Aisia

Sendabelarretarako ikastaroa, ostegunetan

Udalak sendabelarren ikastaroa antolatu du otsailaren 23tik martxoaren 29ra. Amaia Bastarrika izango da irakaslea, eta ikastaroak ostegunetan izango dira, 17:00etatik 19:00etara. Guztira sei klase emango ditu Bastarrikak. Izena emateko azken eguna hilaren 17a, etzi, izango da. Goizez udaletxera joan beharko da, eta arratsaldez liburutegira edo kiroldegira. Matrikula egin nahi duenak 50 euro ordaindu beharko ditu. [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Dantza Soka Eguna ospatzen ari dira Anoetan

2012/02/11
Nork

  Goizean goiz hasi dute eguna dantzariek. Baserrietara musika eta dantza eraman dituzte, eta ondoren, plazan elkartu dira guztiak. Plaza dantzariz bete dute, eta ikusten zeuden hainbat mutil ere, plaza jaitsi dituzte beraiekin dantza egiteko. Bazkariaren ostean, poteoa egingo dute herriko trikitilariekin. Musika, dantza eta talorik ez da faltako. Itzel taldea izango da 19:00etatik [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Jaiak, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Sokaren bueltan dantzan ospatuko dute eguna, bihar

2012/02/10
Nork
Sokaren bueltan dantzan ospatuko dute eguna, bihar

Bihar, hilak 11, Dantza-soka eguna ospatuko dute, Anoetan. Urtero bezala, kaldereroetan ospatzen dute herriko jai hau. Hogeita hamar urtez galdutako festa hau, 2003. urtean berreskuratu zuten, eta harrez gero urtero ospatzen dute. Iaz lehen aldiz, dantza goizez bakarrik egitea erabaki zuten, eta aurten ere horrela egingo dute. Egunari hasiera goizean goiz emango diote. 08:30ean dute [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , , ,
Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Jaiak, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Anoetan Dantza-soka eguna ospatuko dute, larunbatean

2012/02/09
Nork

Larunbatean, hilak 11, Dantza-soka eguna ospatuko dute, Anoetan. Urtero bezala, kaldereroetan ospatzen dute herriko jai hau. Hogeita hamar urtez galduta egon zen festa hau, 2003. urtean berreskuratu zuten. Iaz lehen aldiz, dantza goizez bakarrik egitea erabaki zuten, eta aurten ere horrela egingo dute. Egunari hasiera goizean goiz emango diote. 08:30ean dute hitzordua, eta guztiak herriko [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Jaiak | Ez dago iruzkinik »

Anoetarrek Santa Ageda bezperan biltzen duten dirua Lodosako ikastolara bidaliko dute

2012/02/03
Nork

Anoetar talde batek usadio zaharrei eutsi asmoz, Santa Ageda bezperan kantuan aterako dira, beti ere, eguraldiak laguntzen badu. Jasotzen duten dirua Lodosako ikastolara bidaliko dute. “Herritar guztiei dei egiten diegu gurekin batera etor daitezen”, esan dute.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta | Ez dago iruzkinik »

Kaldereroetarako entsegua hilaren 7an

Kaldereroak otsailaren 10ean, ostiralean, ospatuko dituzte Iruran. Loatzo musika eskola eta udala ari dira prestaketa lanetan, eta aurrez entsegu bat egiteko asmoa agertu dute. Musika eskola bertan gelditu dira hilaren 7rako, astearterako. 18:00etan hasiko dira entseguarekin, eta herritarrei zartagina eta mailua eramateko eskatu diete.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Irura, Kultura, Nabarmenak | Ez dago iruzkinik »

Dantza-Soka egunerako entsegu orokorrak deitu dituzte

2012/02/02
Nork

Dantza-Soka Eguna hilaren 11ean ospatuko dute, Anoetan. Entsegu orokorrak egiten ari dira, eta bihar, 19:30ean, eta asteazkenean, hilak 8, 19:00etan frontoian izango dira. Garrantzitsua dela entsegu orokorretan parte hartzea, eta Dantza-Sokan parte hartu nahi dutenei dei egiten zaie bertara joateko. Parte hartzeko zerrendak Itzuli tabernan daude jarrita, eta apuntatzeko epea hilaren 5a arte da.

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Jaiak, Kultura, Nabarmenak, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Agate Deuna bezperan kantuan ateratzeko entsegua egingo dute, bihar

Anoetako herritar talde batek, herritar guztiak animatu nahi ditu Agate Deuna bezperan kantuan ateratzera. Ohitura zahar honek bizirik iraun dezan, datorren larunbatean, otsailak 4, 15:30ean Anoetako plazan elkartuko dira.  Lehenik, baserrietara joango dira, eta ondoren, 18:00etan, Anoetako plazatik kalez kale ibiliko dira kantuan. Aldez aurretik, eta guztia behar bezala atera dadin, bihar, hilak 31, entsegua [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Kultura | Ez dago iruzkinik »

Dantza Soka Eguna eta Kaldereroak antolatzeko bilerak deitu dituzte

2012/01/10
Nork

Gabonetako ekitaldiak bukatu, eta Anoetako Udala  dagoeneko Dantza-Soka Eguna prestatzen hastera doa. Aurten, otsailaren 11n ospatuko dute. Entsegu egunak eta bestelakoak zehazteko bilera antolatu dute. Bihar, hilak 11, izango da, 18:00etan udaletxean. Bestalde, Gabonetako programazioaren balorazioa egiteko, eta kaldereroak prestatzen hasteko beste bilera bat egingo dute. Kasu honetan, ostegunean, hilaren 12an elkartuko dira udaletxean, eta [...]

Irakurri gehiago

Etiketak:, , ,
Bidalita Aisia, Anoeta, Gizartea, Kultura, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Alkizan pilota eta patinaje ikastaroak hastear daude

Alkizako Udalak patinaje eta pilota ikastaroak antolatu ditu, eta hurrengo astean hasiko direla azaldu dute: «Atzerapenak atzerapen, patinajea hilaren 9an hasiko da, eta bestetik, frontoia berritua dagoenez, pilota hilaren 13an». Ikastaro bakoitzaren matrikula 10 eurokoa da, eta informazio gehiago udaletxean aurki daiteke. Patinaje linealaren ikastaroa astelehenean hasi eta otsailaren 13an amaituko da. 5 eta 6 [...]

Irakurri gehiago

Bidalita Aisia, Alkiza, Kirola, Paperekoa | Ez dago iruzkinik »

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du “Musika dantzagarria eta alaia” osatu du gunean   duela 17 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaJimmy Bidaurreta musikari donostiarrak ‘Dantza Baltza’ bildumako laugarren diskoa kaleratu du Dantza Baltza  disko bildumako laugarren lana kaleratu du Jimmy Bidaurreta musikariak (Donostia, 1971), Jimmy Bidaurreta Meets Viorica izenpean . Aurreko hiru lanek bezalaxe, Gaztelupeko Hotsak disko etxearen zigilua du honek ere. Azken batean, musika traidizionala egungo soinuetara moldatuta eskaini du Bidaurretak Dantza Baltza bildumaren bidez. Gaztelupeko Hotsakeko Joxe [...]


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du InterRedek jolas kooperatiboei buruzko tailerra egingo du asteburuan gunean   duela 41 minutu · Ikusi

    Hezkuntza eta generoa lantzen dituen InteRed Gobernuz Kanpoko Erakundeak Inklusioa eta jolas kooperatiboak tailerra antolatu du astebururako. Erakundeak Bengoetxea kalean duen egoitzan egingo dute ekimena, eta honen dinamizatzailea, Pascal Deru aditu belgikarra izango da. Saioak larunbatean, 10:00etatik 19:30era bitartean; eta igandean, 10:00etatik 14:00etara egingo dituzte. Lantegia hezitzaile, animatzaile eta jolas kooperatiboak interesatzen zaizkion eta jolasteko


  • Maitane Aldanondo-(e)k beste sarrera bat idatzi du Kalean ibiltzea ez zaie erraza egiten gunean   duela 41 minutu · Ikusi

    Koadro txikiaUrtero bezala, ikasleek elbarrien errealitatearen kontzientzia har dezaten, lehiaketa antolatu du ONCEk. San Patricio ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean, euren auzoetako irisgarritasun arazoak aztertuz. ONCEk eta bere Fundazioak 28. eskola lehiaketa antolatu dute. Zure auzoa irisgarriago egin ezazu lelopean, Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako nahiz Hezkuntza Bereziko ikasleek euren inguruan dauden guneak aztertu behar [...]


  • Xabier Etxabe-(e)k beste sarrera bat idatzi du Neguko Aterpeko zerbitzua urte osoan eskaintzea aztertzen ari da udal gobernua gunean   duela 44 minutu · Ikusi

    Loiolako Erriberan ongizate zentro bat zabaldu eta Zuhaiztiko kiroldegian dagoena handitu nahi dute  Erakundeek gizartean ahulenak direnen ondoan egon behar dutela eta Ongizate Sailak krisiaren ondorioak pairatzen dituztenen beharrei erantzun behar diela nabarmendu du Jon Albizu Ongizate zinegotziak. Hori dela eta, aurten eta ondorengo urteetan orain arte eskaini diren zerbitzuak mantentzea izango dute helburu. Behar [...]


  • Estitxu Zabala-(e)k beste sarrera bat idatzi du La Oreja de Van Goghek 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren izena zabaltzeagatik gunean   duela 45 minutu · Ikusi

    Donostiako musika taldeak hitzarmen bat sinatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin La Oreja de Van Gogh musika talde donostiarrak 150.000 euro jasoko ditu Euskadiren sustapena egiteagatik. Izan ere, musika taldeak Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailarekin hitzarmen bat sinatu berri du, taldeak Euskal Autonomi Erkidegoaren publizitatea egin dezan. Hala, taldeak Euskadiren izena zabaldu beharko du, bere disko [...]


Azken Eztabaidak