Anoetako Su-Berri elkarteko pilotariek Euskal Herriko Txapelketa irabazi dute, ezker hormako modalitatean. Alegiako Ainhoa Garmendia, Lizartzako Nagore Arozena eta Anoetako Maider Mendizabalek osatu dute Su-Berriko taldea, eta finalean Hernanikoen aurka aritu ziren. Orain, Kutxa Saria jokatzen hasiko dira Mendizabal eta Arozena, eta Garmendiak, lehia honen barruan aurten lehen aldiz antolatu den promozio txapelketan hartuko du parte.
Larunbat honetan, Zuhaitz Eguna ospatuko dute Iruran. 16:00etan herriko plazan bildu ondoren, zuhaitzak landatzera joango dira. Zuhaitzak landatzen parte hartzen dutenek, askari bat jasoko dute, [...]
Irakurri gehiago







