
Anoetako herritarren laguntzarekin, udalak, 2012ko egutegia osatu eta herritarren artean banatu du jada. Aurrez, argazki lehiaketa antolatu zuen, eta irabazleen argazkiek osatzen dute egutegi koloretsua. Bertan, anoetarrek aukeratu dituzten herriko nahiz atzerriko argazki ederrenak aurki daitezke.
Herritarrek parte hartze zuzena izan dute prozesu guztian, hau da, bai argazki lehiaketan eta baita irabazleak aukeratzeko garaian ere. Horregatik, udalak eskerrak eman nahi izan dizkie bozketan parte hartu duten guztiei.
Gustura agertu dira lehiaketak eman duenarekin udal ordezkariak, eta www.anoeta.net webgunean zintzilikatu dituzte argazki guztiak, Argazki lehiaketako sarituak atalean. Bertan, argazki bakoitzaren zehaztapenak aurki daitezke, sarituen izen abizenen ondoan.
Sarituen zerrenda, 2012ko egutegia
Bixente Blanco. Errealitateak fikzioa gainditzen du.
Irati Irazusta Jauregi. Beltz guztiak ez dira ikatz!
Iosune Arregi Goenaga. Guztiona da lurra, zeruaren opari elurra.
Iosune Arregi Goenaga. Oraintxe hegan oraintxe pausa, airean dabil pinpilinpauxa.
Ina Caballero Ropero. Aurreko belaunaldiak zuhaitzak landatu eta hurrengoak bere itzalean babestu.
Asier Iraola Camison. Naturaren sena, bizitzaren bide zuzena.
Bixente Blanco. Mundua ispilu bat da, non bertan, behatzailearen irudia islatzen den.
Iosune Arregi Goenaga. Eguzkia, egiguzu argi, ikus dezagun Anayet garbi.
Aitzol Esnaola Zubeldia. Korsika txirriskutik.






