Oskar Abadek eta Sonia Roscok hartu dute Alkizako Herri Ostatua. Udalak lehiaketara atera zuenean, bikote hernaniarra aurkeztu zen bertara. Ostatua eta etxebizitza euren esku gelditu ziren, gutxienez bost urterako.
Urtarrilaren 9an zabaldu zuten Ostatua, eta ilusio izugarria dutela azaldu dute. Herriari taberna edo jatetxearen zerbitzua emateaz gain, aisiarako hainbat proiektu dituztela azaldu dute.







