Zizareekin lan egiten duen araztegi biologikoa aurkeztu dute

Gipuzkoako udaletako ordezkariak eta foru aldundiko kideak Alkizan elkartu dira gaur, Jon Roteta alkatea eta Markel Olano diputatu nagusia buru zutela; zizareen lan bitxia bertatik bertara ezagutu duten bertan. Alkizarrak lekuko direla, Europako lehen araztegi biologikoa aurkeztuko dute bertan.

350 biztanle dituen herri horretako alkatea Jon Roteta da. Gertutik jarraitu du zizareek ur zikinen tratamenduan duten eragina, urtebete iraun zuen proba pilotua egin baitzuten lehenik. Emaitza onak ikusi ostean, bera izan da herriko araztegi berriaren sustatzaile nagusietako bat.

Hiru urteko ibilbidea
Ur zikinen tratamendu biologikoa nola egiten den gaur aurkeztuko duten arren, maiatzean jarri zuten araztegia martxan. Proiektuaren lehen urratsak ordea, 2008. urtekoak dira: «Donostia 2016, Tolosaldea Garatzen eta Agenda 21 bezalako erakundeekin hasi ginen lanean, zer nolako Alkiza nahi genuen aztertzeko. Aztertu genituen gaien artean, ur zikinen tratamendua aurkitzen zen» azaldu du Jon Rotetak. Alkatearen esanetan, helburua garbia zen: «Hondakin-uren tratamenduari irtenbide bat aurkitzea. Alkiza herri txikia izanik, jasangarritasuna ezinbestekoa zela argi genuen: bai ekonomikoki, bai teknikoki eta baita ingurugiroaren ikuspegitik ere».

Oinarri horiek ardatz hartuta, zinegotzien artean lantalde bat osatu zuten, irtenbide desberdinak aurkitzeko xedearekin. Ikerketa amaitu ondoren, Gipuzkoako foru aldundiko ingurumen saileko teknikariekin elkartu ziren Alkizako udal ordezkariak. Bidatek enpresaren eskaintza onartu zuten, baina ideia berritzailea izaki, lehenik proba bat egitea erabaki zuten. Eta hori, herritar baten baserriko lurretan gauzatu zen: «epe motzera baino, emaitzak luzera nolakoak izango ziren ikusi nahi genuen, horregatik urtebeteko iraupena izan zuen lehen proba pilotu hark», dio Rotetak.
Behin emaitzak esku artean zituztela eta Diputazioko teknikoen oniritziarekin, araztegi berria prestatzen hasi ziren; oraingo honetan ordea, herri-guneko ur zikinen tratamendua bideratzeko asmoarekin. Lanak 2009an hasi ziren eta proiektua 2010eko maiatzean jarri zuten martxan. 186.581 euroko kostua du araztegiak eta hauetatik 60.000 euro Diputazioak jarri ditu.
«Herri txikietarako egokia»
Jon Rotetaren esanetan korporazio osoaren lana aurkitzen da proiektu honen atzean, «baita herritarrena ere, hasieratik jakin-min handiz jarraitu baitute gure zizareen araztegi berria» .

Tratamendu biologokoak alkizarrengan eragin zuzena edukiko du, «jasangarritasunaren ikuspegitik». Onura hau ordea, inguruko herrietan ere nabarituko da: «Alkizatik behera doan uraren kalitatea hobetu egingo da; bai lurrazpikoarena eta baita agerikoarena ere. Araztegiaren bidez, ur hauetan herritarron eragina erabat ezabatuko da».

Gipuzkoako Bidatek enpresak jarri duen izen bereko teknologiak, zizareen lana du ardatz. Beraien txostenen arabera, «ur zikina araztegira iristen denean, zizareek garbitzen dute hau, ongarri bilakatuaz gainera. Oso eraginkorra da eta ekonomikoki errentagarria Alkiza bezalako herri txiki batentzat, mantenu lanetarako teknikari berezien beharrik ez baitago. Horretaz gain, ez du hondakinik sortzen, energia gutxi kontsumitzen du eta ingurumenean txertatua dago».

Abantaila guzti hauek praktikan ezagutzeko aukera Alkiza bertan izan dute Bidatek enpresakoek. Urtebeteko probaren emaitzak eskuan, argi dute: «Herri txikietako ur zikinen tratamendurako irtenbide jasangarri bat aurkitzea izan da gure helburua».

Funtzionamendua
1-Lehen bereizketa.
Herri-guneko hondakin urak araztegira bideratzen dira. Bertan, burdinezko sare baten bidez solidoak bereizten dira,besteak beste, harriak, plastikoak, egurrak…
2-Edukiontzietara.
Pilatutako solidoak automatikoki bildu eta edukiontzietara bideratzen dira. Soberan gelditu den kutxa nagusira itzultzen da.
3-Homogeneizazioa.
Zortzi metro kubikoko bi ontzitan, araztegira iritsi den ur zikin guztia biltzen da.
4-Azaleratzea.
Aldiro eta kopuru berean, araztegiaren lurzorua bustitzen da ontzietako hondakin urarekin. Futbol zelai bat edo lorategi bat ureztatzen den bezala egiten da prozesu hau.
5-Bigarren bereizketa.
Ur zikinarekin joan diren  hondakinak lurrean gelditzen dira, hau da, substratuarekin bat egiten du kutsadurak.
6-Uraren ibilbidea.
Ura aldiz, kapaz kapa, lurraren artetik beherantz doa. Araztegia substratu desberdinek osatzen dute eta urak kapa horiek zeharkatzen ditu .
7-Zizareen lana.
Lur horretan aurkitzen diren milaka zizarek, elementu mikrobiologikoekin batera, ur zikinak utzi duen hondakina digeritzen dute eta ongarria edo humus-a sortzen dute.
8-Ur garbia.
Tratamendu biologiko honen ondorioz, araztegitik ateratzen den urak kutsadura maila baxua du. Ikerketa emaitzen arabera hondakinen %95a galtzen du bere beheranzko ibilbidean.
9-Errekara.
Araztegitik irten den ur garbia errekara bideratzen da.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Eider Mugartegi-(e)k beste sarrera bat idatzi du Arratsaldean beteko da Markina-Xemeingo plaza gunean   duela 23 segundo · Ikusi

    Goazen plazara ekimena zapatu arratsaldean egingo da Markina-Xemeinen. 18:45ean, kalejira egingo da Erdotzatik, Azpiko Errotatik eta Txoribentatik, eta guztiak Karmengo plazan amaituko dira. 19:00etatik 20:00etara beteko da plaza.


  • Errenteriako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Surf eta piraguismo ikastaroak antolatu ditu Gaztelekuak gunean   duela 4 minutu · Ikusi

    Bi ikastaro prestatu ditu Gaztelekuak: surfa eta piraguismoa. Lehenengoa, piraguismoa izango da uztailaren 3tik 6ra, arratsaldez. Bidasoa ibaian ikasiko dute partaideek erabiltzen, eta hainbat piragua mota erabiliko dituzte. Ikastaroak 40 euroko prezioa du. Bigarrena, berriz, uztailaren 17tik 20ra izango da, surfa, goizez. Zurriolak hondartzan izango da, eta piraguismoak bezala 40 euro balio du. Izena herriko


  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Allerruko sei pilotarik norgehiagokak jokatuko dituzte asteburuan gunean   duela 5 minutu · Ikusi

    Asteburu honetan jokatuko dute lau t’erdiko Udaberri Txapelketako azkeneko jardunaldia. Guztira, Allerru Pilota Taldeko sei kidek jokatuko dituzte partidak asteburu honetan. Gaur arratsaldean bi pilotarik jokatuko dute, biek ala biek etxetik kanpo. Kadete Mailako Tatiegik eta Gazte Mailako Perurenak jokatuko dute. Bihar goizean beste lau pilotariren norgehiagokak ikusteko aukera izango da herrian bertan. 10:30etik aurrera,


  • Koadro txikia

    Euskarazko Hedabideen ordezkariek nabarmendu dute Gipuzkoak “pisu espezifiko berezia” daukala sektorearen jardueran, bertan kokatuta daudelako esparruko eragile gehienak. Hori dela eta, sektorearen etorkizunean Gipuzkoak “zeresan handia” duela azpimarratu dute. Euskarazko Hedabideek sektorearen dignostikoa aurkeztu diote gaur Gipuzkoako Foru Aldundiari, aurreko asteetan  Eusko Jaurlaritzan  eta Bizkaiko Foru Aldundietan  egin bezala. Xabier Letona Argiako zuzendaria, Iban Arregi BERRIAko hedabideen arduraduna eta [...]

  • Eneritz Zabaleta-(e)k eguneraketa bat bidali du:   duela 15 minutu · Ikusi

    Auzo residentzial Burges tipikoa eta bapatean 80 000 ikusleko estadio puska eta bere anaia txikia (the stooo) ingeles hauek bereziak dira


Azken Eztabaidak