Bi lagun atxilotu dituzte bi pertsona eraso izana egotzita

2010/12/06
Nork

Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen atzo Iruran, bi pertsona jo izana egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik adierazi dutenez, erasotua izan den lagunetako bat Donostia Ospitalera eraman behar izan zuten zituen zauriak artatzera.
Atzo goizaldean gertatu ziren ekintza horiek, Irurako etxebizitza batean. Antza laurek elkar ezagutzen zuten. Erasotuak izan ziren pertsonak beste bien etxebizitzara joan ziren ahazturik utzi zuten arroparen bila, eta orduan hasi zen liskarra. Ertzaintza herritar baten deiari erantzunez Villabonako gasolindegira abiatu zen, eta bertan aurkitzen ziren erasotuak. Ustezko erasotzaileak Irurako etxean atzeman, eta atxilotu egin zituzten.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Arratsaldean beteko da Markina-Xemeingo plaza gunean   duela 49 segundo · Ikusi

    Goazen plazara ekimena zapatu arratsaldean egingo da Markina-Xemeinen. 18:45ean, kalejira egingo da Erdotzatik, Azpiko Errotatik eta Txoribentatik, eta guztiak Karmengo plazan amaituko dira. 19:00etatik 20:00etara beteko da plaza.


  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Surf eta piraguismo ikastaroak antolatu ditu Gaztelekuak gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Bi ikastaro prestatu ditu Gaztelekuak: surfa eta piraguismoa. Lehenengoa, piraguismoa izango da uztailaren 3tik 6ra, arratsaldez. Bidasoa ibaian ikasiko dute partaideek erabiltzen, eta hainbat piragua mota erabiliko dituzte. Ikastaroak 40 euroko prezioa du. Bigarrena, berriz, uztailaren 17tik 20ra izango da, surfa, goizez. Zurriolak hondartzan izango da, eta piraguismoak bezala 40 euro balio du. Izena herriko


  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Allerruko sei pilotarik norgehiagokak jokatuko dituzte asteburuan gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Asteburu honetan jokatuko dute lau t’erdiko Udaberri Txapelketako azkeneko jardunaldia. Guztira, Allerru Pilota Taldeko sei kidek jokatuko dituzte partidak asteburu honetan. Gaur arratsaldean bi pilotarik jokatuko dute, biek ala biek etxetik kanpo. Kadete Mailako Tatiegik eta Gazte Mailako Perurenak jokatuko dute. Bihar goizean beste lau pilotariren norgehiagokak ikusteko aukera izango da herrian bertan. 10:30etik aurrera,


  • Koadro txikia

    Euskarazko Hedabideen ordezkariek nabarmendu dute Gipuzkoak “pisu espezifiko berezia” daukala sektorearen jardueran, bertan kokatuta daudelako esparruko eragile gehienak. Hori dela eta, sektorearen etorkizunean Gipuzkoak “zeresan handia” duela azpimarratu dute. Euskarazko Hedabideek sektorearen dignostikoa aurkeztu diote gaur Gipuzkoako Foru Aldundiari, aurreko asteetan  Eusko Jaurlaritzan  eta Bizkaiko Foru Aldundietan  egin bezala. Xabier Letona Argiako zuzendaria, Iban Arregi BERRIAko hedabideen arduraduna eta [...]

  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 15 minutu · Ikusi

    Auzo residentzial Burges tipikoa eta bapatean 80 000 ikusleko estadio puska eta bere anaia txikia (the stooo) ingeles hauek bereziak dira


Azken Eztabaidak