaitu: 2012/04/23 19:00
Lekua: Udaletxean

2012/03/31

Larunbatean auzolanerako deia egin du udaleko Ingurumen batzordeak

Anoetako Udalak azken urteetako bideari jarraitu nahi diola azaldu du, eta “herrian auzolan filosofiari indarra ematen” ahaleginduko da, “herriaren ondare direnak txukun mantentzen saiatuz”. Aurten ere, auzolan filosofia horrekin jarraitu nahi dute eta hau gauzatzeko plangintza bat osatzen ari dira. Hasteko, Ateagako karobia eta Ateaga- Etxeberriko askaren garbiketa egiteko asmoa dute.

Horregatik, martxoaren 31an, larunbatean, 10:00etan herritar orori gonbita luzatu diote Ingurumen batzordetik, auzolanean eta lagun artean herriaren bi ondare hauek txukuntzera.

 

Hasi: 2012/03/31 10:00
Amaitu: 2012/03/31 10:00

2012/03/30

‘Haizea eta sustraiak’ dokumentala, Anoetako Mikelasagasti auditorioan 22:00etan

HAIZEA ETA SUSTRAIAK dokumentala proiektatuko da 22:00etan Mikelasagasti auditorioan, Argia astekariaren eskutik. Sarrera doan izango da. “Txiki”ren bizitza kontatzen du dokumentalak: bere historia, bere lagunak eta bere askatasunaren ametsak. Bere senide, lankide eta frankismoaren kontrako militantziak haien oroitzapenak eta diktadura garaiaren bukaerari buruz hitz egiten dute dokumentalean. 90 minutuko iraupena du dokumentalak.

Hasi: 2012/03/30 22:00
Amaitu: 2012/03/30 22:00
Lekua: Auditorioan
Helbidea:
Anoeta

2012/03/28

Herriko festak antolatzeko bilera

Jai batzordeak herriko festak antolatzeko bilera deialdia luzatu du, eta Anoetako elkarte eta herritar guztiei parte hartzeko eskatu die. Batzarra hilaren 28an, asteazkenean, egingo dute udaletxean 19:00etan.

Hasi: 2012/03/28 19:00
Amaitu: 2012/03/28 19:00

2012/03/13

Festak antolatzeko bilera

Herriko festak antolatzeko bilera egingo dute martxoaren 13an

Hasi: 2012/03/13 19:00
Amaitu: 2012/03/13 20:00
Lekua: Udaletxea

2011/10/28

Urrifest gaua antolatu du Gaztetxeak

Euskal Herrian eginiko hainbat garagardo mota dastatzeko aukera izango da urriaren 29an, Anoetako Gaztetxean. Izan ere, Anoetako Gazte Asanbladak estreinako Urrifest gaua antolatu du, garagardoa oinarri duen festa.
Arratsaldean, zazpiak aldera emango diote hasiera festari, Anoetako Gaztetxean. 21:00etan, mahaiaren buelatn eseriko dira denak, alemaniar erako afariaz gozatzeko. Afaria amaituta ere, garagardo bereziak dastatzen jarraitzeko parada izango dute. Eta, hori guztia, musikaz giroturik, Besteikpe eta Itzel taldeek zuzeneko emanaldia eskainiko baitute.
Anoetako Gaztetxeak festa honetan parte hartzeko deia luzatzen die herritar orori. Hori bai, gerturatu nahi dutenei, pitxerra etxetik eramatea eskatzen diete.

Hasi: 2011/10/28
Amaitu: 2011/10/28

2011/03/26

Zuhaitzak landatuko dituzte, Zuhaitz egunean

Larunbat honetan, Zuhaitz Eguna ospatuko dute Iruran. 16:00etan herriko plazan bildu ondoren, zuhaitzak landatzera joango dira. Zuhaitzak landatzen parte hartzen dutenek, askari bat jasoko dute, egindako lanaren ordainetan.

Hasi: 2011/03/26
Amaitu: 2011/03/26
Helbidea:
Irura

2011/02/04

Lauroba eta Oreindik taldeak Gaztetxean

Ostiralean, hilaren 4ean, Anoetako Gaztetxean kontzertua izango da. Kasu honetan, Lauroba eta Oreindik taldeak izango dira taula gainean. 23:00etan hasiko da eta sarrera 4 euro ordaindu beharko da.

Hasi: 2011/02/04
Amaitu: 2011/02/04
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Jubilatuen Eguna ospatuko dute igandean gunean   duela 19 segundo · Ikusi

    Igande honetan ospatuko dute Jubilatu Eguna Gabirian. Eguerdiko mezaren ostean Goruntz dantza taldekoen emanaldia izango dute eta handik Ostatura joando dira bazkaltzera. Bazkalostean Txindata musika-eskolakoek abesti batzuk eskeiniko dizkiete herriko jubilatuei.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gipuzkoako bola txapelketa larunbatean gunean   duela 41 segundo · Ikusi

    Osinalde Elkarteak antolaturik, larunbat honetan, goizeko 09:00etan hasita, Gipuzkoako BolaTxapelketa jokatuko da Alkain-Buru bolatokian. Aurrez sailkaturiko 25 bolarik artuko dute parte lehiaketan. Txapelketaren ostean bazkaria egingo da Osinalde elkartean.


  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mende erdi bete duen danborrada gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]


  • Familia batek jarri zuen salaketa, eta epaileak frogak bilatzeko baimena eman du
    Polloeko hilerrian hilobi bat ireki dute gaur goizean. Ustezko haur lapurtuen auziaren harira egin duten bigarren deshilobiratzea izan da. Legezko Medikuntzaren EAEko Institutuko auzi medikuak izan dira Polloen, salaketa jarri duen familiarekin eta epailearekin batera. Urtarrilean ireki zuten lehen aldiz hilobi bat, Ocariz Sarrias familiak [...]

  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Plazara, presoen eskubideen alde gunean   duela 10 minutu · Ikusi

    Plazak betetzea. Hori da Herrira mugimenduak biharko jarri duen erronka. Euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko Euskal Herri osoko 200 plaza baino gehiago bete nahi dituzte. Irunen Zabaltza plaza bete nahi dute, 12:00etatik aurrera.  Pasa den urtarrilaren 7an Bilbon Kolosala izango da lelopean milaka eta milaka lagun bildu ziren. Herriraren arabera, “historikoa” izan zen manifestazio hori, [...]


Azken Eztabaidak