17 garagardo probatzeko aukera izango da Irurako Azokan

Urtero bezala, Irurako ikastolak Garagardo Azoka antolatu du astebururako. Bihar ostirala, 18:00etan zabalduko ditu ateak, eta hortik aurrera garagardoa, saltxitxak, ukondoa edo euskal pastela dastatzeko aukera izango da. Bihartik igandera bitarte izango da azoka eta hiru egunetan 18:00etan zabalduko ditu ateak, ixteko ordurik ez dute jarri.


Gaurko egun guztia antolatzen pasa dute, eta aurtengoa aurkezteko aprobetxatu dute. Bertan izan dira ikastolako eta udaleko ordezkariak, baita antolatzen eta laguntzen ari diren gurasoak, eta guraso eta ikasle ohiak.
Era batera edo bestera, «laguntzaile asko» dituztela gogoratu dute ikastolako langileek. Urtero arrakasta izugarria izaten duela gogoratu dute, Irurako amonek preparatzen dute bakailaoa tomatearekin, eta eskerrak eman nahi izan dizkiete.
Ikasleek urtero bezala, beraiek egindako pitxiak saltzeko postua jarriko dute.
Edateko 17 garagardo jarri dituzte; horiak, tostatuak eta beltzak. Botilan ateratzen direnak 2,5 euro, eta gainerakoak 3 euro ordaindu beharko dira. Jatekoen artean, ukondoa 9 euro, bakailaoa tometearekin 5,5 euro, saltxitxak eta kroketan 2,5 eurotan eta Irurako txistorra 2 euro ordainduko da. Irurako pasteltxoak, euskal pastela eta gazta eta irasagarra 3 euroren truke izango da. Pitxarra, freskagarriak eta kafea euro baten truke jarri dituzte Azokaren arduradunek.
Antolatzaileek nahi duen guztia Irurako frontoira gerturatzera gonbidatu dute.

Irurako Garagardo Azoka
Uztailak 1, 2 eta 3

17 garagardo. Kronenbourg 1664, Warsteiner Premium Verum, König Ludwig Weissbier, Foster’s, Newcastle Brown, XV Selecta San Miguel, San Miguel Sin, Clara San Miguel, Murphy’s, Guinness, Grimbergen Dubble, Grimbergen Blonde, Affligem tostatua, Affligem Blonde, Paulaner Berezkoa, Paulaner HW Artoa eta Paulaner Salvator.
Horiak. 12 garagardo izango dira.
Tostatuak. Hiru garagardoa izango dira.
Beltzak. Bi garagardo.
Prezioak. Iazko berak mantendu dituzte. Kaña 3 euro eta botila 2,5 euro. Pitxarra, freskagarriak eta kafea euro bat.
Jatekoak. Ukondoa, bakailaoa tomatearekin, saltxitxa (frankfurt edo bratwurst), kroketak, Irurako txistorra, Irurako pasteltxoak, euskal pastela eta gazta eta irasagarra.
Ordutegia. 18:00etatik aurrera, itxi arte.

Etiketak: , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Iker Aranburu-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 12 segundo · Ikusi

    Europako Batzordeko bozeramaile batek ukatu egin du aurretik komisario batek esandakoa: EB eta Europako Banku Zentrala aztertzen ari direla zer gertatuko litzatekeen Greziak euroa utziko balu. Ukazioak ukazio, zaila da sinistea erakunde horiek ez dutela neurririk prestatu halako eszenario baterako.


  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Arratsaldean beteko da Markina-Xemeingo plaza gunean   duela 1 minutu · Ikusi

    Goazen plazara ekimena zapatu arratsaldean egingo da Markina-Xemeinen. 18:45ean, kalejira egingo da Erdotzatik, Azpiko Errotatik eta Txoribentatik, eta guztiak Karmengo plazan amaituko dira. 19:00etatik 20:00etara beteko da plaza.


  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Surf eta piraguismo ikastaroak antolatu ditu Gaztelekuak gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Bi ikastaro prestatu ditu Gaztelekuak: surfa eta piraguismoa. Lehenengoa, piraguismoa izango da uztailaren 3tik 6ra, arratsaldez. Bidasoa ibaian ikasiko dute partaideek erabiltzen, eta hainbat piragua mota erabiliko dituzte. Ikastaroak 40 euroko prezioa du. Bigarrena, berriz, uztailaren 17tik 20ra izango da, surfa, goizez. Zurriolak hondartzan izango da, eta piraguismoak bezala 40 euro balio du. Izena herriko


  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Allerruko sei pilotarik norgehiagokak jokatuko dituzte asteburuan gunean   duela 6 minutu · Ikusi

    Asteburu honetan jokatuko dute lau t’erdiko Udaberri Txapelketako azkeneko jardunaldia. Guztira, Allerru Pilota Taldeko sei kidek jokatuko dituzte partidak asteburu honetan. Gaur arratsaldean bi pilotarik jokatuko dute, biek ala biek etxetik kanpo. Kadete Mailako Tatiegik eta Gazte Mailako Perurenak jokatuko dute. Bihar goizean beste lau pilotariren norgehiagokak ikusteko aukera izango da herrian bertan. 10:30etik aurrera,


  • Koadro txikia

    Euskarazko Hedabideen ordezkariek nabarmendu dute Gipuzkoak “pisu espezifiko berezia” daukala sektorearen jardueran, bertan kokatuta daudelako esparruko eragile gehienak. Hori dela eta, sektorearen etorkizunean Gipuzkoak “zeresan handia” duela azpimarratu dute. Euskarazko Hedabideek sektorearen dignostikoa aurkeztu diote gaur Gipuzkoako Foru Aldundiari, aurreko asteetan  Eusko Jaurlaritzan  eta Bizkaiko Foru Aldundietan  egin bezala. Xabier Letona Argiako zuzendaria, Iban Arregi BERRIAko hedabideen arduraduna eta [...]

Azken Eztabaidak