Aisia

Pupu eta Lore txikiak lehen aldiz Irurako plazan izango dira

2011/05/18
Nork

Irurako Kultur Astea aurrera doa, eta etxeko txikienen gozamenerako, bihar, hilak 19 osteguna, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Iruran izango dira. 18:00etan hasiko da ‘Ongi etorri Pupu eta Lore’ ikuskizuna Irurako plazan. San Migel Plazako sarbide guztiak itxita egongo dira 16:00etatik 19:00etara. Garraio publikoan gerturatzeko deia egin dute Irurako Udaletik. Kotxez etorriz gero,  inguruetako kaleetan [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Antzerkia, Gizartea, Irura, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Kultur Astea ipuinekin hasi eta Ikastolako festarekin bukatuko dute

2011/05/12
Nork
Kultur Astea ipuinekin hasi eta Ikastolako festarekin bukatuko dute

Irurako Udalak Kultur Astea antolatu du. Bihar hasi eta hilaren 21a bitarte, egunero izango dute ekitaldiren bat. Era guztietako ekitaldiak dituzte: musika, dantza, antzerkia, filmak, tailerrak, mus txapelketa edota Dantzari Txikien eta ikastolaren Egunak ospatuko dituzte. Ostiral goizean goiz, Ikastolako ikasleak udaletxeko batzar aretoan bilduko dira Eskolako Agenda 21eko batzarra egiteko. Arratsaldean, ipuinaren ordua izango [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Irura, Kultur Astea, Kultura, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »

Kartel lehiaketako epea hilaren 16ra atzeratu dute

2011/05/10
Nork

Festetarako kartel lehiaketako epea atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Hilaren 16a izango da azken eguna eta 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira, udaletxean edo liburutegian. Anoetako Herri Ikastolako ikasleek edo Anoetan erroldatutako pertsonek har dezakete parte. Kartelean, Anoetako Jaiak 2011 agertu beharko da. Bi sari daude banatzeko. Erabili daitekeen teknika librea da, eta gehienezko neurria,  29,7 zm. X 29,7 [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Jaiak, Leihaketak | Ez dago iruzkinik »

Taberna eta Elkarteen arteko Mus Txapelketa

2011/04/28
Nork

Bihar, hilak 29, 22:30ean hasiko da Ametsa Trinketeko tabernan, urtero jokatzen den Taberna eta Elkarteen arteko Mus Txapelketa. Bi kanporaketa jokatuko dira. Hurrengo biak, maiatzaren 6an jokatuko dira Enara Tabernan eta Irura Kafetegian. 5. kanporaketa eta finalaurdenak Aizpurua Jatetxean jokatuko dira maiatzaren 13an. Finalerdiak eta finala, maiatzaren 21ean Zaharren Biltokiko tabernan.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Irura, Kultura, Leihaketak, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Liburuak prezio sinbolikoan

2011/04/19
Nork
Liburuak prezio sinbolikoan

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, Liburuaren Merkatu Txikia antolatu du Anoetako Udalak, udaletxeko arkupetan. Hiru egunez jarri dute, eta gaur eta bihar, 17:30etik 19:30era egongo dira. Bertan, liburu ezberdinak erosteko aukera izango da, eta liburuek prezioa sinbolikoa dute. 0,50 zentimotik hasi, eta 3 euro bitartean jarri dituzte salgai. Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu azokara. Egunero [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Kultura, Literatura | Ez dago iruzkinik »

Euskal joko eta jolasen azken jaialdia egingo dute

Euskal joko eta jolasen Gipuzkoako azken jaialdia egingo dute gaur Anoetan, herriko plazan. 09:45ak inguruan hasiko da eta 13:00etan bukatuko da. DBH1 eta DBH2ko11 ikastetxek hartuko dute parte, guztira 380 neska eta mutilek. Kutxak antolatu eta Xibak zuzentzen duen egitasmo honetan 25 bat jaialdi egin dituzte, gaurko azkenera iritsi aurretik. Guztira 3.000 neska mutil inguruk [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , , , ,
Bidalita Aisia, Anoeta, Kirola, Kultura | Ez dago iruzkinik »

75 gidarik hartuko dute parte larunbateko IV. Ñañarri Rallysprintan

2011/04/06
Nork
75 gidarik hartuko dute parte  larunbateko IV. Ñañarri Rallysprintan

Larunbatean izango da Irurako Ikastolak, Hondarribiko Sardara Motor Elkartearekin elkarlanean antolatzen duen Rallysprinta. 75 gidari izango dira errepidean lehiatuko direnak eta horien artean, izen handiko gidariek parte hartuko dute. Aurten, berriro ere, norabidea aldatu diote rallyesprintari. IV. Ñañarri Rallysprinta Alegiatik Orendaingo bidean hasiko da, eta  Orendaindik eta Abaltzisketatik  pasatu eta gero, Amezketara jaitsiko dira, helmugaratzeko. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Gizartea, Irura, Kirola | Ez dago iruzkinik »

Korrika eta euskara bultzatuz egun osoko festa antolatu dute

2011/04/06
Nork

Hilaren 13an pasako da Korrika 17 eskualdetik. Hori dela eta, Anoetan, larunbaterako, egitarau zabala prestatu dute. 11:00etan, DVD emanaldia egingo dute udaletxeko areto nagusian.  Goiz osoan zehar korrikako materiala salgai jarrita edukiko dute. 14:00etan, Sarasola sagardotegian bazkaria egingo dute. Eta bazkarira joan nahi duenak, Itzuli tabernan du zerrenda izena emateko, eta azken eguna gaur da.18:00etan, [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Euskara, Gizartea, Jaiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Sendabelarren ikastaroan izena emateko aukera dago

2011/04/05
Nork

Sendabelarren ikastaroa antolatu du Anoetako Udalak. Maiatzaren 5etik ekainaren 16ra izango da eta guztira 7 saio egingo dituzte. Amaia Baztarrikaren gidaritzapean, ostegunetan elkartuko dira 18:00etatik 20:00etara. Hozpel kaleko udal lokalean izango da, eta kostua, 50 euro da. Materiala aparte izango da. Izen ematea, hilaren 15era bitartean egin beharko da. Udaletxean goizez edo liburutegian arratsaldez. Murrizpenak [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Ikastaroak, Osasuna | Ez dago iruzkinik »

Mikelasagasti auditoriuma herritarrei irekia

2011/03/28
Nork

Ostiral iluntzean inauguratu zuten Mikelasagasti auditoriuma. Udal ordezkariekin batera, hainbat herritar hurbildu zen asia eta kultura ekitaldietarako izango den erakina ikustera. Agurra dantzatzearekin batera, bistaratu zuten sarreran jarri duten plaka. Barrura sartuta, Loatzoko musikariak, dantza taldekoak, Peñagarikanoren bertsoak, Gorka Otxoa kultura zinegotzia eta Periko Peñagarikano alkatearen hitzak izan ziren. Bertaratuek, auditoriumaren barnea betetzea lortu zuten. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Azpiegiturak, Gizartea, Jaiak, Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Goierriko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Mende erdi bete duen danborrada gunean   duela 23 segundo · Ikusi

    Koadro txikiaLoinazko San Martin kanonizatu zuteneko mendeurrenak, 1962an, ospakizun askotarako eman zuen Beasainen. Gehienak, erlijioarekin lotutako ekintzak izan ziren, eta hala sortu zen Beasaingo haurren danborrada edo desfilea ere. Jesus Dorronsoro eta Jose Maria Osa apaizek eta katekesiko taldeak bultzatu zuten ekimena. Gaur egun herriko ikastetxeek antolatzen dute, baina aldaketak aldaketa, aspaldi hasitako ohitura hark berrogeita hamar [...]


  • Familia batek jarri zuen salaketa, eta epaileak frogak bilatzeko baimena eman du
    Polloeko hilerrian hilobi bat ireki dute gaur goizean. Ustezko haur lapurtuen auziaren harira egin duten bigarren deshilobiratzea izan da. Legezko Medikuntzaren EAEko Institutuko auzi medikuak izan dira Polloen, salaketa jarri duen familiarekin eta epailearekin batera. Urtarrilean ireki zuten lehen aldiz hilobi bat, Ocariz Sarrias familiak [...]

  • Irungo Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Plazara, presoen eskubideen alde gunean   duela 9 minutu · Ikusi

    Plazak betetzea. Hori da Herrira mugimenduak biharko jarri duen erronka. Euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko Euskal Herri osoko 200 plaza baino gehiago bete nahi dituzte. Irunen Zabaltza plaza bete nahi dute, 12:00etatik aurrera.  Pasa den urtarrilaren 7an Bilbon Kolosala izango da lelopean milaka eta milaka lagun bildu ziren. Herriraren arabera, “historikoa” izan zen manifestazio hori, [...]


  • Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 9 minutu · Ikusi

    Europako Batzordeko bozeramaile batek ukatu egin du aurretik komisario batek esandakoa: EB eta Europako Banku Zentrala aztertzen ari direla zer gertatuko litzatekeen Greziak euroa utziko balu. Ukazioak ukazio, zaila da sinistea erakunde horiek ez dutela neurririk prestatu halako eszenario baterako.


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Arratsaldean beteko da Markina-Xemeingo plaza gunean   duela 11 minutu · Ikusi

    Goazen plazara ekimena zapatu arratsaldean egingo da Markina-Xemeinen. 18:45ean, kalejira egingo da Erdotzatik, Azpiko Errotatik eta Txoribentatik, eta guztiak Karmengo plazan amaituko dira. 19:00etatik 20:00etara beteko da plaza.


Azken Eztabaidak