Anoetako Joakin Garmendiaren idiek apustua jokatuko dute etzi, hilaren 11n, Hernialdeko plazan. 22:00etatik aurrera, idi pareak bi astoren aurkako dema jokatuko dute. Astoak Eneko Sein pasaitarrak ekarriko ditu. Alde bakoitzak, 1500 euro jarriko ditu mahai gainean.
Ordu erdiko lanean, zeinek plaza gehiago egin; horixe da apustua. Euskal astoek 450 kiloko harria eraman beharko dute, eta 750 kilokoa Garmendiaren idiek.
Larunbatean Hernialdean txerria hiltzen dute, eta ondoren bazkaria egingo dute. Apustua jai giro honetan kokatu dute parte hartzaileek.
Sarrera doan
Hernialdeko plazara nahi duen orok joateko aukera izango du, sarrerak doan baitira. Hala eta guztiz ere, euro baten truke, saski baten zozketarako txartela eskuratuko dute hara biltzen direnek.
Hernialdeko jaietan sortu zen desafioaren ideia, abuztuan, halakoak sortu ohi diren legez: mahaiaren bueltan eta ordu txikitan. Seinek bota zuen desafioa, eta Garmendiak onartu. Orain, plazan ikustea falta da.
Larunbat honetan, Zuhaitz Eguna ospatuko dute Iruran. 16:00etan herriko plazan bildu ondoren, zuhaitzak landatzera joango dira. Zuhaitzak landatzen parte hartzen dutenek, askari bat jasoko dute, [...]
Irakurri gehiago






