Euskal Herrian eginiko hainbat garagardo mota dastatzeko aukera izango da urriaren 29an, Anoetako Gaztetxean. Izan ere, Anoetako Gazte Asanbladak estreinako Urrifest gaua antolatu du, garagardoa oinarri duen festa.
Arratsaldean, zazpiak aldera emango diote hasiera festari, Anoetako Gaztetxean. 21:00etan, mahaiaren buelatn eseriko dira denak, alemaniar erako afariaz gozatzeko. Afaria amaituta ere, garagardo bereziak dastatzen jarraitzeko parada izango dute. Eta, hori guztia, musikaz giroturik, Besteikpe eta Itzel taldeek zuzeneko emanaldia eskainiko baitute.
Anoetako Gaztetxeak festa honetan parte hartzeko deia luzatzen die herritar orori. Hori bai, gerturatu nahi dutenei, pitxerra etxetik eramatea eskatzen diete.
Larunbat honetan, Zuhaitz Eguna ospatuko dute Iruran. 16:00etan herriko plazan bildu ondoren, zuhaitzak landatzera joango dira. Zuhaitzak landatzen parte hartzen dutenek, askari bat jasoko dute, [...]
Irakurri gehiago





